Jokorako adikzioa

Urriaren 29a zorizko jokorik gabeko eguna da.

Internet bidezko apustuak agertu zirenetik, jokorako adikzioa gero eta gehiago zabaltzen ari da jendartean, eta behin jokoaren atzaparretan egonda, ez da erraza zulo horretatik ateratzea.

Zubiak saioko erreportaje honetan jokoaren menpe bizitzea zer den ondo dakien pertsona baten kasua ezagutuko dugu. Berak kontatuko digu nola hasi zen jokoarekin obsesionatzen eta nola lortu duen Aralar izeneko elkarte bati esker menpekotasun horri aurre egitea.

Saio osoa hemen entzun dezakezu.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ALAIA MARTIN.- Zorteaz edo zorte faltaz hitz egingo digu berak.
ARTZEN LETONA.- Ludopatiaz edota joko adikzioez hitz egingo digu.
ALAIA. - Beste gauza batzuen artean, horri buruz.
ALAIA. - Mikel deitzeko eskatu digu erreportaje honetako protagonistak. Nahiago du ezizena. Ludopata da eta bere historia kontatzeko prest azaldu da. Aralar, Nafarroako ludopaten elkartean bildu gara berarekin.
MIKEL.- E, nire esperientzia. Ba gaztetan hasi nintzen jokoan. Hau azkenean eritasun bat da, ez da arazo bat. Eta bueno, dirua medioz hasi nintzen jokoan, eta azkenean, bueno, arazo bat izan nuen, eritasun honekin, ez? Eta gainera, guk normalean bakarrik jokatzen dugu: ez da zerbait soziala, baizik eta zerbait bakarrik egiten duzuna. Beraz, hor zaude zu, zure munduan eta antsietate hori edo, probokatzen gaituen (digun) antsietate hori ba pues, jokoen medioz (bidez) edo bideratzen dugu. Gezurren maisuak gara, beti gure ingurukoei gezurretan ibiltzen gara, e, azkenean lehertzen, lehertu arte, arazoa, ez?
Baina bueno, beti gezur batean bizi gara. Bai guret(z)ako, bai kanpoko, kanpoko ingurukoendako, ez? 
KAZETARIA.- 300 pertsonak jo dute ludopatia elkartearengana laguntza eske terapia jasotzeko. Mikelen bizitzak hobera egin du laguntza-taldeetan parte hartzen hasi zenetik.
MIKEL. - Bueno, nire kasua duela jada 20 urte baino gehiago hasi zen. Eta tartean bertze bi edo hiru recaida (erorialdi) eta beno, azkena hirugarrena izan zen, hona(t) ailegatu arte, Aralarrerat. Aralar kristoren lana egiten ari da, nik, niret(z)ako azkenean da alde batetik nire terapiako lagunekin ba beti pues laguntzea, edo niri lagundu ahal didate edo bueno. Eta gero da astero ere, horrelako recordatorio (gogoratze) bat zergatik nagoen hemen, eta zer gertatu den hona(t) ailegatzeko, ez?
KAZETARIA.- Jokoa aldatu egin da. Garai batean makina-txanponjaleak ziren. Orain kirol-apustuak eta internet bidezko jokoa.
MIKEL.- Eta hemen gertatu behar dena ere bai da, pues hori, kirol-makinarekin ikusten dut hainbertze mutil gazte ostatuetan jokatzen, apustuak egiten, internetez ere. A ber, gurea, gurea da joko presentzial bat bale? (aurrez aurreko bat)… Ni, adibidez, makinetan, beno ba behar zinen joan ostatu batera edo sala batera jokatzera, baina gaurko egunean edo mugikorrarekin edo ordenagailuekin zuk zerorrek edozein tokitan jokatzen ahal duzu, eta ez dago holako kontrol bat bezala. Eta gero eta gehiago ikusten da jende gaztea ba arazo honekin, ez? Eta ikusten da gainera, adin batetik bertzera jokoen desberdintasuna. Pues, igual adin batekoak gaude denak tragaperras (txanpon-jale) edo horretan eta gero, gazteagoak ba hori, poker-online edo “apuesta deportibak” (kirol apustuak) edo horrelako gauzak, ez? Ez dago holako, errateko manera, perfil bat, ez? O sea, gaude, azkenean bueno, pues 18 urtetik, pues 60-70 urte arte.
 

B2
12-12-2017
16177332
03:52
3853