detalle dokuteka-generico-fitxa

Aisialdiko irakurketa-ohiturak gora egin du 20 urtetik beherako euskal gazteen artean

Euskadin 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 54k denbora pasatzeko irakurtzen du, eta hamarretik bik jarduera artistiko moduan idatzi egiten du.

Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteek aisialdian liburuak irakurtzeko duten ohituraren inguruko datuak aurkezten ditu.

2016an Gazteen Euskal Behatokiak 1500 gazteri egindako inkesta batean emandako erantzunen arabera, gazteen %54k dio inkesta egin aurreko azken hilabetean libururen bat irakurri dutela, denbora-pasa gisa (lana edo ikasketak direla-eta irakurri behar izan dituztenez gain).

Lanarekin edo ikasketekin lotuta ez dauden liburuak irakurtzea ohikoagoa da gazteen artean Euskadiko biztanleria osoan baino (%42, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, 2014-2015eko “Kultura-ohiturei eta praktikei buruzko inkesta”n argitaratutako datuen arabera).

Emakume gazteen artean ohikoagoa da denbora pasatzeko irakurtzea, gizon gazteen artean baino (% 60 eta % 49, hurrenez hurren). Hala ere, nesken artean portzentajea pixka bat jaitsi egin da 2012an eginiko ikerketatik hona, eta mutilen artean, aldiz, igo.

15 eta 19 urte bitartekoen taldea da bilakaerarik positiboena izan duena 2007tik hona. 2007an talde horrek zituen daturik eskasenak (% 36 baino ez). 2016an, aitzitik, 20 urtetik gorakoen portzentajea baino altuagoa dute (% 58, hain zuzen ere).
 


 

Gainera, gazteen %21ek dio azken urtean idatzi egin duela, idazkera jarduera artistikotzat hartuta eta ez derrigorrezko jarduera moduan. Azken urteetan idazten dutenen portzentajea asko handitu da eta orain bost gaztetik batek idatzi egiten du.



Adinaren arabera desberdintasunak daude eta berriro ikus dezakegu 15-19 urte bitarteko taldekoak nabarmentzen direla, hauek baitira proportzio handienean idazten dutenak (% 26).

Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak lotuta daude, dudarik gabe, hazkunde horrekin. Hori dela eta, normala da gazteek biztanleria osoak baino gehiago idaztea, gazteek gehiago erabiltzen baitituzte teknologia berri horiek. Euskadin 15 eta 29 urte bitartean %21ek idazten duela adierazten du eta 15 urtetik gorako biztanleria osoan, aldiz, %7,6k baino ez. Azken datu hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eginiko 2014-2015eko Kultura-ohiturei eta praktikei buruzko inkestan argitaratuta dago.
 

detalle2

Docuteca

B1
22-04-2016

x61pRelaContWAR

16241297

x61pViewCountWAR

5170

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR