detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer egin komunitateko kuotak ordaintzen ez dituztenekin?

Etxejabeen komunitateetan, askotan, arazo larriak sortzen dira bizilagunen batek kuotak edo derramak ez ordaintzean.

Nola jokatu eta legez zer egin daiteke honelako kasuen aurrean?

Zuzenbidean lizentziatua den Martin Gartziandiak beren kuotak ordaintzen ez duten bizilagunen zenbait kasuz hitz egingo digu. Eta ordaintzen ez duten horiekin zer egin eta nola jokatu ere adieraziko digu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA . Arazo larria izaten da etxe jabeen komunitateetan bizilagunetako batek edo batzuek beren kuotak eta derramak ordaintzen ez dituztenean. Seguru zuen etxejabe- komunitatean izan duzuela noizbait gorabeheraren bat kuota edo derrama ordaintzen ez zuen bizilagunarekin. Zuen komunitatean, etxejabeen komunitatean, inoiz izan al duzue arazoren bat kuota ordaintzen ez zuen bizilagunarekin? Bizilagunen batekin? Martin Gartziandia, egunon Martin.
MARTIN GARTZIANDIA . Kaixo egunon!
ESATARIA. Bueno jende asko identifikatuta sentituko da gaurko tartea entzunda e? Seguramente?
MARTIN GARTZIANDIA . Bai, segur aski baietz, bai.
ESATARIA . Izan ere arazo larria izaten da, esan dugu, etxejabeen komunitateetan bizilagunetako batek edo batzuek beren kuotak edo derramak ordaintzen ez dituztenean, askotan batzuek ordaintzen ez dutena gainerakoek ordaindu behar izaten dute, horrek dakartzan arazo eta liskarrekin. Epaitegira joz gero litekeena da epaileak arrazoia ematea baina orduan ere nahiko lan eman dezake dirua kobratzeak, enbargoa, ondasunen enkantea eta abar, baldin eta inoiz kobratzea lortzen baldin bada, Martin. 
MARTIN GARTZIANDIA . Halaxe da, halaxe da, bai. Askotan gertatzen da, ez? Kobratzen … guri askotan etortzen zaizkigu holakoak egia esateko, eta bueno beste hainbat arlotan ere ez?, Batzuetan gauza bat da eskubidea edukitzea, nolabait legezko akzioa edukitzea, baina gero beste kontu bat izaten da eta zailagoa e diru hori kobratzea ez? E bai, eta horrelako kasu asko dauzkagu.
ESATARIA . Kontu honekin jende asko joaten zaizue Gasteizko Sindikoaren Bulegora, ze kasu e duki zenituzten esku artean edo zer konta genezaken, Martin?
MARTIN GARTZIANDIA . Bueno, ba, e askotan izaten dira ba, hori, etxe-jabeen komunitateak ba gainbehera datozela edo arazo larriak sortzen direla komunitateetan ba, ba dirurik ez duen jendea dagoelako edo ordaindu nahi ez duen jendea dagoelako, e?
ESATARIA . Jo dezagun, e bizilagun-komunitate batean badela bizilagun bat edo bizilagun batzuk e kuota ordaintzen ez dutenak eta gainontzekoak desesperatuta egoten dira normalean, ezta?
MARTIN GARTZIANDIA . Mmm.
ESATARIA . Zer egin dezakete edo ze pausu eman ditzakete?
MARTIN GARTZIANDIA . Bueno, ba, e hor lehenik eta behin izaten da ba, ba bide nolabait e pertsonaletik edo, edo burofax bidez, edo nolabait konstantzia uzten duen bide batetik, ba bizilagunari erreklamatzea, ez?
ESATARIA . Mmm.
MARTIN GARTZIANDIA . E ordainketa egiten ez baldin badu, ba gero ja epaitegira jotzea besterik ez zaigu geratzen, ez? Eta, e bueno duela gutxi aurkeztu zitzaigun horrelako kasu bat, ez? Nahiko, nahiko bitxia eta akaso ba aproposa izan litekeena hona ekartzeko, ez?
ESATARIA . Bale.
MARTIN GARTZIANDIA . Bizilagun komunitate batean, e hori bizilagunetako batek ez du ordaintzen, ez naiz sartzen arrazoietan, e?
ESATARIA . Bale.
MARTIN GARTZIANDIA . Akaso ezingo du baina bueno, ba nolabait beste bizilagun batek planteatzen zuen ba bueno, ba, ba hori ez zuela ordaintzen eta e ba igogailua zero kotara jaisteko obrak egin nahi dituzte eta ez daukate behar bezain, behar besteko dirurik. Eta orduan derramak egin behar dituzte beste bizilagunen artean, ez? Eta orduan nolabait kexatu egiten dira ba, bizilagun berankor horrek ordaintzen ez duelako, ba ….
ESATARIA . Berankorra da morosoa, euskaraz.
MARTIN GARTZIANDIA  . Hori da, morosoa bai, hori da. Ba besteek ordaindu beharra dutela, ez? Eta bueno, kexa horrekin etorri zitzaigun eta orduan e … dei bat egin zigun eta egia esateko ba, ba zalantza juridiko kurioso bat planteatu zigun, ez? Bizilagun, kexa zuen bizilagun horrek planteatzen zuena zen ….
ESATARIA . Bai.
MARTIN GARTZIANDIA .Bere etxebizitzaren e … leihoan, kartel bat jarri nahi zuela, eta kartel horrek e … jarriko zuen e …: “ Bizilagun, zuk ordaintzen ez duzulako, besteok ordaindu behar dugu”.
ESATARIA . Aja.
MARTIN GARTZIANDIA . Osea nolabait zen ba bizilagunetako baten kontrako kexa, baina bere, leihatilan jarriz eta nolabait beste zordun hori identifikatu gabe.
ESATARIA . Ja, ja.
 

detalle2

Docuteca

B2
05-02-2016

x61pRelaContWAR

16239454
03:32

x61pViewCountWAR

2243

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR