detalle dokuteka-generico-fitxa

Nolako bisitak jasotzen dira ospitaleetan?

Ospitaleko bisiten gaiarekin zerikusia duten lau kontakizun entzungo dituzu.

Paziente nahiz bisitarien istorio laburrak dira. Nolako bisitak egin edo jaso dituzten kontatzen dituzte lau pertsona hauek.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

00:22
Gure mutikoa larunbatean jaio zen. Badakizu, larunbata izanik, jende piloa etorri zen, bai larunbatean bai igandean, eta gogorra izan zen lagunei eta senideei alde egiteko esatea. Seguru abuztuan jaio izan balitz ez zela horrelakorik gertatuko…

00:30
Bada, senarra eta biok, ezagunen bat ospitalean dagoela jakinez gero, bisitan joaten gara. Batzuetan azken unean pentsatzen dugu joatea eta ez diogu familiari abisatzen. Baina, hala ere, beti hartzen gaituzte oso ondo. Normalean, presarik gabe joaten gara, ze bost minutuko bisita horiek ez dute ezertarako balio. Ez dakit jendea zergatik kexatzen den hainbeste! Gu behintzat, ederki asko egoten gara kontu-kontari.

00:24
Sudurreko ebakuntza txiki bat egin zidatenean, beste pertsona batekin partekatu behar izan nuen gela ospitalean, eta lehenengo egunak minez eta mareatuta eman nituen. Baina ez zen hori okerrena izan. Ondokoak bisita asko jaso zituen eta ez nuen modurik izan atseden hartzeko.

00:35
Niri ez zait batere gustatzen ospitalera joatea eta normalean etxera joaten gara edo joaten naiz eta beti eramaten dut oparitxoren bat eta ez dut nahi bisita oso luzea izatea eta ez mediku bezala, baizik eta pixka bat gehiago, baina…horrelaxe, zeren beti pentsatzen dut hor sobera zaudela.
 

detalle2

Docuteca

B1
17-08-2017

x61pRelaContWAR

16175205
01:52

x61pViewCountWAR

2631

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR