detalle dokuteka-generico-fitxa

Telefonorik gabe ezin bizi (A2B22)

Josu eta Amaia erosketak egitetik datoz eta motoko kaxatik poltsak ateratzen ari dira. Bitarte horretan, hizketan arituko dira, Josuren telefonoa etxean geratu baita, ahaztuta.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

JOSU.— Aizu, Amaia, arrazoi zenuen, oso ondo moldatu gara, erosketak erraz sartu dira motoan. Oso erosoa da.
AMAIA.— Bai, baina orain ez zaitez adarretatik joan eta esaidazu egia: ez zara gustura egon nirekin hizketan, lasai-lasai…– beste ezertan pentsatu gabe?
JOSU.— Bai, horregatik: zuk esan duzu erraz eramango genituela erosketak, eta hala izan da.
AMAIA.— Eta nik diot zu oso eskasa zarela disimulatzen, eta hala da.
JOSU.— Ez, benetan. Neuk ere pentsatzen hasi beharko dut, motoa erostea merezi duen ala ez. Kutxa, eserlekuaren azpia... gauza asko sartzen dira.
AMAIA.— Erosi nahi baduzu, erosi; baina badakizu: hau hemen dago, nahi duzunean hartzeko.
ETENA
AMAIA.- Hori bai: motoan zoazela, ezingo duzu telefonoz hitz egin!
JOSU.— Aizu, Amaia, ni ez nago telefonoaren mende, aditu?
AMAIA.— Ez, ez ez...
JOSU.— Ez ba! Eta bai, oso gustura egon naiz zurekin.
AMAIA.— Baina orain amorratzen zaude, etxera igo eta telefonoa hartzeko.
JOSU.— Ez da hainbesterako, neska!
AMAIA.— Ez, zera! Bueno, hartu bat eta goazen, e?
JOSU.— Ahoberoa!
AMAIA.— Hori bai, motoa hartzen baduzu gogoratu, e?...

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

A2
23-03-2016

x61pRelaContWAR

16240423
00:01:37

x61pViewCountWAR

6570

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR