Telefono mugikorretako doinuak

Gaur egun esan daiteke pertsona adina doinu daudela telefono mugikorretan. Lehen, doinu edo tonu gutxi batzuen artean aukeratu behar genuen, baina orain pertsonalizatzeko aukera handia dago.

Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioko kazetari bat kalean jendeari galdezka ibili da zer doinu daukan bere mugikorrean.

ZERGATIK galderari erantzuteko esaldiak. Urdinez dituzu transkripzioan.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Firmbee, Pixabay


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA 1. Ba kalean ibili gara nahi dugulako jakin jendeak bere mobilari zer soinu jartzen dion
ESATARIA 2. A bai, hori oso esanguratsua izaten da, ez? Batzuek Pirritx eta Porrotxen “maite zaitut” dute, beste batzuek halako tonu oinarri-oinarrizko bat. Eta zu horien bila ibili zara orduan.
E1. Horien bila ibili gara. Eta bakoitzak berea dauka, eta bakoitzaren tonuak antza, esaten du, bakoitzarengandik zeozer, asko ez dakigu, baina zeozer behintzat bai.
E2. Ea entzun dezagun Xabik ze bildu duen.
E1. Ze tonu daukazu zuk?
MUTILA 1. Rocky pelikularen abestia edo. (musika)
M1. Gustuko dudalako pelikula, eta abestia onak direlako, eta gustukoak ditudalako.
E1. Zenbat bider ikusi duzu Rocky?
M1. Ba askotan.
E2. Baina denak, zazpiak edo…
M1. Seiak bai.
MUTILA 2. Nik tonu klasiko bat. Telefonoko tonu klasiko bat. Txirrin bat. Ez dakit. Musikarekin azkenean aspertu egiten delako pertsona, eta ez dakit, hasieratik ipini neban (nuen) eta beti daukat tonu bera. Bai. (Tonoa)
MUTILA 3. Agressive Combat. Gustuko dudalako.
E1. Nongo taldea da?
M3. Arrasatekoa uste dut.
E1. Agressive Combat, Arrasatekoak dira, zure mobileko tonua.
M3. Bai.
E1. Jarri ahal didazu kantua, tonuan daukazuna?   (musika)
MUTILA 4. Ez dakit ze tonu daukadan. Eske tresna hau oso zaharra da.
E1. Zenbat urte dauzka zure mobilak?
MUTILA 4. 10 urte dauzka. Oso ona da, da Samsung.
E1. A, Samsung.
M4. Samsung.

Te interesa



A1
04-10-2013
16236012
00:01:22
7237