detalle dokuteka-generico-fitxa

Lehen ezkontza singlea Italian

Laura Mesi izeneko emakume italiarrak ezkontzea erabaki du, norekin eta bere buruarekin!

Badirudi pentsatzen duela ez duela bikotekiderik aurkituko eta ezkontzan sinisten duenez, ezkontza-ospakizuna antolatu du, 70 lagun gonbidatuta.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Maider Segurola.- Aste honetan lehendabiziko ezkontza singlea ospatu dute Italian. Begira, hau da Laura Mesi.
Laura Mesiren hitzak italieraz
Ane, hor dago bideoan Laura Mesi eraztunarekin, zuriz jantzita… hor dauka bere top cake-an bere panpina, bere lore-sorta… ezkontza klasikoa egin du. Norekin ezkondu da?
Ane Irazabal.-Bada, bere buruarekin ezkondu da, nik ez dakit, lehen…kar, kar… ni pixka bat “flipatuta” geratu naiz, baina lehen, Italian esan duten bezala, lehen ezkontza singlea da. Hau da, lehen aldia da pertsona batek bere burua ezkontzen duela (bere buruarekin ezkontzen dena). Ez dakit hau Alemanian edo Amerikako Estatu Batuetan ohikoa den, ez den, arrunta den… Italian, izugarria iruditu zait ze irudiak ikusten dira, sartzen baldin bazarete Italiako hedabideetan, irudiak ikusten dira bera, bada, jantzita, zuriz jantzita, zeremonia guztia egiten, bakarrik iristen aldarera eta bertan egiten du zeremonia guztia bere buruarekin…tarta eta dena dauka bere, bada hori, bere aurpegiarekin…ez dakit…Aluzinantea iruditu zait eta kontua da, bada, tipak ez daukala bikoterik, konturatu da bere adinarekin (uste dut 37 urte dituela) eta bueno, gaztea da, baina bueno, konturatu da edo bueno, pentsatu du dagoeneko ez duela bikoterik aurkituko, bakarrik egon nahi duela eta orduan erabaki du ezkontzan sinisten duenez, edo hori da berak esaten duena, bada, erabaki du bakarrik ezkontzea. Hau da, bera bere buruarekin ezkontzea, eta orduan, bueno bada, familiako kideak gonbidatu ditu, 70 bat pertsona gonbidatu ditu eta bueno, eta ezkondu da. Kar, kar…
Maider Segurola.- Eta ezkondu da eta hemen lankideek galdetu didate ea opor-egunik eman ote dioten bere buruarekin ezkontzeagatik.
Ane Irazabal.- Ez, ez, ze gainera ez da… berez, ez da legezkoa. Hau da, berak zeremonia egin du, uste dut hotel batean edo jatetxe batean egin duela, baina hori erregistratzeko orduan ez da, ez da…
Maider Segurola.- Ez da balekoa.
Ane Irazabal.- …erregistroan agertzen, ez da, ez da baliokoa. Baina bueno, zerbait sinbolikoa egin du, ez? Baina lehen aldia da, ez dakit zuek noiz edo noiz irakurri edo entzun izan duzuen ezkontza singleen inguruko ezer, baina niretzat lehen aldia izan da, ez? Eta… eta neska ez da friki bat, hau da, bere argudioak-eta entzuten dituzunean, bada bueno, bada oso… ez dakit, oso zintzoa dirudi baina gero… bideoak ikusterakoan eta hori, bada, nahiko frikia iruditu zait.
Maider Segurola.- Bai, guk halakorik ez genuen entzun, e? aurretik behintzat, ez dakit Berlinen eta Chicagon halakorik egin izan den edo zuek ote zaudeten zeuen buruekin ezkonduta…
Danel.- Nik ez dut halakorik entzun eta ni neure buruarekin ez nintzen (nintzateke)  ezkonduko behintzat.
Ane Irazabal.- Ni neure buruarekin ere ez, e?
Danel Agirre.- Ezta okurritu ere!
Gonbidatu bizkaitarra.- Bada…jo, ni neure buruagaz…bai. Ni …supertxollo bat da…benetan! Kar, kar…ez, bada, nik entzuna dut horrelako zeozer Ingalaterran orain bost urte-edo izango zen eta The Guardian newspaper-ean hori irakurri neban (nuen), Ingalaterrako neska batek horrelako zeozer nahi zuela, baina ez hori… jantzi zuriegaz, ez ezer…egin zuen bere… eta bera zen artista bat, uste dut, eta egin zuela batez eta apur bat performance art ez? bada, hori egin zuela, bere buruagaz ezkondu zela.
Maider Segurola.- Bere buruarekin ezkondu zen eta orain, Laura Mesi Italian.
 

detalle2

Docuteca

B1
03-10-2017

x61pRelaContWAR

16175821
03:23

x61pViewCountWAR

3715

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR