detalle dokuteka-generico-fitxa

Aitor Bedialauneta eta zeinu-hizkuntza

Bideo honetan, zeinu-hizkuntza erabiltzen du Aitorrek bere azalpena emateko.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1.    Zeinu hizkuntza noiz ikasi zenuen?
Bai, zeinu-hizkuntza nire ama hizkuntza da. Pertsona gorra naiz, eta, gainera, zeinu-hizkuntza esan genezake txikitatik etorri zaidan hizkuntza dela. Zergatik? Gurasoak gorrak direlako eta nire anaia ere gorra delako. Zeinu-hizkuntza etxean ikasi dut, naturalki, zuek zuen hizkuntza ikasi duzuen bezala: bai euskara, erdara edo den hizkuntza. Nire kasuan, gurasoek zeinu-hizkuntza erabiltzen zutelako eta nire ama-hizkuntza hori izan da, naturalki atera zaidan lehen hizkuntza.

2.    Zeinu-hizkuntza ikastetxean ikasi beharko genuke?
Gustatuko litzaidake? Minimo bat “egun on” jakitea esaten edo “arratsalde on” edo “gabon”edo… Minimo bat. Ez dut eskatzen mundu guztiak, gizarte guztiak zeinu-hizkuntza jakin behar duenik, baina minimo bat, zergatik ez? Erakutsi egin behar dela? Institutu, eskola, ikastoletan eta abar? Noski, zergatik ez, baina minimo bat. Ez dut esaten ikasi behar dutenik beste pertsona gor batek bezala hitz egiten, baina behintzat jakin zer den pertsona gor bat, zer esan nahi duen zeinu-hizkuntza jakiteak eta pertsona hori heldua bihurtzen denean jakin dezala zer esan nahi duen pertsona gor bat izateak eta sentsibilizatuta egotea. Arazoa zein izan da beti orain arte? Nire gurasoen kasuan, adibidez? Nire gurasoak gorrak ziren, bai, baina ikasten zuten bakarrik gorren artean; ez zeuden integratuta. Orduan ez zuten gorrik ikusten; gizarteak ez zuen gorrik ikusten.

Helduak bihurtzen zirenean, de repente ikusten zuten pertsona horrek zerbait arraroa bezala zeinu-hizkuntza erabiltzen. Gure kasuan, ezberdina izan da: gu integratuago egon gara, badakite zer den pertsona gor bat, gelakide bat izan dutelako gorra, zeinu-hizkuntza erabiltzen zutena eta ez dute arraro bezala ikusten. Zergatik? Kasualitatez bere gelakide bat gorra zelako. Horrek zer esan nahi du? Ikusi egin dutela. Ikusteak zerbait laguntzen du. Eskola guztietan gorrak daudela? Noski, ez, garbi dago ezetz. Orduan zer esan nahi du horrek? Ikasi egin behar dela minimo bat, jakin egin behar dela zer den hori, pertsona gorra izatea, zer den zeinu-hizkuntza, behintzat minimo hori. Eta pertsona hori heldua izatera iristen denean, jakin dezala zer esan nahi duen, besterik ez.

3.    Zeinu-hizkuntzak bakarra eta unibertsala izan beharko luke?
Zuri egingo dizut galdera, zu daukat (zauzkat ) eta aurrean: erdera, euskara eta dena kenduko dugu, eta ingelesa utziko dugu eta listo. Ez, ezta? Errespetatzen duzu bakoitzaren hizkuntza, zergatik? Kulturarekin bat dihoalako; pertsona-talde baten ohitura, kultura… errespetatzen da eta hizkuntza ere horren parte da. Zeinuen hizkuntzarekin ere berdin gertatzen da: gauza bat da edukitzea hizkuntza bat gure artean kontaktu bat izateko, baina errespetatzen da bakoitzarena. Eta ez dago bat bestea baino hobeto edo beste bat maila altuagoa duenik edo ez. Bakoitzak bere zeinu-hizkuntza dauka; euskara errespetatzen den bezala, zeinu-hizkuntza errespetatzen da eta beste hizkuntza batzuk errespetatzen diren bezala. Eta ikasten badituzu hizkuntza guztiak primeran! Baina ez da inoiz utziko hizkuntza bat aparte eta utziko da desagertzen hizkuntza bat internazional bat edukitzeagatik, ez.

Horrek zer esan nahi du? Laburbilduz, bakoitzak bere zeinu-hizkuntza dauka eta bai dago zeinu-hizkuntza internazional bat, zuek oralki (ahozkoan) bidaiatzen duzuenean erabiltzen duzuen bezala, hizkuntza general edo erraz edo internazioanalago bezala, ingelesa bezala. Eta hona etortzen bagara, euskara ez dugu kendu behar ingelesa errazagoa delako eta jende gehienak erabiltzen duelako, ba zeinu-hizkuntzarekin ere berdin gertatzen da.

detalle2

Docuteca

B2
30-06-2017

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16174713
00:04:05

x61pViewCountWAR

4782

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR