Informatika maltzurra

Ziber erasoen aurkako segurtasunaz mintzatu dira 'Teknopolis' saioan. Ikus ezazu informatika maltzurrari buruzko animazioa.

 Cryptolocker ezagunak diskoa enkriptatzen du eta dirua eskatzen du deskodetzearen truke.


Transcripción:[+] Transcripción:[-]

 Esataria.- Lehendabizi bizia sortu zen. Gero, birusak eta informatikan, gauza bera. Lehendabizi softwarea asmatu zuten, eta gero creeper azaldu zen, lehen birus informatikoa.

“Harrapa nazazu!” Esaten zuen. Urtebete geroago, reaper antibirusa sortu zuten creeper harrapatzeko. 
Creeper joko moduko bat zen, baina ate bat ireki zuen. Geroztik, informatikari batzuen sormena software maltzurra sortzen hasi zen eta orain ate hori ezin da itxi, sormena geldiezina delako.
Melissa birusak egun gutxi behar izan zituen ehunka mila ordenagailu kutsatzeko. Ordenagailua ez zuen kaltetzen, baina posta elektronikoa mantsotzen zuen eta horrela, 80 milioi dolarreko galera eragin zien kutsatutako enpresei. 
Nahi gabe bada ere, birusak erabiltzaileak berak zabaltzen ditu. Har informatikoak, ordea, gai dira laguntzarik gabe zabaltzeko.
I love you harra, Filipinetan programatu eta 45 milioi ordenagailutara zabaldu zuten bi egunetan. Posta kontaktuei bere buruaren kopia bat bidaltzen zien, disko gogorreko datuak borratzen zituen bitartean.
Postatik kanpo ere bada arriskua. Ordenagailuetan ditugun infekzio gehienak troiarrak dira: guk geuk instalatzen ditugu beste programa baten barruan ezkutatuta datozelako.
Batzuk espioiak dira eta teklatuan pikatzen duguna erregistratzen dute.
Beste batzuek sistema aldatzen digute ordenagailuaren jabe bihurtzeko. Eta beste batzuk gai dira ordenagailua pizteko itzalita dagoenean. Denetik dago.
Slammer birusak 75.000 zerbitzari kutsatu zituen hamar minutuan. Amerikako Bankua blokeatu zuen, larrialdien telefonoa ere bai, eta hegaldi asko ezin abiaturik geratu ziren.
Eta bahitzaile informatikoak ere badira, ramsowareak. Cryptolocker ezagunak diskoa enkriptatzen du eta dirua eskatzen du deskodetzearen truke. 
Maltzurkeria informatikoa.
Baina kontuz! Ez dira ordenagailuak bakarrik infektatzen.
 
B1
16-05-2017
16173965
02:22
3430