detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer galdera xelebre egiten dizkiogu Googleri?

Galdera bitxien zerrenda atera berri du Googlek. Benetan bereziak dira erabiltzaileek bilatzaileari egiten dizkioten galderak.

Gaztea irratiko Dida saioan jorratu du gai hau Xabier Unanuek.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Xabier Unanue.- Kontua da zerrenda atera berri dute Googletik esanez hilabetero zer den gehien bilatzen dena…
Esataria.- A, bai?
X.U.- baina zer den gehien bilatzen dena gauza arraroen artean.
Esataria.- Galdera arraroen ranking-a edo…
X.U.- Bai, gutxi gorabehera, eta adibidez, hilabetero 90.500 aldiz galdetzen diote Googleri ea norbera haurdun dagoen.
E.- E???!!! Benetan?
X.U.- Bai.
E.- Nola leike? Ai ama!
X.U.- Ba, ez dakit eta hau da, gainera, top-aren top-an dagoena, hilabetero, gutxienez 90.500 pertsonak galdetzen diote Googleri ea eurak haurdun dauden.
Esataria 2.- Momentuz, Googlek ez  du predictor…
X.U. Ez.
E.- Orduan, bai mediku, bai psikologo, bai mediumaren lana egin dezake, ez?
X.U.- Bai, dirudienagatik,Googlek dena daki, Google gure laguna da eta Googleri dena galdetzen diogu, baina puntu estremista batera iritsi gara baita ere, zeren ia 50.000 aldiz, 49.500 aldiz galdetzen diote hilabetean Googleri ea alienak benetakoak diren. 
E2.- A, bueno…
X.U.- Bai.
E2.- Galdera hau normalagoa iruditzen, e, zait bestea baino.
E.- Bai? Ba, ez dakit.
X.U.- Eta hurrengo galdera baita ere ia 50.000 bilaketarekin hilabetean: puzkerrek kaloriak erretzen dituzte?
E.- A amaaaaaa!
X.U.- Hau niri pixka bat arraroa egin zait, hau galdetzea eta pentsatzea ere pixka bat arraroa egin zait.
Esataria 3.- Puzkerrak eta kalorien artean dagoen lotura eragina edo lotura hori.
X.U.- Bai, ez dakit, edo hurrengo dieta izango den puzkerrak botatzea edo zer izango den…
E.- Hori osasungarria da.
X.U.- Bai, baina horrek kaloriak erretzen zituenik ez nekien.
E3.- Estudio honetan tipin batekin egongo ginateke hori izan balitz…
X.U.- Halaaaaa
E2.- Tipin tipin
E.- Pentsatuko dute hemen puzkerka aritzen garela.
X.U.- Eta begira ia 40.000 aldiz hilabetero galdetzen diote Googleri ea gizonekoek titiburuak ote ditugun.
E3.- Aaaaaa
E2.- benetan?
X.U.- Benetan, benetan eta ia 10.000 aldiz hilabetero Googleri galdetzen diote ea gizonezkook haurdun geratu gaitezkeen.
E3.- E???
E2.- Zenbat aldiz? 10.000 aldiz hilabetean.
X.U.- Ia 10.000 aldiz hilabetean eta 18.000 aldiz hilabetean, ea pinguinoek belaunak ote dituzten.
E3.- Uf!
E2.- A, bai, begira, hori, galdera hori nik ia egunero egiten diot neure buruari.
X.U.- Jaiki bezain pronto. Hala ere, ikusten duzue, Googleri edozein gauza galdetzen diogula, Googlek erantzun egiten du eta noski, hau guztia erregistratzearekin, ba gero, horrelako zerrenda katxondoak ateratzen direla. Hala ere.
Ahotsa.- Por favor.
X.U.- Hori da, baita ere, eta kontua da galdetzen diotena ia 25.000 aldiz…
E.- Bai?
X.U.- Noiz hilko ote garen.
E3.- O!
E2.- Norbera noiz hilko den.
X.U.- Norbera noiz hilko ote den Googleri galdetzen diogu, ez dakit nik zertarako, baina Googleri galdetzen diogu hori.

detalle2

Docuteca

B1
18-08-2016

x61pRelaContWAR

16243034
02:33

x61pViewCountWAR

5735

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR