detalle dokuteka-generico-fitxa

Kontuz ibili mezu susmagarriekin

Gaur egun sarean era guztietako tramitazioak eta erosketak egiten ditugu. Baina kontuz ibili, zenbait mezu edo web orrialderen atzean iruzurgileak egon daitezke eta.

 

Adibidez, posta elektroniko bidez jasotzen ditugun esteketan edo whatsapp aplikazioaren bidez jasotzen ditugun mezuen atzean era guztietako iruzurrak egon daitezke.

Maite Goñi blogariak Amarauneko irratsaio honetan iruzur horietako batzuk azaldu, eta horiei aurre egiteko zenbait aholku emango dizkigu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA . Gorka Julio, kaixo, egunon.
GORKA.  Kaixo, egunon.
ESATARIA . Ondo?
GORKA.  Oso ondo.
ESATARIA . Gaur Maite Bilbora joan zaigu, Maite Goñi, hola
MAITE.  Egunon.
ESATARIA. Bueno kontua e-mailetan oraindik ere, nahiz eta oso oso mezu eta aholku oinarrizkoa izan, edozein gauzetan klikatzen dugula askok , ze errenta aitorpena egiteko garaian gaude eta Maite hori da zuk gaur aipatu nahi diguzun gaia. Eta ari dira bidaltzen ogasunekoek bidalitako e-mailak balira bezala, eta batzuetan ipinita gaiaren leihotxoan “ arazoa duzu errenta-aitorpenarekin”, edota “ Ogasunak dirua itzuli egingo dizu”, orduan “itzuli” ikusi eta derrepente klik eta gero birusa sartzen zaigu.
MAITE. Bai, eta bueno kasu honetan hori da e bueno e, phishing-a deitzen zaio horri, eta phishing-a da nola edo hala lortzea zure datuak, e askotan izan liteke SMS baten bidez edo korreo baten bidez, edo e, edo dei baten bidez baita e? telefonoz, eta kontua da pasatzen direla ba, egiten dituztela plantak ba beste nonbaitetik idatziko balute bezala, ez? Kasu honetan, errenta-aitorpenaren iruzurra hortxe dabil, e baina ez da aurtengo kontua. Behin baino, ba beti, kanpaina abian jartzen denean, ba iruzur hau ere kanpainan jartzen da. Eta orduan zuk esan duzun bezala, aitzaki horrekin eskatzen dizute, e tokatzen zaigula edo errore bat egin dugu eta tokatzen zaigu itzultzea zuri dirua, eta orduan sartu behar duzu ba zure, eskatzen dizkizuete zure datu guztiak, ba izena, txartelaren zenbakia, iraungitze-data, horrelako gauzak.
GORKA.  Uf.
MAITE. Eta bueno, horrelakoren bat beti beti kontuan izan behar dena da, inoiz e estamentu erakunde ofizialek, edo aseguru etxeek edo horrelakoek inoiz ez dituztela datuak  e-mail bidez, korreoz postaz eskatzen,  horietatik baina ihes egin,  baina azkar azkar.
ESATARIA . Bai.
MAITE . Badabil beste bat ere orain hortxe oso modan egun hauetan, whatsapp-aren ez dakit jaso duzuen, sare sozialetan eta mugikorretan ari da hedatzen e? Whatsapp-eko bideo-deiak aktibatu egin direla. Iritsi zaizue zerbait?
GORKA.  Ez.
MAITE . Mezuren bat? Ba bueno, ba jendea nola normala den gero eta gehiago ba, orain dela gutxi dei normalak ere zabaldu ziren whasappean, bueno orain dela denbora pixka bat eta orain dabil ba zurrumurru hori gaituko dituztela bideo-deiak whasapp-en, baina oraindik ez dago eta orduan horren izenean edo horren atzetik iruzurra. Eta orduan e egiten da hori aprobetxatuz jasotzen duzun horretan, aktibatu jartzen dizue: “ bideo-deiak aktibatu orain”, eta hori klikatuz ba whasappen sartzeko aukera ematen dizute eta hau da phishingaren beste e barietate edo beste aldaera bat ez? Farming deitzen zaiona; orduan eramaten zaitu webgune batera berdin, berdin, berdina dena, osea kopia bat, baina helbidean eta hori ikus liteke ez dela justu berdina eta orduan hor sartzen dituzu zure pasahitza eta zure erabiltzaile izena normal, ba whasapp-en arituko bazina bezala eta aktibatzen dutena da “Premium” SMS, kasu honetan e? iruzur honetan SMS “Premium” zerbitzu bat, eta orduan gero iristen zaizkizu SMS-ak eta ordaindu egiten duzu.
GORKA.  Eta gero horrelako iruzurren bat jasan ostean nola garbitu dezakegu? Nola atera gaitezke egoera horretatik?
MAITE . Hori da. Adibidez e zerbait aktibatzen baldin baduzu SMS-ren bat edo horrelakoren bat operadorearekin hitz egin behar duzu zuzen-zuzenean; iristen baldin bazaizu ba hori egin eta gero holako SMS batzuk ez dituzunak inoiz edo jasotzen, ba operadorearekin baja emateko. Baina, klaro zuk ja aktibatu egin duzu eta zure datuekin aktibatu duzu.
 

detalle2

Docuteca

B2
05-05-2016

x61pRelaContWAR

16241724
00:01:34

x61pViewCountWAR

5785

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR