Dokuteka
Zer eguraldi egingo du udan?
Pello Zabalari galdetu diote zer eguraldi aurreikusten duen egingo duela datorren udan. Pronostikoa eman du Pellok, tenporak kontuan hartuta.
Euskadi Irratiko Landaberri programan egin diote galdera hori Pellori, eguraldi-kontuetan aditua den fraideari.
ESATARIA. Eta bi hitzetan esango al diguzu udari zer tankera hartzen diozun, Pello? Ze tenporak izan ditugu aste honetan, ezta?
PELLO ZABALA. Ba, tenpora-egunak berak ikusten ari gara zenbateko aldaketak eta dakartzaten. Orain, nik gero nahi izaten dudana, osea, haizea apuntatu eta haizearena, baina…
Udaberria bezalaxe, koskatsu ikusten da joango dela. Orain, koskak noiz egingo dituen bi egunetik bi egunera edo astebetetik astebetera, ikusiko da nola gelditzen den azken batean, baina… Joan den urtearen bestelakoa, hori ikusi dugu. Udazkena eta joan den… uda, udazkena eta negu hasiera hain goxoak, eta egonkorrak, aldaketarik ez zutenak izan diren bezala, ba, orain beste aldetik: orain dantzan dabil, eta dantzan hasten denean ere eutsi behar zaio, zer egingo diozu ba.
ESATARIA. Bueno, eta guk moldatu beharko dugu dantza horretara, ez?
PELLO ZABALA. Eta horrek esan nahi du ba, bueno, udazkena izango da orduan hobea eta bale. Baina udan ere eguraldi onak eta beroak… Igual batzuentzat gehiegi ere bai.
ESATARIA. Ja. Eta gero lehertuko da eta ekaitza izango dugu eta... ez? Aste honetako tankeran.
PELLO ZABALA. Bai, koska horiek.
ESATARIA. Koska handidun aroa edo sasoia datorkigu, orduan.
PELLO ZABALA. Hala ematen du, bai.
Loditutako esaldiak: Eguraldiarekin lotutako esapideak
