detalle dokuteka-generico-fitxa

Beharrezkoak al dira etxeko lanak?

Irakasle eta guraso askori buruhaustea handiak ematen dizkie haurrei bidaltzen zaizkien etxeko lanek. Baina, benetan beharrezkoak dira? Noiz eta zertarako?

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzia fakultateko irakasle den Joxe Amiamak etxeko lanen inguruko azterketa egin du. Eta bertan aztertu duen gaietako bat da ea lan horiek estresa sortzen ote duten haurrarengan.

Joxe Amiamak etxeko lanak planteatzean, gurasoek nahiz irakasleek kontuan hartu beharreko zenbait kontu ere aztertuko ditu.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA.- Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian gaur ekin diote ikasturte berriari. Eta horrelakoetan puri-purian izaten den gai batekin gatoz orain. Haurrak eskolan dabiltzanean beharrezkoak al dituzte etxeko lanak? Beno, Euskadi Irratian Joxe Amiamarengana jo dugu. Izan ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzia fakultateko irakasle honek urte asko egin ditu etxeko lanen inguruko azterketa egiten, tesia osatzen. Eta bertan aztertu duen gaietako bat lan horrek guztiak, “ikasi hau, ikasi hura, egin etxeko lanak”, horrek guztiak estresa sortzen ote duen haurrarengan. Haurrek hori pentsatzen dutela ondorioztatu Joxe Amiamak, eta guraso eta irakasleek, berriz, ez dela hainbesterako diote.
JOXE AMIAMA.-  Beraiek esaten dute baietz. Berriz, familiak eta irakasleek esaten dute ez dela hainbesterako. Baina hala ere, familien artean % 20ak esaten dutela baietz. Eta gero beste bi elementu niretzat oso inportanteak dira. Bat da pertsonala, eta da: ikasleak agian ez du ulertzen zer egin behar duen. Eta berak badaki ez badu egiten eskolan santzio bat [isun bat] izango duela, eta santzioa, santzioa da negatiboa. Negatiboak asko erabiltzen dira DBHn. Santzioak asko erabiltzen dira DBHn. Positiboak oso gutxi erabiltzen dira, egiten baldin badira edo, baina negatiboak, ez badituzte egiten, asko. Orduan hor beti presio bat dago estresatuta egoteko.
ESATARIA.- Etxeko lanen inguruko tesi horretan ikusi duen beste kontu bat koordinazioarena da. Irakasleen artean sarritan koordinazioa falta dela, eta ondorioz, askotan pilatu egiten zaizkiela etxeko lanak ikasleei.
JOXE AMIAMA.- Edo beraien artean antolatzen dira pixka bat jakiteko zer ematen ari diren, edo bestela daukagu lehenago aipatu dugun arazoa, ez? Ba, igual, momentu batzuetan etxeko lan asko dauzkate eta beste batzuetan, berriz, ez.
Esataria. Haurrak etxera itzuli, eta eskolan emandako etxeko lanak egin beharrean badira, jakin beharreko hainbat puntu azpimarratu dizkigu Joxe Amiama irakasleak. Sinple badirudi ere ikasi behar duena haurra bera dela, gurasoek ezin dutela beregatik ikasi.
JOXE AMIAMA.- Ikerketa aldetik eta hola, badakigu elementu batzuk oso inportanteak direla. E, aber, (ea), lehenengo gauza jakin behar dugu: semeak edo alabak, berak ikasten du. Guk ezin dugu ikasi berarengatik; igual nahi dugu, e, baina ezin da. Da prozesu pertsonal bat. Orduan elementu batzuk kontuan eduki behar ditugu. Alde batetik da plano motibazio, motibazionala, eta hori inportantea da. Eskolari buruz, eta zertarako diren ikasketa horiek, horietaz ere hitz egin behar da. Motibatu egin behar da.
Eta gero badago beste… Eta gero gu, badaude teknika asko. Eta nik bat aipatuko dizuet: metakognitibo bat. Bada sinplea. Galdetzea edo… Bi esango dizkizuet. Bat da esatea umeari, edo gazteari, berarentzat zeintzuk diren etxeko lan horietatik zailenak eta errazenak. Bai? Hori da, lan, .. Ematen du txorakeria bat dela baina ez da. Eta normalean hasi behar da zailenekin.
ESATARIA.-  Eta etxeko lanen aurrean gauzak erraztu ditzaketen beste pista batzuk ere bai, Joxe Amiamaren eskutik.
JOXE AMIAMA. - Eta bigarrena da apustu txiki bat. Eta da esatea: jakin gabe zer daukaten, da esatea “bueno, etxeko lan horiek. Zenbat denbora behar duzu hori egiteko?”. Asuntoa da gero, ea egiten duenean ajuste [doitze] hori ematen den. Estresa, adibidez, elementu inportante bat da ez kontrolatzeko, ez kontrolatzea denbora. Orduan ikastea kontrolatzen ondo zenbat denbora behar dudan jarduera edo lan bat egiteko, oinarri-oinarrizkoa da.

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

B2
14-09-2017

x61pRelaContWAR

16175504
03:18

x61pViewCountWAR

7173

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR