Dokuteka
Zeintzuk dira Interneten orain dauden hiru arrisku nagusiak?
Tim Berners-Leek Interneteko sortzaileak, arrisku nagusiez ohartarazi du eta hori buruz aritu da Maite Goñi, Mondragon Unibertsitateko irakaslea, Ahoz aho telebista-saioan.
Tim Berners-Leek azpimarratu du askotan ematen ditugula gure datu pertsonalak, baina gutxitan dakigula zer egiten duten gero enpresek gure datu horiekin.
Ilaski Serrano.- Uve bikoitza, uve bikoitza, uve bikoitza sortu zenetik 28 urte pasa dira.
Maite Goñi.- Hori da.
I.S.- Eta www hori mundu mailako sare hori sortu zuen gizonak gutun bat bidali du esaten hasierako helburua zein zen, Internet sortzearena, zertan bihurtu da, hiru hamarkada ia pasa direnean eta batez ere dauden arriskuez kontuz! esaten.
M.G.- Bueno, beti ematen du horrelako gaiekin gabiltzala, ez? baina bai, egia da, bueno, oso oso ezaguna da Tim Berners-Lee askotan entzungo zenuten eta gainera uste dut Bilbon egon zela orain dela urte batzuk. Ni egon nintzen, bai, bere hitzaldian egon nintzen eta bueno, kontua da, bueno, 28. urteurren horren harira, gutun ireki bat, berak dauka Web Foundation edo web gunea, ez dakit ezagutzen duzuen, baina merezi du begitxo bat botatzea eta bertan, bada bueno, argitaratu ditu halako… aber, nik orain dela 28 urte proposamen hau egin nuenean zer neukan buruan eta zer bihurtzen ari den gaur egungo Internet edo bueno, weba edo Interneta edo… bada, bada bueno, kezkatuta dago gizona eta kezkatuta dago, bada, bueno, batez ere, bada, berak irudikatzen zuelako hasiera batean plataforma ireki bat, edozein pertsona, edozein tokitatik, bada, harremantzeko, komunikatzeko…
I.S.- Informazioa jasotzeko… hori ikaragarria da halako ideia moduan esango dugu eta gauzatzen denean, esaten digutenean jolas moduen, e? benga, asmakizun bat, asmakizun onena, denok: ohea, gurpila…Internet izango da? zalantza barik… Internet barik bizi izatea.
RUBEN ABAL.- Eta gero mugikorrera ekarri zuenak ere badauka meritua, bai.
I.S.- Bai, orain guztia telefonoz egiten dugulako, horri buruz ere hitz egingo dugu, ordenagailutik telefonora…
M.G.- Bai eta hor, hori dena eta gero esan nahi dut hau iraultza bat izan da, ez daukagu ikusi beharrik orain dela 30 urte non geunden eta non gauden zentzu guztietan, ez? Bada, kontua da lehenengo esaten duen…bueno, esan ditu gauza asko eta oso interesgarriak eta kontuan eduki beharrezkoak gainera, ze askotan ez gara konturatzen erabiltzaileok. Behin baino gehiagotan ekarri ditugu horrelako gaiak, baina oso ondo dago noizbehinka norbaitek horrela, bada, fundamentuz eta…eta…eta gainera berak hitz eginda, bada, esatea, ez? Egiak esanda, bada, bueno, ez? Eta bata da gure informazio pertsonalaren kontrola galdu dugula.
Hori ematen du hori esatea, esaten duzu, bai, badakigu, bai, badakigu, baina ez dakigu oso ondo zergatik eta nola. Eta hori da oso interesgarria, ez? jakitea. Bueno, zuek askotan ematen dituzue zuen datuak, ados?
R.A.- Bai, gehienetan.
I.S.- Bai.
M.G.- Gehienetan, bale, eta berak esaten du, Timek esaten du bale, onartzen dugu datuak ematea zerbitzu…ze negozioa edo eredua da webean, bada, zuk ematen dituzu, bueno, ematen dizute zerbitzua doan, izan Facebook, izan… edozein gauza kontsultarako, beste ezertarako, baina ia beti eskatzen dizute izena ematea. Eta izenarekin batera, eskatzen dizute emaila, eta emailarekin batera, batzuetan, telefonoa, eta beste batzuetan kokapena, eta beste batzuetan adina, eta beste batzuetan, bada, zure egoera sentimentala, eta… eta abar eta abar.
Orduan, guk onartzen dugu gehienetan, baina ez dakigu oso ondo zer gertatzen den horrekin. Iruditzen zaigu, bada, web-zerbitzu horretan geratzen direla datu horiek eta ez. sentitzen dut esatea, baina egiten dutena da trafikatu gure datu horiekin. Eta trafikatzeak esan nahi du, bada, bueno, zuk onartzen baldin baduzu… esaten duzu, bueno, nik… web horren truke edo zerbitzu horren truke prest nago zerbait emateko. Baina behin eman dituzunean datu horiek ja galdu egiten duzu eta hori da Tim Berners-Leek azpimarratu nahi duena. Galdu egiten duzu kontrol hori eta gero esaten du: bueno, goazen birpentsatzera. Norbaitek zure datuak eduki behar baditu, gutxienez, bada, zuk kontrol gutxi bat edo pixka bat eduki, bada, noiz, nola eta zein testuingurutan nahi duzun horiek bada…
I.S.- Posible da birpentsaketa hori?
M.G.- Bueno, horretan ari dira hauek.
I.S.- Gogoeta hori egitea ongi iruditzen zait, baina…
R.A.- Besteak ez badaude prest horretarako…
M.G.- Esan nahi dut horrek…eta Tim Berners-Leek egiten duena da proposatzen du bere gutunaren amaieran, bada, hori konpainia handiekin, bada, horrelako planteamendu bat egitearena, ez? bale, eta orain hasi dira konpainia batzuk gainera, e? ze…hasi dira, bada bueno, nik erabiliko ditut zure datuak, baina zuk ere eduki dezakezu zer, nola eta…
R.A.- Bai, jakin, behintzat, ez?
M.G.- Bai.
R.A.- Zer egingo duten zure datu horiekin, ze azkenean, zuk esan duzuna, ematen ditugu, baina gero ez dakizu non amaituko diren.
M.G.- Hori da, eta ideia sinplea da, esan nahi dut, zure datuak, bada, beste norbaitek dirua egin behar badu zure datuekin, zergatik ez dugu guk geuk egiten prest bagaude gure datu horiek emateko, bada, gutxienez, goazen guk egitera, bada, negozio txiki bat honekin, ez?
I.S.- Ze merke saltzen garen whatsApp baten truke!
M.G.- Egia da, arima saltzen duzu! Bai, bai.
R.A.- Ez dugu ezta irakurri ere egiten normalean.
KOLABORATZAILEA.- Pentsatzen nengoen. Cookien asuntua ere hor dago, ezta? Beraiek esaten dute zerbitzu hobea emate aldera, zure datuak gelditzen ditu… hartzen dituztela beraiek, baina bueno, azkenean datu horiek hor gelditzen dira.
M.G.- Bueno, cookiena ere beste mundu bat da. Ze daude cookieak esaten dena lehenengo pertsonakoak eta hirugarrengo cookieak, ez?
K.- Cookie-ak printzipioz onartu egiten ditugu, ez? eta gero…
M.G.- Eta zuk onartu egiten dituzu, jakin gabe zer eta batean da nabigazioa errazteko, errazago kargatzeko bigarren aldiz sartzen zarenean-eta hori, baina hirugarren horiek, “cookies a terceros” edo askotan azaltzen diren horiek izaten dira, bada, zure datuak eman egiten dituzula, bada, beraiek nahi dutena egiteko.
K.- Eta non klikatzen duzun eta dena gelditzen da, ezta? bai.
M.G.- Eta ez baduzu klikatzen, eta jarraitzen baduzu nabigatzen, ja, onartutzat ematen da. Orduan, edo ihes egiten duzu korrika edo ez dago ezer egiterik.
R.A.- Hori egunen batean ere azaldu behar diguzu. Nik beti ematen diodalako onartu, onartu eta ez dakit ondo dagoen.
M.G.- Bai, ondo dago ze desberdinak dira. Hori beste egun baterako utziko dugu, ze bestela… bai, baina…
I.S.- eitb.eus-eko cookie-ei onartu ematea ondo dago. Edukiak ikusteko, laster ikusiko dugu… edukiak ikusteko. Datu horietatik abiatuta, arriskua delako gure datu pertsonalak geratu direla, hortik tiraka, etorriko lirateke beste bi arriskuak.
M.G.- Hori da. Bai, eta bueno, eta bukatzeko lehenengo puntu horrekin, esan nahi dut ez dela bakarrik hori, e? Ja, areagotu egin dela gobernuarekin. Ze gobernuek, eta askotan entzungo zenuten azkenaldi honetan, ja batzuetan kolaboratu egiten dute konpainia handiek gobernuarekin, batzuetan nahita eta beste batzuetan behartuta edo, eta azkenean, bada, ja, da, hori, mugimendu guztiak, non ibiltzen zaren, zein orritan sartzen zaren, eta abar eta abar, e? Bueno, esan nahi dut, hori hor dago, eta Tim Berners-Leek esaten duena: Adi, joera hau gero eta handiagoa da. Orduan, kontuz datuak ematerakoan, edo behintzat, kontziente izan zertan ari zaren, ez? Eta bigarren hori izango litzateke aurrekoan hitz egin genuena, Ruben, informazio faltsua zabaltzearena eta Trumpen kanpainarekin eta orain Holandan gertatu denarekin eta hori dena, ez? Nola funtzionatzen du? Zu facebooken zaude, eta orduan, azaltzen zaizu publizitate bat cookiekin zerikusia daukana. Hau da, dakite non ibili zaren eta orduan ematen dizute zuretzako. Orduan, beraien negozioa zein da? zenbat eta klik gehiago egin zu sartuta zauden toki horretan, irabazten dute bai facebookek kasu horretan edo bai denda edo delako negozio horretan. Orduan, zer gertatzen ari da horrekin? Bada, horri lotzen badiozu negozio hori lotzen badiozu negozio hori dagoela gehi oso erraza dela sarean zerbait faltsua jartzea, ze ja jendea ez dago ohituta kontrastatzera, ez dago ohiturik jakin batetik… erabiltzaile arruntak pentsatzen du facebooken azaltzen den oro agian egia izan daitekeela, eta bueno, ez dauka zerikusirik horrekin, ez?. Eta orduan zer gertatzen ari da? Bada, notizia faltsuak…
I.S.- Hasierako fakeak. Orain badakizu fakeak esistitzen direla, notizia faltsuak direnak, baina lehen, ez dakit, Big Bang Theoryko aktorea hil da…eta ni, denei botatzen. Ez, Ilaski, ez da erreala. Ai ama! Zer gabiltza?
M.G.- Pixka bat ari gara horretan, baina, adibidez, aste honetan adibide bat, ez duzue ikusi facebooken “Zure horman itsatsi ez dakit zer erabilera-baldintza” Hori ibili da aste osoan eta da orain dela urteetako horrelako fake bat. Eta fake horretan esaten zen, bada, bueno, hori eransten baduzu zure horman facebooken, adibidez, bada, ez dizkiozula zure datuak ematen facebooki. Hori erabateko gezurra da, ze zuk hori egiten duzu bai eman ez eman, sinatzen duzunean facebookekin. Eta ez bakarrik hori. Agian sinatu duzu zure…bada, hor jartzen dituzun irudiak eta beste gauzak facebookentzat direla eta…edo ez direla, gauza jakin bat sinatzen duzu, jakin gabe zer ari zaren sinatzen, baina gero aldatu egiten dituzte. Orduan, hori, noizbehinka, errepasatu egin behar da, eta beti esaten dugun bezala, edozein saretan izena emanda gaudela, segurtasuna eta pribatutasuna atalak beti beti begiratu behar dira.
