detalle dokuteka-generico-fitxa

Iruzur baten berri

Gizon gazte batek nola engainatu zuen kontatzen du emakume batek audio honetan. Bertan, kontatuko digu zer teknika erabili zuen iruzurgileak berari dirua ateratzeko.

Euskadi Irratiko Faktoria programan emandako irratsaio baten laburpena eskaintzen dizugu audio honetan.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

MANU ETXEZORTU. Iruzurgile bat dabil kalean, jendeari dirua eskatzen ari dena, eta euskaraz eskatzen du dirua. Ez dakigu bakarra den edo talde bat ote dagoen horren atzean. Maite Artolak badauka iruzur honen berri. Maite, kaixo, egun on.
MAITE ARTOLA. Badaukat, bai.
MANU ETXEZORTU. Zer pasatu zitzaizun edo zer dakizu kontu honi buruz?
MAITE ARTOLA. Nik dakidana niri gertatutako lehengo ostegunean eta, aidanean, ikusi dudanagatik ba gauza bera edo argudio berarekin erabiltzen ari diren iruzurra errepikatzen ari da beste leku batzuetan. Niri Tolosan gertatu zitzaidan joan den ostegun arratsaldean etorri zitzaidan. Bueno ni autoa aparkatzera nindoala gerturatu zitzaidan gazte bat gelditzeko keinuak, imintzioak eginez. Gelditu nuen, artean autoa martxan, jaitsi nuen leihatila eta “Euskalduna zara…” Eta oso…
MANU ETXEZORTU. Larrituta, oso apuratuta belego bezala.
MAITE ARTOLA. Oso larri, izerditan, erdi-negarrez, lotsatuta zegoela esanez eta abat. Euskalduna al nintzen? Baietz. Sekula ez zuela horrelakorik egin, lotsa handia ematen ziola hori esateak baina goizean lanera joan zela Alegira, praktiketan ari zela bertako enpresa batean eta han makutoa ahaztu zuela. Orduan, makuto hartan zeuzkan diruak, txartelak… eta behar zen guztia. Orduan, arratsaldeko ordu bietatik zebilela Tolosan diru eske, inork ez ziola lagundu, udaltzainetara jo zuela; udaltzainek eman ziotela aukera dei bat egiteko eta etxera deitu zuenean amamak hartu ziola. Jakina, hura zer hasiko zen amonari azaltzen gertatutakoa. Orduan, ba horretan utzi zuela. Bueno, dena hitz egiten zuen korrika eta presaka, oso larrituta balego bezala… Momentu batean nik esan nion: “Lasai, lasai. Baina zer behar duzu?” Dirua behar zuela, bera gatikarra zela; gainera, esan zidan Txomorrotarren familiakoa zela, zesta-puntista ezagun batzuen familiakoa zela… Zenbat diru behar zuen galdetu nion. Momentu hartan poltsikoan 20 € neramatzan, harekin egiten al zuen eta ezetz esan zidan, ba 32,5 € behar zituela. Bueno ba kutxazain batera gerturatu ginen, 40 € atera nituen eta horiexek eraman nizkion.
Eta, bueno, esan zidan berak nirekin ondo gelditu nahi zuela, asko eskertzen zidala eta bihar, hurrengo egunean bertan, joateko enpresara. Ordu biak arte han izango zela, bere izena eman zidan, Joseba izena zuela, Joseba. Ba hori ba, joango nintzela eta horretan geratu ginen.
MANU ETXEZORTU. Momentuan kontakizuna sinesgarria iruditu zitzaizun, gizona oso apuratuta ikusi zenuen, ez?
MAITE ARTOLA. Nik ikusi nuen gizona erabat larri, zen mutil gazte bat praktiketan ari zena; neure burua ere jarri nuen une batean bere lekuan, edonori gerta dakiokeen zerbait da, eta larritasun hartan zuk ematen diozu, laguntzen diozu. Gerora, lankideei komentatu nien, ostiral goizean, eta, bueno, batzuek sinesten zuten, beste batzuek ja timo-usain hori, kirats hori hartu zioten.
Hurrengo egunean, ostiral horretan bertan, kuriositateagatik bakarrik, deitu nuen enpresa horretara. Deitu nuenean Mondragon Korporazioko telefono horretara esan zidaten Alegin ez zeukatela. Eta hor ja susmoa berretsi nuen. Are gehiago, gerora baten batek esan zidanean Sustatu-n [albistegi digitala] edo publikatu zela holako zerbait..
MANU ETXEZORTU. Antzeko salaketa bat egina zeukala norbaitek Sustatun, ezta?
MAITE ARTOLA. Eta horraino. Gero pentsatu nuen, akaso, udaltzainetara jotzea merezi zuela –egia esan, Tolosako udaltzainetan kasu handirik ez zidaten egin–, baina, tira.
MANU ETXEZORTU. MAITE ARTOLA. Bai, gizon gazte bat.
MANU ETXEZORTU. Bueno, baliagarri izango zaiolakoan jendeari kontatu egin dugu. Esango diogu adi ibiltzeko. Sekula ez dakizu norbait arrimatzen baldin bazaizu oso apuratuta diru eske, beharbada egia esaten ari da edo ez.
MAITE ARTOLA. Eta zuk sinistu nahi duzu beste batean gertatuko balitzait ere sinistu nahiko nuke egia dela.

detalle2

Docuteca

B1
19-04-2016

x61pRelaContWAR

16241181
00:03:48

x61pViewCountWAR

5211

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR