Dokuteka
Jon eta Jone II. Trikuen holokaustoa (jj-78)
Jonek bat-batean autoa geldituko du trikua salbatzeko. Joneri ez zaio ondo iruditzen horrelako maniobra zakarra egitea.
ATAL 78 Triku holokaustoa
JONE
Zer pasa dira 4 hilabete elkar topo egin genuenetik? Eta elkarrekin bizitzeko galdetzen didazu?
JON
Ba egia esan pentsatzen nuelako igual zuk ere nahi zenuela, baina garbi dago ezetz.
JONE
Nikorekin bizi naiz. Zuk zer uste duzu, halako erabaki bat Ouijaren bitartez hartu daitekeela?
JON
Eta, zein da arazoa? Ongi moldatzen naiz Nikorekin
JONE
Ia eta zer? Hain erraza dela uste duzu?
JON
Bueno, ez dakit erraza den edo ez, baina ez da lehendabiziko kasua, milioika bizi dira horrela. Zergatik izutzen zara beti gauza hauekin?
JONE
Jon elkarrekin berriro bizitzen jartzen bagara horrek ez du atzera bueltarik eta bai horrek izutzen nau
JON
Bueno Jone, ahaztu atzokoa, bale? Onartzen dut txorrada bat izan zela, are gehiago Ouija txorrada horrekin egin izana, aizu gero geratzeko gogorik?
JONE
Bale
JON
Zinemara joan gintezke.
JONE
Ez dut hainbeste denborarik, beste pote bat hartu eta zinema astebururako utziko dugu?
JON
Konforme. Zer nahi duzu beste kaña bat?
JONE
Zuritoa hobe, apur bat piripi nago dagoeneko
JON
Lasai eramango zaitut etxera gero, kotxea (autoa) gertu aparkatu dut.
JONE
Jon, atzokoaz, batetik ilusioa egiten didala ere esan nahi nizun.
JON
Atzoko zer?
JONE
Elkarrekin bizitzearen kontua, gustatzen zait galdetzea, baina uste dut oraindik ez dela mementoa, bale? Moskeorik gabe.
JON
Ez naiz une bakar batean ere moskeatu.
JON
Azkenean ilundu du.
JONE
Ia... “espuela” eta “espuela”...
JON
Zinemara joateko denbora ematen zigun.
JONE
Eta eskerrak amak ez zuela arazorik Nikorekin geratzeko.
JON
Ostia!
JONE
Zer gertatzen da Jon?
JON
Ez duzu ikusi
JONE
Baina Nora zoaz?
JON
Memento bat besterik ez da…
JONE
Baina nora zoaz?
JONE
Baina jakin daiteke zer zen hori?
JON
Triku bat.
JONE
Eta zer egin duzu?
JON
Ba ikusi duzu, hartu eta errepidetik ahalik eta urrutien eraman
JONE
Nik ez dut ikusi ere egin.
JON
Negua eta hotzaren amaieraren gauzarik okerrena da hau, triku holokaustoa hasten dela berriro ere.
JONE
Hala! Holokaustoa esatea ere.
JON
Errepidean kotxeak (autoak) zapaldutako dozenaka triku ikusten dut nik urtero. Nik bakarrik horiek guztiak ikusten baditut pentsa zenbat diren akabatzen ditugunak.
JONE
Bizkaitarrez kirikiño esaten zaie, gustatzen zait kirikiño izena.
JON
Ba horrela jarraituz gero izena besterik ez zaigu geratuko.
JONE
Bueno baina nik beti entzun dut kotxean (autoan) ez dela maniobra zatarrik egin behar animali bat gurutzatzen bada, okerragoa izan daitekeela.
JON
Animaliarentzat ez.
JONE
Bueno Jon ez hasi konparatzen, holokaustoa lehen eta orain pertsonak eta animaliak maila berean jartzen.
JON
Egia esatea nahi baduzu nahiago animaliak.
JONE
Behin irakurri nuen hori psikopata eta soziopaten artean ohikoa zela pertsonak maitatzeko arazoak dituztenek animaliak maitatzen dituztela.
JON
Ba horrek ez dakit non uzten zaituen zu nire animalitxoa.
JONE
Ikusitakoa ikusita, animali bat izatekotan kirikiñoa izan nahiko nuke, seguru nago auto-stop egiten izango banintz ez zinela geldituko.
JON
Nahi duzuna esan, baina ez daukat kotxea (autoa) gelditu izanaren inolako damurik.
JONE
Eta atzetik norbait bazetorren?
JON
Baina ez zetorren.
JONE
Bueno besterik gabe esan dizut... Aiii Kirikiño salbatzailea...eman pikito
