detalle dokuteka-generico-fitxa

Parranda-planak (A1E04)

Amaia, Josu eta Alex etxean daude, afalostean, telebistari begira. Amaia etxean berria dela eta, ongi-etorriko afaria antolatzea bururatuko zaie.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

 “PARRANDA-PLANAK”
 

AMAIA.— Afari ederra prestatu duzu, Josu!
JOSU.— Mila esker. Oso erraza izan da.
AMAIA.— (adarra jotzen) Orduan, gauero prestatuko duzu?
JOSU.— Ezta pentsatu ere! Zuk ere zerbait egin beharko duzu, ezta?
AMAIA.— Ondo da...
JOSU.— Zer ikusi nahi duzu telebistan, Amaia?
AMAIA.— Nik? Ezer ez. A zer logalea! Laster ohera, e?

1. ETENA (00:30)

ALEX.— Gabon, gazteok!
JOSU.— Gabon, Alex, afaldu duzu?
ALEX.— Bai, kalean afaldu dut, lagun batekin.
AMAIA.— Lastima! Josuk afari ederra prestatu du.
ALEX.— Benetan? Ez da ba, askotan saiatzen...
JOSU.— Bueno, bueno, bueno...
ALEX.— Aizue, ideia bat izan dut: afari bat egingo dugu, Amaiaren omenez? Orain gutxi etorri da-eta gurekin bizitzera. Afaria eta parranda!
JOSU.— Bai! Ideia ona izan duzu, Alex.
AMAIA.— Mila esker, baina ez da beharrezkoa.
JOSU.— Bai, parranda ederra izango da.
ALEX.— Eta noiz egingo dugu? Ostiralean?
JOSU.— Ederki, ni libre nago. Zortzietan, Arkupe tabernan?
AMAIA.— Nik zortzi eta erdiak arte ezin dut, padel-partida bat jokatu behar dut. Bederatzietan?
JOSU.— Bueno, gu zortzi eta erdietan geratuko gara, eta zu, ba etorri bederatzietan.
ALEX.— Eta Oier eta June?
JOSU.— Nire kontu, haiek ere gustura etorriko dira.
AMAIA.— Oso ondo, bost pisukideak batera parrandan.
JOSU.— Baina parranda handia egin behar dugu, e?
ALEX.— Josu beti dabil parrandarako gogoz!
JOSU.— Noski, bizitza osoa pasatu dugu ikasten! Bada ondo pasatzeko garaia.
AMAIA.— Orduan, denok ados, ostiralean Arkupen elkartuko gara!
2. ETENA (01:45)

ALEX.— Bai, ondo da! Bueno, ni ohera noa, oso nekatuta nago eta.
AMAIA.— Bai, ni ere banoa!

JOSU.— Ondo lo egin!
AMAIA.— Ondo lo egin!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

A1
20-02-2015

x61pRelaContWAR

16237054
02:11

x61pViewCountWAR

4899

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR