detalle dokuteka-generico-fitxa

Tibeteko nomadek hirietatik urrun jarraitu nahi dute

Aukera badute ere, Tibeteko nomadek ez dituzte gobernuak eraikitako etxeak erabili nahi.

Pozik bizi dira batetik besteraro bidean, jak eta zaldiekin batera.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

OLATZ URKIA ESATARIA.- Belarra agortzen hasten denean, jakentzako larre berrien bila abiatu eta bizilekua aldatuko dute. Drokpak dira, Tibeteko nomadak.
4.000 metro edo gehiagora bizi dira eta esnea, gazta, gurina eta tsampa jaten dituzte.
Neska honek aukera izango luke hirira jaitsi eta bizimodu erosoagoa izateko, baina berak ez du horrela pentsatzen.
“Zergatik aldatuko dut nire bizitza hemen. Jakei begira oso zoriontsua naiz”.
“Jakak Tibetaren altxorra dira”.
Goizean goiz altxatzen dira egunero abereak jezteko. Norbait dator bidean gelditu egin dira suyou pixka bat erosteko. Horrela lortzen dute dropkek behar duten diru gutxia.
Jak haragia salduko balute askoz gehiago irabaziko lukete, baina gutxik egiten dute hori.
“Ez ditugu animaliak hiltzen budistak gara-eta”.
Zaldiak ere ez dituztela hiltzen azpimarratzen du. Batetik bestera joateko baino ez ditugu erabiltze. Lekuz aldatzean gainean jarri eta azkar goaz, izugarria da!”
Gero eta motor gehiago ikusten dira etxe atarietan. Nomadek ere ezin diote tentazioari eutsi, baina argi daukate muga non dagoen.
“Badaukagu zer jantzi eta zer jan. Ez dugu inoren laguntzarik behar”.
Etxe hauek gobernuak eraikitzen ditu dohainik, nomadentzat, zibilizaziora moldatzea nahi dute, baina hala ere, gehienak hutsik daude. Nomadek ez dute beraien bizitza-estiloa aldatu nahi.
Beijingek bere aztarna utzi nahi du, modu bakezalean oraingoz, baina Dokpei bizimodu hobea izan dezaketela sinetsaraztea ez da erraza izango.

detalle2

Docuteca

B1
23-08-2016

x61pRelaContWAR

16243057
01:42

x61pViewCountWAR

4086

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR