Dokuteka
Zer lore aukeratuko ditut? (A2E13)
Josu plazara joan da Amaiarentzat loreak erostera. Arazo handia dauka: loreak oparitu nahi dizkio, baina ez daki zein oparitu.
JOSU.— Egun on!
BASERRITARRA.— Egun on, bai. Gaur ere erosketak egitera?
JOSU.— Bai, azkenean gustatu egingo zait plazara etortzea.
BASERRITARRA.— Zer nahi duzu ba?
JOSU.— Ba begira: aurreko batean lagun batekin etorri nintzen eta ikusi nuen loreak ere saltzen dituzula.
BASERRITARRA.— Bai, eta ederrak, gainera. Nahi baduzu oparitzeko, edo nahi baduzu loreontzian landatzeko.
JOSU.— Ez, nik oparitzeko nahi ditut.
BASERRITARRA.— Zer lore nahi duzu?
JOSU.— Ba… gogoratzen zara neska batekin etorri nintzela?
BASERITARRA.— Bai, bai. Neska ederra benetan.
JOSU.— Bueno, ba harentzat.
BASERRITARRA.— Zer?, arrosa gorriak dozena bat?
JOSU.— Ez, ez, ez. Hori gehiegi izango da!
BASERRITARRA.— Margarita batzuk, beharbada? Kolore askotakoak ditut.
JOSU.— Ez! Horiek umeentzat dira, ezta?
BASERRITARRA.— Orkidea bat?
JOSU.— Ez! Zer pentsatuko du orkidea bat eramaten badiot?
BASERRITARRA.— Aizu, gazte, zuk ba al dakizu zer sentitzen duzun neska horrengatik?
JOSU.— Nik? Bai, adiskideak gara.
BASERRITARRA.— Adiskideak? Orduan, krabelinak.
JOSU.— Bueno, akaso bai.
BASERRITARRA.— Ez zaude seguru, ezta? Ez dakizu zer lore oparitu.
JOSU.— Ez.
BASERRITARRA.— Ba orduan, zoaz etxera. Pentsatu neska hori zer den zuretzat eta, hori argi duzunean, bueltatu hona eta bion artean erabakiko dugu zer lore oparitu, bale? Hurrengoa, mesedez!
