detalle dokuteka-generico-fitxa

Bertso-txapelketatik gehien gustatzen zaiguna

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak jende ikaragarri mugitzen du. Normalean, bertso-saio arruntetara gutxitan edo joan ere egiten ez diren lagun askok ez dute galdu nahi izaten txapelketa hori.

Bideo honetan, aurpegi ezagun batzuek (aktore, kirolari, idazle...) bertso-txapelketa horretatik zer egiten zaien zirraragarria kontatzen dute.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ENEKO SAGARDUY, AKTOREA. Txapelketan gehien gustatzen jatana (zaidana) da hainbeste jende batzen dela, Euskal Herri osotik eta (bertso)-amaierak nola kantatzen doguzen (ditugun) denok batera…
IÑAKI ARTOLA, PILOTARIA. Gogoratzen naiz aitte (aita) egurra txikitzen ari zela, eta gu pues seguru asko berari laguntzen arituko ginen, eta finala zen egun hartan, eta nola aritu ginen kotxeko ateak irekita, altu-altu jarri irratia eta bertsoak adituz.
KIKE AMONARRIZ, AURKEZLEA. Amurizaren eta Lopategiren artean sekulako tentsioa zegoen, eta hantxe ari ziren kantatzen. Eta gogoratzen naiz Lopategi kantatzen ari zela han, eta guk bageneukala atzean gizon bat horrela zegoena, baina horrela, horrela jarrita (keinuak): “Ondo, ondo ari haiz, ondo ari haiz, ondo”, sufritzen baina guztia ematen. Eta hori gelditu zitzaidan giltzatuta nola zegoen gizon hura sufritzen Lopategirengatik.
ITZIAR ITUÑO, AKTOREA. Elkartzea denok, holako areto handi bat, euskaldun pilo bat denak bertsolaritzaren inguruan. Hor sortzen den energia eta giroa da gauza eder bat.
MIKEL NIEVE, TXIRRINDULARIA. Mugimendu handia, nik uste. Jende asko mugitzen du, bai orain kanporaketa hauetan eta, batez ere, finalean ez?
IRATI ANDA, ESKALATZAILEA ETA BERTSOLARIA. Nik uste dut hor saltsa gehiago dagoela lehia dagoenean, konpetibitate bat, hobetzeko nahi bat… Eta, klaro, bertsozaleak-edo hori ere gozatzen du, ez?
KATTALIN MINER, IDAZLEA. Niri txapelketatik gehiena gustatzen zait igual saioetatik kanpo gertatzen den espekulazio, tentsio, kotileo, momentu guzti horiek, ez? Frikismo hori, komentatu nola d(ih)oaz gaiak, zer ikusten dugu hemen…
KIKE AMONARRIZ, AURKEZLEA. Eta gogoratzen naiz Amurizak “naufragoaren“ gaiaren inguruan bertsoak kantatu zituenean, bukaera sekulakoa eman zuela, oso bertso pentsatuak izan ziren, oso ondo egituratuak, eta bukaera zen: “Biziagatik oso gustura galduko nuke txapela. Eta munduak hor jakingo du kriminalak zeratela”. Eta frontoia lehertu egin zen, “kriminalak zeratela”.
ITZIAR ITUÑO, AKTOREA. Sortzen den energia, publikoa, ikustera joaten den jendea eta hor goian dauden bertsolarien artean, hori oso polita da.

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
31-10-2017

x61pRelaContWAR

16176477
00:02:20

x61pViewCountWAR

4304

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR