detalle dokuteka-generico-fitxa

Prostituzioa gure artean

Prostituzioaren egoera nola dagoen aztertzen duen txostena argitaratu da.

Saio honetan txosten horretako hainbat datu jasoko ditugu eta hainbat adituren iritzia ere entzungo dugu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Emakumea, atzerritarra eta, batez ere, pisuetan aritzen dena. Hori da Euskal Autonomia Erkidegoan prostituzioak duen aurpegia Emakundek egin duen azken txostenaren arabera.  

Eguerdian aurkeztuko du txostena, baina dagoeneko web orrian jarri du txosten hori. Ikerketak zer dio? Oihane Yustos, kontaiguzu.  

Oihane Yustos kazetaria. Ba, jarduera pribatizatu egin dela. Kaleko prostituzioa apenas dagoen Euskal Autonomia Erkidegoan. Txosten honen arabera, 51 baino ez dira kalean aritzen direnak. Klubetan, baina batez ere pisuetan egiten da prostituzioa. Pisuen kopurua % 60 handitu omen da azken 5 urteetan: ia 300 pisu daude Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban.  

Bi aldaketa azpimarratzen ditu ikerketa honek. Bata, pisu mistoak geroz eta gehiago direla, alegia, emakumeekin batera transexual eta trabesti gehiago daudela eta bigarrena, emakumeek beraiek kudeatzen dituztela pisu horietako asko. 2002ko datuekin alderatuz, Emakundek dio gaur egun 1.800 emakume aritzen direla prostituzioan. % 2 igo da kopuru hori. Gehienak atzerritarrak dira eta behar ekonomikoengatik hasten dira jarduera horretan, familia jatorrizko herrialdeetan diruz lagundu behar dutelako.  

Eta beste datu bat ere aipatzen du txostenak. Pausu txikiak eman direla prostituzioan aritzen diren emakumeen kasuan, baina antolatu eta aldarrikapenak egiteko, esandakoa, aurrerapausoak eman direla.  

Esataria. Hitz egin dezagun prostituzioaren motibazioei buruz. Motibazio ekonomiko bat egon liteke eta horrela egoten da. Baina prostituzioan aritzen diren horiek behartuta aritzen dira, Sandra? Zer esango zenuke? 

Sandra (Aukera elkartea). Aber, bueno, alde batetik(an) argi gelditu egin behar dela prostituzio gaia oso zabala dela eta perfil (profil) oso ezberdinak daudela, bai? Bai egia dela errealitate hori dagoela eta, eta hori, eta kontutan eduki behar dugula, baina baita ere beste perfil (profil) batzuk edo beste errealitate batzuk daudela baita, ez? Badaude [badago] jendea, ba bueno, libre, libreki, ba hori, lanean dabiltzala [dabilena] prostituzioan, eta hori baita ere, bueno, errespetatu egin behar dela, ezta? 

Eta gero… 

Esataria. Bai. Eta gehiengoa dira horiek, libre ari direnak ala gehiago dira behartuta daudenak? 

Sandra. Aber, guk dauzkagun esperientziak begiratuz, ezta?, Bueno, Aukera elkartetik(an) bai argi eta garbi utzi behar dugula lan egiten dugula jendea [jende] libre eta helduekin. Bai egia dela, ba bueno, baldin badaukagu ba informazioa baten bat behartuta dagoela, alde batetik(an) behartuta baldin badago, oso zaila izango zitzaion guregana etortzea. Igual hirugarren pertsona bat etortzen baldin bazen eta, eta hori esaten baldin badigute, ba bueno, gure, gure, azkenean gure lana izango zen baita ere bideratzea beste erakunde batzuetara. Adibidez, ez dakit, Esperanza Fundaziora, Madrilen dagoela [dagoena], edo Gurutze Gorrira baita ere, bueno, beraiek, ze(ren) proiektu batzuk dauzkatela ba bueno, pertsona trafikatuekin lan egiteko, ez? 

Baina baita ere, ba bueno, badakigula errealitate hori dagoela ez?, eta, eta bueno, polizien bidez edo segurtasun bidez edo, ez dakit, ba bueno, ba aurre egin beharko zen, ezta? Baina baita hori, beste errealitate batzuk daudela. Batzuk libre daudela eta, pentsatzen dutelako prostituzioa lana, lan bat dela eta beste batzuek, ba bueno, lan egiten dute hor, baina baita ere nahi dutela anonimatuan egotea (egon), estigman, estigma hori dagoelako, ezta?, eta oso handia denez, ba bueno, ba horregatik egoten direla horrela.  

Esataria. Asier, zein da zure inpresioa motibazioei buruz? Motibazio ekonomikoak aipatzen dira, behartutako jendea ere badago, ikusten duzu. 

Asier. Bueno, guk ere aukera bezala, behartutako pertsonekin ez dugu lan egiten, ez? Baina bueno, gure ikuspegia azken finean behartutako pertsonak badaudela da, baina asko ez. Guk gehienak, guk ezagutzen ditugun ia klub guztiak eta pisu guztiak norberak hartutako erabaki bat da, ez?, horretara dedikatzea edo horretan lan egitea. Klaro, hori zergatik gertatzen den, horretara iristea, arazo pila bat daude atzean, ezta?, bai ekonomiko, arazo ekonomikoak. Zergatik dira etorkinak normalean hor lan egiten dutenak, ba arazo ekonomikoengatik batez ere, ezta? Eta zergatik mantentzen duten hainbeste denboretan prostituzioan lan egitea [egoten dira hainbeste denbora prostituzioan lan egiten] diru asko irabaziz? Ba azken finean egoera horretara ere nolabait ohitu edo, edo mantendu egiten da. Eta beste pertsona asko ere, zuk lan, lan horretan egotera ohitu egiten dira, ezta? Beren herrialdeetan ere familia asko… Bueno ba ez dute galdetu nahi ere hemen zertan lan egiten duten pertsona hauek dirua iristen den bitartean, ezta? Hilabetero dirua iristen baldin bada herrialde hartara, ba, ez dut galdetuko zertan lan egiten duen nire amak, edo nire semeak edo nire alabak, ezta? Eta ikuspegi hori nik uste dut badagoela: ez galdetzea, ezta? Nik ez dut uste hango guztiek pentsatzen dutenik Europan milioiak irabazten direnik eta diru asko irabazten denik. Nik uste badakitela zer den errealitatea, baina ez dute ikusi nahi, ezta?, dirua iristen den bitartean.  

Oihane Yustos. Urteak aipatu dituzu, denbora luzez aritzen direla. Batez beste pertsona batek zenbat denbora ematen du hemen, gure inguruan, prostituzioan? 

Asier. Normalean ateratzea oso zaila da. Behin sartuz gero ateratzea oso zaila da, ez? Nik askotan galdetzen dut, ez?, hainbeste dirurekin zer egin, ezta? Nik uste dut autoestima (autoestimu) kontu bat ere badela, ez? Diru asko irabazten da, baina autoestima (autoestimu) oso, oso baxu batekin, ezta? Zuk lan egiten duzun hori erabat gaizki ikusia dago, ez zara batere ondo sentitzen egiten duzunarekin, eta orduan, diru hori zure kapritxoetan gastatzeko beharra ikusten duzu, ez? Guri, beste guztioi gertatzen zaigun bezala, ezta? Autoestima (autoestimu)  baxua daukagunean askotan erostera joaten gara, ez?, autoestima (autoestimu) hori igotzeko, ez? Eta hori, mundu bakar batean kokatzen baldin badugu, bakarrik bizi baldin bazara oso urruti dagoen herrialde batean; diru asko daukazu eskutan, ba askotan hori gastatzea besterik ez zaizu geratzen autoestima (autoestimu) hori igotzeko.         

detalle2

Docuteca

B2
09-01-2008

x61pRelaContWAR

  • Lekuona , Asier
  • Zabala , Begoña
  • Martinez , Sandra
16233233
00:06:05

x61pViewCountWAR

5161

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR