detalle dokuteka-generico-fitxa

Hemengo eta kanpoko familien arteko loturak sendotzen

Gure eskoletan herrialde askotako umeak elkartzen dira. Aniztasun kultural hori aprobetxatzeko eta kanpoko familien integrazioa bultzatzeko sortu zen "Ongi etorri eskolara" programa.

Programa horren barruan kokatzen da Familia Laguna ekimena eta horren berri emango digute telebistako erreportaje honetan. Dagoeneko, 150 familiatik gora daude sartuta ekimen horretan.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

AHOTSA. Rosa Anguelova Bulgariatik etorri zen duela 14 urte. Eskolara bidean, bere alaba Angelina poz-pozik jarri da Ares laguna ikustean. Familia Lagunak lotzen ditu biak.
EMAKUME EUSKALDUNA. Nik beti izan det (dut) pixkat irekia nire pentsaera, ez?, gauza hauetarako. Baina umeak dauden bitartean, gehio (gehiago) oraindik. Ni oso sentsibilizatuta nago gauza horrekin.
AMAIA. Un apoyo….
ROSA. Amaiarengana jotzen du Rosak zerbait ulertzen ez duenean: izan hizkuntzarengatik edo ohitura eta kultura desberdintasunarengatik.
IRAKASLEA. Errusiarrak, Bulgaria…
AHOTSA. Zerrenda luzea da eta askotarikoa; izan ere, eskolan egiten dute topo nazionalitate eta kultura ezberdinek.
IRAKASLEA. Orduan, eskolan daukagu izugarrizko aberastasun kulturala, familia hauek guztiek beraiekin ekarri dutena, eta oso-oso garrantzitsua iruditzen zaigu ba guztiok aberasteko ere, aberastasun kultural hau aprobetxatzea.
AHOTSA. Aprobetxatu bi norabideetan: haiena jaso eta haiei euskara eta euskal kultura hurbildu.
ROSA. Está todo en euskera…
AHOTSA. Duela 3 urte ekimena martxan jarri zenetik, 150 familia sartu dira Familia Laguna sarean. Donostiako 6 eskola eta Zarauzko 2 daude “Ongi etorri eskolara” programan, udalen babesarekin.
EMAKUMEA. Azkenean ari gara kultur artekotasun hau gure egunerokotasunean sartzen, eta denok egunerokotasunean sartzen badugu ba, bueno, denontzat onuragarria izango da.
AHOTSA. Elia eta bere seme Victor eta Claris, Hondurasekoa bera, eta haren seme Ander merienda-garaia partekatzen. Ondoren, euskarazko mintzapraktika egingo dute Eliak eta Anderrek, Clarisen semeak. Familia Lagunak halako gurutzaketak ahalbidetzen ditu.

detalle2

Docuteca

B2
28-12-2017

x61pRelaContWAR

16177592
00:02:03

x61pViewCountWAR

4930

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR