Dokuteka
Gidabaimenaren azterketara aurkezten diren erdiek ez dute proba gainditzen
Gidabaimena eskuratzeko azterketa praktikora aurkezten diren azterketarien erdiek ez omen dute proba gainditzen.
Azken hamarkadako daturik txarrenak dira. Autoeskolek diote aztertzaile faltagatik dela.
Esataria.- Azterketa praktikora aurkezten diren nafarren % 60k ez dute gainditzen. Azken hamarkadako daturik makurrenak dira. Batez bestekoa baino 5 puntu gutxiagorekin.
Datuek oso kezkatu dituzte autoeskoletako arduradunak eta Espainiako Gobernuko gardentasun atarian informazioa eskatu dute. Horrela jakin dute gainditu ez duten ikasleen erdiak aztertzaile bera izan dutela. Zinez zorrotza.
Ikasleen % 80 atzera botatzen ditu, batez bestekoak baino % 50 gehiago. Suspendituen beste ehuneko 50 aztertzaile faltari egozten diote. Bost bakarrik 630.000 biztanleko herrialdean. Erretiroengatik, aurki hiru izanen dira.
Ikasleak praktikak egiten hasi, azterketa bi hilabeteren bueltan dutela ikusi, klaseak utzi, azken orduan berriz hasi, presaren presaz. Horrek egoki prestatua iristea zailtzen du.
Gipuzkoan, egoera ez da askoz hobea. % 60k baino gehiagok gainditu bai, baina…
Gipuzkoako Autoeskoen ordezkaria.- Nik uste dut Iruñeko arazo hori hona iritsiko dela.
Esataria.- 700.000 biztanlerekin, lau aztertzaile besterik ez dute eta erretiroagatik ere hirurekin gelditzera doaz.
Gipuzkoako Autoeskoen ordezkaria.- Ikasleak etorri daitezkeela, pagatu dezatela, baina kapazidadea zurea, zein da? Horrela ezin da.
Esataria.- Eta okerrena, aztertzaile izateko oposaketak atera bai, baina baldintzak direla medio, ia inor ez da aurkezten.
