detalle dokuteka-generico-fitxa

Aurrerapenei beldurra

Aurrerapenek beti sortu izan dute beldurra jendearen artean. Irratiko pasarte honetan Gipuzkoan XX. mendearen hasieran gertatutakoa ekartzen du Amonarrizek adibide gisa.

 


 

Hiztegi lagungarria


Aditzera! Jakinarazten da! Bandoetan azaltzen den, edo zen, agurtzeko hitza, hasierako hitza. Adibide hau oso famatua da, txiste bihurtua Azpeitia aldean: Jakinarazten da! (Aditzera!) Ostiraleko zezenketan bosgarren zezena behia izango dela!

Kamino erreal. Errepidea, errege-bidea alegia. Koroak sustatuko bideak. 

Dohakabe. Zorigaitza, desgrazia. 

Erabilera desegoki. Erabiltzeko era ez egokia. Adibidez: Lantokiko ordenagailuan zure oporretako argazkiak gordetzen badituzu, ordenagailuaren erabilera desegokia egiten ari zara.

Garapen. Garatzeko ekintza, eta ekintza horren ondorioa. Garatu: Zerbait, edo norbait perfektuago, konplexuago bihurtu. Adibidez: Pery Le Baron Spencer amerikarrak 1945ean mikrouhin-labea sortu zuen, baina Rayteon enpresak eman zion garapenari esker, elikagaiekin erabiltzen hasi zen. 

Gurdi. Nekazariek erabiltzen duten orga, karroa, gurpil beteak dituena, eta abereek tiraka daramatena.

Jarrera. Arazo bat nola ikusten dugun, arazo horren aurrean dugun ikuspegia. Adibidez: Langabeziaren aurrean oso jarrera desberdina dute langileek eta enpresariek. Edo: Zientziaren aurrean ez dugu denok jarrera bera.

Oreka. Adibidez, elkarren kontra dauden bi elementu egon eta inor nagusi ez denean, berdintasuna dagoenean.

Saltsa. Eztabaida, sesio. Esaterako, asmakizun batek badauka saltsa sortzea. Adibidez: Trena sortu zenean a ze saltsa izan zen: batzuek esaten zuten trenak garapena ekarriko zuela, eta beste batzuek, ordea, gizakia trenaren barruan desintegratu egingo zela trenaren abiadurarekin.

Tramankulu. Aparailu zakarra, ondo landu gabe egina. Adibidez: Belarra mozteko tramankulua oso traketsa da, gelditu egiten da maiz.


 

Bajar

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

B2
07-08-2009

x61pRelaContWAR

  • Amonarriz , Kike
16233056
00:03:30

x61pViewCountWAR

3901

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR