detalle dokuteka-generico-fitxa

San Blas opilak

Otsailaren 3an ospatzen dute San Blas eguna Eibarren, Elgoibarren eta Abadiñon, esaterako.

Eta San Blas egunean ospetsuak dira opilak. Bideo honetan, San Blas opilak egiten erakutsiko dute.

54. DVDa

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA: Bihar san Blas Eguna. Eibarren, elgoibarren eta Abadiño inguruan esaterako, San Blas opilak etxean egiteko eta jateko tradizio handia ematen eta ekartzen duen eguna. Hori dela eta, egunotan gozogileak lanez lepo dabiltza opilak egiten.
KAZETARIA: Erakusleihoak  opilez beteta, eta gozogile eta okinak lanez gainezka. Baina nola egiten dira san blas opilak? Lehenik eta behin osagaiak nahastu ore trinko bat lortu arte: irina, arrautzak, manteka, gurina, azukrea eta anisa, gero orea findu, forma eman eta labean sartu. 25 minutu igarotakoan atera, eta hainbatentzat hain preziatua den gaineko zuria zabaldu.
GOZOGILEA: ... arrautzekin eta horrela, eta azukre eta urarekin nahastuta, eta beno, igotzen denean, zuri kolorea hartzen duenean, ba, pixka bat gelditu dadila, ikusten ari zareten bezala, pixka bat gelditu dadila ba sendo samar edo, izan gabe mehe-mehea...
K: Betiko san Blas opilez gain, ordea, beste aukera batzuk ere badaude. Esaterako, zeliakoentzat glutenik gabeko gozoak edo diabetikoentzat fruktosarekin egindakoak. Opil horiek ere, noski, anis zaporea dute.
DENDARIA: Begiak itxita hartzen dozu edozein, eta bai nabaritzen dozu San Blasa dela.         

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

08-02-2007

x61pRelaContWAR

16233329
00.01.19

x61pViewCountWAR

10006

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR