Dokuteka
Gizonek ez dute negarrik egiten
Gure gizarteak eskakizun dezente egiten dizkigu; emakumeei batez ere, baina baita gizonezkoei ere. Oraindik orain gizonek negar egitea tabu izaten jarraitzen du.
Hori da, behinik behin, Idoia Torregaraik duen ustea, eta hala kontatu du Info7 Irratian. Negar egiteko debekuaz gain, gizonei egiten zaien beste eskakizun bat ere aipatu du Idoiak irratsaio horretan.
ESATARIA. Bueno, eta gaur zer ekarriko diguzu?
IDOIA TORREGARAI. Bueno, ba gaur kontu berezi bat ekarri det [dut]. Eta ikustea, baita ere, eta jartzea fokoa, baita ere, gizarte honek ere zer-nolako presioa egiten dien gizonezkoei. Badaude gai batzuk ere, gizonezkoek portatu behar dutela “gizonezko” bezala. Eta horretarako, bi adibide ekarri ditut. Horietako lehenengoa negar egitearekin dago [lotua], ze hori tabu handi bat da, oraindik ere, esango nuke gizonezkoentzat. Nahiz eta guk geure seme-alabak alde horretatik ere saiatu berdin hezitzen eta beraien sentimenduak eta emozioak adierazten, oraindik orain bai gure kintak bai gazteagoak, nik uste dut oraindik gizonezkoek badutela horrelako erreparo handi bat gizarte honek jartzen diena, baita ere. Orduan, nire adibide hau pixka bat ikustarazteko da “La vida ez bella” [filma] efektua deitzen diodana. Historia bera da halako ipuin zoragarri bat, umore askorekin, baina, noski, tristea ere bada, oso tristea da; eta pelikula horretan gogoratzen naiz lehenbiziko aldiz ikusi nuenean, zineman, zenbat negar egin nuen, zenbat painelu hartu, mukizapi hartu eta malkoz eta mukiz bete nuela. Ikusi nuen nirekin batera jende asko ere atera zela horrela; baina denak emakumeak, ezta? Eta horrek ere erakusten digulako, hau da, gizonezkoak, eta ni, gainera, nire mutil-lagunarekin joan nintzen eta konturatu nintzen bera malkoei eusten-edo egon zela, kontentzio-lan handi bat. Eta egia da ikusten dut gizartean gizonezkoei ukatu egiten zaiela negar egitea.
Nik hemendikan [hemendik] dei bat egiten dut, Eider, denok konturatu gaitezen, mutilei askatasuna eman diezaiegun negar egiteko, zeren batzuetan guri ere atentzioa ematen digu; hau da, ikusten badugu mutil bat negarrez-edo atentzioa ematen digu.
ESATARIA. Bai, hala da.
IDOIA TORREGARAI. Orduan, horretaz ere jabetu gaitezen, ezta? Eta zergatik ezin du negarrik egin, ezta ere? Ba, aizu, utzi diezaiegun, baita ere. Orduan, behintzat, hausnarketa horrekin ere geratu gaitezen; negarra guztiontzat ere ona da, eta emozioak kanporatzea ere bai.
ESATARIA. Bueno, gehiago, beste adibide bat.
IDOIA TORREGARAI. Bai. Bigarrengo, nik uste dut, adierazpena edo exijitzen zaiena, exijentzia gizonezkoei da indarra edo. Eta hor adibide hori pixka bat ikusteko, esparrago-potearen adibidea ekarri dut.
ESATARIA. Bueno, esparrago-potearen istorioa. Gizonezkoaren paperean zu; [emakumea] ni izan naiteke. Irekiko didazu potea, esparrago-potea?
IDOIA TORREGARAI. Nik ezer esan gabe hartzen dut eta hor gertatu daitezke bi gauza. Eta batean da: hartu eta zure indar eta maskulinitate guztiarekin potea hartu eta esfortzua… –bueno, esfortzua egiten ari zaren seinale eman gabe–
ESATARIA. Bai, txikikeria bat balitz bezala.
IDOIA TORREGARAI. Munduko gauza errazena izango balitz bezala. Tak!, ireki eta plat!, ireki egiten duzu lehenengoan. Kasu honetan Tarzan bezala, oihaneko erregea bezala sentitzen zara, unibertsoko indarrak zurekin daudela, hau da, dena alineatuta dago, ondo dago. Eta, gainera, oso pozik zaude, batez ere, zuk zure gizontasun horren baitan, janaria mahai gainean jarri duzulako, ezta? Orduan, zure papera bete duzu.
Baina 2. kasuan, zer gertatzen da? Hau da ematen didazu berriro esparrago-potea, ni nire maskulinitate eta zera guztiarekin, disimulu guztiarekin, irekitzen hasten naiz, baina konturatzen naiz ezin dudala. Orduan, hasi naiz 2. fasean: hasten zara trapua hartzen duzu, trapuarekin ere saiatzen zara. Ezetz, ez da ezer mugitzen. Askotan guk ere presa asko edukitzen dugulako eta hola, ez dakizu nola baina esparrago-pote hori neskaren eskuetara erortzen da berriz. “Ekartzazu hona”, hola jartzen zara, eta hor kontuz, ze berriro neskarengana iritsi denean pote hori, gertatu daiteke, baita ere, beste bi gauza. Bat, bera saiatu eta berak ere ezin ireki izatea, eta kasu horretan, bueno, mutilaren autoestima ez da gaizki gelditzen, ukitu gabe, esaten da “Bueno, hor fabrikatik failoa dago, ezin da ireki, hau soplete batekin ere ezin da ireki”.
ESATARIA. Eta denak lasai.
IDOIA TORREGARAI. Eta denak berriro lasai, eta esparragoaren patez, ba atun-lata irekitzen duzue edo beste zerbait egiten duzue. Baina neskak bigarrengo aldiz hartu eta irekitzen baldin badu?
ESATARIA. Pufa! Sua, txinpartak…
IDOIA TORREGARAI. Hortxe dago neskaren, askoren irribarretxo hori esanez “Azkenean nik ireki behar izan dut hau ere”. Eta mutilaren, maskulinitate-ranking horretan, hau da, berak egin behar hori, sozial hori dauka eta ez duenean lortu, ba puntuak galdu dituela, ezta?
ESATARIA. Hori da. Eta gaurko tesi nagusia orduan, Idoia, zein izango litzateke?
IDOIA TORREGARAI. Esan bezala, gaur nahi izan dudana izan da, baita ere, ispiluaren beste aldera pasa, gizonezkoek ere badauzkatelako presio eta estutasunak gizarte honetan. Normalean balantza oso desorekatuta dago gure kontra, nesken kontra, baina kasu honetan ekarri nahi izan dudana da bi aldeek ere deseraikuntza eta eraikuntza asko egin beharrak ditugula oraindik orain.
Docuteca
-
Idoia Torregarai
