detalle dokuteka-generico-fitxa

Nor da Xexili Foix?

Jakin nahi al duzu nor den Xexili Foix? Irratiko elkarrizketaren zati honetan bere buruaren aurkezpena egiten du Xexilik. Baionako emakume honen ezagutzak gehiago jakiteko gogoz utziko zaitu.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Xexili. Ba ni Baionakoa naiz eta 44 urte ditut. Baionan sortu, euskara ikasi… Irratilaria naiz ere, eta maite dut bidaiatzea eta jendea ezagutzea. Hori da, lehenik lehen bidaiak Euskal Herrian egin ditut, Euskal Herriak mila aurpegi ditu eta egia da, bidaiatzeko, ez urrun, fite aldatzen ahal da giroa. Eta hori izan da lehen esperientzia niretzat, baina(n) berantago aukera izan dut bai Ipar Afrikarat joatea, Marokorat hain zuzen, lagun baten bidez. Eta lagun hori izan zen ni baino urte bat lehenago eta itzultzean erran zidan “joan behar duzu. Ikusiko duzu: zuretzat da herri hori: maitatuko duzu izugarri”.
Bo, ni pixka bat dudan, baina(n) azkenean joan nintzen eta han zerbait gertatu da. Egia. Eta maitemindu naiz Marokorekin. Eta geroztik, e, beraz, lehen aldian joan nintzen 1999an, 17 urte, eta ba hori ez da sekulan apaldu. Segitzen dut maitatzen, eta segitzen dut joaten. Urtero joaten naiz, nire opor guziak kasik han pasatzen ditut. Hara, antzeman dut zerbait.
Esataria. Laburbildu beharko bazenu zure lehenengo inpresioa Afrikari buruz, hau da, lehenengo bidaia horretan zer irudi agertuko zen edo ze hitz erabiliko zenituzke?
Xexili. Energia a(i)nitz duen leku bat. Eguzkia maite dut, itsasoa bada, mendia bada; jendeak eskuzabalak dira. Euskal Herriarekin konparatuz eremu askoz zabalagoak dira, handiagoak dira, urrun ikusten da. Hori ez dugu baitezpada hemen ikusten, bai Nafarroako hegoaldean edo, baina(n) egia da hemen mendia dugu denetan, eta Marokon bada hori, eremu zabala.
Eta gero, atxeman dudana da ere jendea, berberoak ( berbereak ). Berberoen aldean ibiltzen naiz,beraz, bereziki kostaldean ezaguera, eta haien artean… Han berberoak dira, eta berberoak gu bezala dira, euskaldunak bezala: eskuzabalak, familian bizi, lagunekin; kultura azkar bat badute, hizkuntza bat badute, hori defendatzen dute ere… Biziki harroak dira kulturaz, eta eguneroko bizian hori sentitzen da. Eta gero atxeman dudana ere da hemen gero eta garatuagoa da, teknologia denetan, eta ez zait beti egoki. Gauza eta, gero (eta) sinpleagoak nahiago ditut, jendearekin partekatzen dena. Ni kalakaria naiz betidanik, maite dut jendearekin egotea. Gaur egun, adibidez, ikusten da jende guzia telefonoarekin, ez dira gehiago mintzatzen. Mintzatzen dira urrun diren batzuekin. Baina ondoan jarriak, bakoitza telefono batekin, mintzatu gabe. Pixka bat gauzak alderantziz, nik nahiago ditut: eta elkartu eta mintzatu. Pentsatu behar bada urrun diren ere, baina direnekin egon. Eta hori han atxeman dut. Naturatik hurbil bizi dira, ni ibiltzen naizen lekuetan, herri tipietan, hasteko Marokon. Eta sinpletasun hori, baserri munduko giroa, arrantzaleak, familia handiak, denak elkarrekin, amatxi eta haur tipiak… Eta festa, bada musika beti, ez dute a(i)nitzetan gauza handirik, baina(n) partekatzen dute a(i)nitz eta a(i)nitz ema(i)ten dute. Orduan balore horiek ere zinez maitatu nituen eta a(i)nitzetan ere nire bi amatxi ezagutu ditut. Orain joan dira, baina(n) ezagutu ditut eta hortaz mintzatzen ginen eta erra(i)ten zidaten ba lehen, Euskal Herrian, hola zen ere, eta pixkanaka hori galdu dugu. Eta uste dut hon(e)tan zerbait galdu dugula, eta hori atxeman dut Marokon, eta hori gustukoa dut.                                

Hiztegi lagungarria

Fite aldatzen ahal da giroa. Azkar alda daiteke giroa.
Berantago aukera izan dut bai Ipar Afrikara joatea. Beranduago Ipar Afrikara joateko aukera izan dut.
Hori ez da sekula apaldu. Hori ez da inoiz gutxitu.
Energia a(i)nitz duen leku bat. Energia handiko leku bat.
Biziki harroak dira kulturaz. Oso harro daude (beren) kulturaz.
Ez zait beti egoki. Ez zait beti egokia iruditzen.
Ni kalakaria naiz betidanik. Ni oso hiztuna naiz betidanik.
Herri tipietan. Herri txikietan.
Amatxi eta haur tipiak. Amona (amama) eta haur txikiak.
Zinez maitatu nituen. Bene-benetan maitatu nituen. 

detalle2

Docuteca

B1
24-03-2017

x61pRelaContWAR

16172311

x61pViewCountWAR

4206

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR