Dokuteka
Jon eta Jone II. Afari sorpresa (jj-110)
W-JONE Jon, gaur ekarri bihar dittuzu zure gauzak etxera?
W-JON Egia esan horrekin bihar hasi nahi nuen.
W-JONE Arratsaldian orduan igerilekura eta gero merkatalgunera juateko libre?
W-JON Bai..
W-JONE Ondo, erosketa handi samarra ein bihar dou...Geruarte
RAF
MERKATALGUNEAN
JONE. Zu Jon, banekan neuk be zure kotxiakin bakarrik etortzerik
JON. Lasai
JONE. Onartzen dot merkatalgunera etortzia ez dala munduko planik onena
JON. Ba jende askok hori egiten du asteburutan ez?
JONE. Bai.. gimnasioko lagun bateri, behin..bueno gimnasioko lagunak kafetegi baten eitten dau bihar eta nere adinekua da...
JON. Orduan 25 urte ezta?
JONE. Jajja anormal!... kontua da tipo bat hasi zala kafeterixan agertzen... eta fitxak sartzen...
eta nere lagunari... gustatzen jakon.. ero bueno, nik uste desesperau samarra zeguala eta edozerek balio zetsala...
JON. Bueno eskerrak zure laguna den... bestela ez dakit zer esango zenukeen hartaz
JONE. Ba tipuak, egun batzuetan bisittia ein ostian.. holako batian ausartu eta esaten detsa... ¨larunbatian nahi badozu juan geinke merkatalgunera buelta bat emotera¨...
JON. Eta?
JONE. Ba desesperauta zeguala baina ez hainbeste
RAF
JON
Ziur nago superrera zerrendarekin etortzen zaren horietakoa zarela..
JONE
Ba klaro.. oin dana telefonuan apuntatzen dot eta ti-ta batian eitten dot erosketia.
JON
Erosketak horrela egiten dituzuenok beti gauza berak erosten dituzue... aldizkari batean irakurri nuen..
JONE
Eta zer esaten zeban aldizkarixak zerrendia eitten ez dozuenen inguruan?
JON
Ba pertsona marabillosoak izatean gain... erosketa beti garestiago ateratzen zaigula...
JONE
Bueno, ba nik beti gauza berberak erosten ditturazenez.. gaurko afarixa zuri tokatzen jatsu... ia originala zaran...
RAF
ETXEAN
MUSIKA ENTZUTEN DA
JON
Ez zaizu inporta zaizu afaria egiten dudan bitartean musika jartzea ezta?
JONE
Ez, baina ez ipini altuegi.
JON
Bale... baina ez zaitez sartu sukaldera.. agurkoa afari sorpresa da..
JONE
Ez nekan bape asmorik...
JON
Esaiozu Nikori ea lagundu nahi nauen afaria egiten
JONE
Bale...
(Musika apur bat gora)
RAF
AFALTZEN
(musika de fondo oraindik)
JON
Hasteko... hau da Nikok eta biok prestatu duguna...
JONE
Itxura ederra daka..
JON
Entsalada delux, letxuga, tomatea, ahuntz gazta frijitua eta ezti, mostaza eta sesamo binagreta...
JONE
Musikia kendukot inporta ez bajatsu...
RAF
JON
Eta bigarrena.... voila... patata eta sagar purea eta foie freskoa buelta eta buelta..
JONE
Uhmmm ez dakitt.. igual afaltzeko larregi ezta? Koipia baino ez daka honek.
JON
Bueno xerra bat besterik ez da
JONE
Dana pasau dozu ya zartainian?
JON
Ez, oraingoz zurea bakarrik, Nikori oilasko enpanatua egin behar diot eta... foie hau...prestatu eta berehala jan behar delako eta
JONE
Ba, ez bajatsu ardura jaizu zeuk hau eta nik Nikok bezela oilaskúa jangot
JON
Joder Jone...
JONE
parkatu.. itxura ona daka.. baina atzérutz eitten desta... ez dakitt ...
JON
Ba nik uste nuen gustatzen zitzaizula...
JONE
Eta gustatzen jata, baina ez dakitt... bapatian higuina emon desta...
JON
Bale ba...martxaaaaando beste menu infantil bat.
