detalle dokuteka-generico-fitxa

Eta zuk badaukazu mutil-lagunik? (A2B05)

Amaia eta Josu sukaldean daude, hizketan. Mutilaren andregaia azken bolada honetan askotan aipatu dela-eta, Amaiari tokatuko zaio oraingoan Josuren galderei erantzutea.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

AMAIA.— Ai! A zer egun luzea!. Etxean gaude, azkenean!
JOSU.— Bai, neska, batzuetan ematen du eguna ez dela sekula amaituko.
AMAIA.— Oporrak behar ditugu!
JOSU.— Ideia bikaina! Pentsatu bihartik aurrera oporretan egongo zarela. Aukeratu leku bat.
AMAIA.— Ba ez dakit nora, baina urruti, eta, ahal dela, etzanda egotera!
JOSU.— Ah, bai? Eta norekin?
AMAIA.— Zurekin.
JOSU.— Ez esan txorakeriarik, Amaia. Norekin joango zara oporretara?
AMAIA.— Eta zer axola zaizu, kuxkuxero?
JOSU.— Azkenaldian jo eta su ibili zara nire amodioez hizketan. Orain zuri tokatzen zaizu...

ETENA

AMAIA.—  Badirudi galdeketa hasiko dela...
JOSU.— Bueno, nahi ez baduzu, ez erantzun.
AMAIA.— Ez ez, ez dizut ezer kontatuko. Zergatik kontatu behar dizut, ba?
JOSU.— Kontatu!
AMAIA.— Ai Josu, zer jakin-mina daukazun!
JOSU.— Bale, bale...
AMAIA.— Ba ez dakit... azkeneko oporraldian Gorkarekin joan nintzen eta oso ondo pasatu genuen.
JOSU.— Gorka?
AMAIA.- Bai.
JOSU.- Nor da Gorka?
AMAIA.— Aspaldiko laguna, nire auzokoa.
JOSU.— Eta? Nora joan zineten?
AMAIA.— San Petersbugora.
JOSU.— Ederra!
AMAIA.— Bai, hiri bikaina da. Udaberrian joan ginen eta oraindik elurtuta zegoen, Neva ibaia izoztuta.
JOSU.— Zoragarria, bai.
AMAIA.— Eta zer esango dizut Hermitage museoaz? Handia, izugarria, bikaina eta oso aberatsa dela esaten badut, motz geratuko naiz.
JOSU.— E, bai, bai, bai... Baina Gorka hori eta zu...
AMAIA.— Eta gero Gorka eta ni Moskura joan ginen trenez.
JOSU.— Amaia...!
 

detalle2

Docuteca

A2
30-10-2015

x61pRelaContWAR

16238009
02:21

x61pViewCountWAR

4248

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR