Maurice Ravel

Joseph Maurice Ravel (Ziburu, 1875eko martxoaren 7a - Paris, 1937ko abenduaren 28a) musikagile eta pianista zen.

Konpositore oparoa izan zen, "Boléro" izanda bere lanik ezagunena mundu osoan.
Gaztetan, 1893an, Erik Satie ezagutu zuen, baita haren musikaren eragina ere.

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA
Transkripzioan izen bereziak urdinez dituzu eta izen arrunt batzuk berdez.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Bai, jaun-andreok, ni ere zuekin ados. Maurice Ravel izango da, bai, gu bila gabiltzan musika-konposatzaile hori. Bolero ezagun honen egilea. Ziburun, Lapurdin jaioa, 1875ean, martxoaren 7an, gaurko egunez, hain juxtu ere. Berehala eraman zuten gurasoek Parisa eta hantxe garatu zen musika-konposatzaile gisa. Boleroaz gainera, baditu beste obra batzuk ere, nahiz eta katalogoa ez izan oso luzea. Autore konplexua zela diote adituek, misteriotsua ia, bere musikan ez zuela ezer ere aitortzen. Euskal Herriarekin bazuen lotura, sarri etortzen baitzen Ziburutik hurbil dagoen Donibane-Lohitzunera oporrak pasatzera nahiz lanera. Maurice Ravel, boleroaren aita.

A1
07-03-2013
16235506
01:03
6266