detalle dokuteka-generico-fitxa

Argazki ikusgarri bat ateratzeko, bizia jokoan jartzea merezi al du?

Ekainaren 21a selfien munduko eguna da. Gero eta berri gehiago irakurtzen dugu leku arriskutsuetan selfie bat egitean edo argazki bat ateratzen hil den jendeari buruz. Merezi du?

Pertsona hauek ez dira bakarrik gazteak edo jende arduragabea; helduak, gurasoak eta langile arduratsuak baizik. Orduan, zergatik gertatzen dira? Zerk bultzatzen ditu bizia arriskuan jartzera?

Oporretan gaudenean, guztioi argazki politak ateratzea gustatzen zaigu gure lagunei erakusteko, baina kasu batzuetan ez dugu arriskurik ikusten. Hain zuzen, 2014an Poloniako bikote bat bere bost eta sei urteko umeekin Portugalen oporretan zegoen. “Fin de Europa” puntu ezagunean zeudela, bere bisita argazkiarekin hilezkortzeko, segurtasun hesiak zeharkatu zituen. Argazki makina bere semeei eman zien, baina gizona eta emakumea, biek oreka galdu zuten eta itsaslabarretik jausi ziren.

 
Beste kasu bat, 2016ko uztailean, argazkia atera ondoren, Coloradoko arroil handitik amildu zen. Amerikako 35 urteko emakume batena izan zen. Emakume hau enpresa bateko exekutiboa zen.
Lan egiten ari zela hil zen 25 urteko modelo baten kasua egon da baita ere. Argazki-saioa sirenei buruzkoa zen eta argazkilariak urpean igeri egiteko ekipamendua kentzeko eskatu zion, eta bertan zendu zen. Asma-krisia pairatu zuela uste da.
Baina beste batzuentzat joko bat da eta ausartak direla frogatzeko, arriskuan ipintzen dute beren burua. Pasa den astean bi nerabe hil ziren Indian, tren batek azpian harrapatu zituenean, selfiak egiten ari zirela. Dirudienez, gazte-talde bat han zegoen. Norabide batetik trena etortzen ikustean, trenbide batera abiatu ziren, baina bi ez ziren konturatu beste tren bat haienganantz zihoala eta ez ziren garaiz alderatu.
Benetan, bizitza jokoa dela uste zuten?
Geure buruari hurrengo gogoeta plantea diezaiokegu: Zerk bultzatzen gaitu portaera hori edukitzera? Zuhurtziagabetasunak, ausardiak edo nabarmentzeko gogoak?
Denetako nahasketa bat izan daiteke, baina, nire ustez, eta jakina, bizi garen munduan, sare sozialek eragin handia daukatela gure bizitzan. Aurrerapen teknologikoei esker, edonoiz denok argazki makinak edo mugikorrak dauzkagu eskura. Gure argazkiak sarera igo ditzakegu eta jendearen iritziak eta batez ere, gure web-orriak jaso duen bisitarien kopurua ikustea gustatzen zaigu. Gainera, zergatik ez, zenbakiak onak badira, harroago gaude eta argazki ikusgarri gehiago ateratzera kitzikatzen gaitu.
 
Egilea: Ales Luengo
 
BESTE MODU BATERA ESANDA...
  • Bizia jokoan jartzea merezi al du? Merezi du bizitza arriskatzea?
  • Jende arduragabea. Jende txoriburua.
  • Zerk bultzatzen ditu bizia arriskuan jartzera? Zerk eraginda ipintzen dute arriskuan euren bizia?
  • Bere bisita argazkiekin hilezkortzeko. Beraien bisita edo bidaiari buruzko argazkietan euren irudia betiko geratzeko, azaltzeko, hilezinak balira bezala. 
  • Segurtasun hesiak zeharkatu zituzten. Muga egiten duten hesiak, segurtasuna bermatzekoak, igaro zituzten.
  • Itsaslabarretik jausi ziren. Itsasertzeko labarretik beherantz erori ziren.
  • Coloradoko arroil handitik amildu zen. Coloradoko erreka-zintzur handitik jausi zen.
  • Bertan zendu. Hantxe bertan hil zen.
  • Asma-krisia pairatu zuela uste da. Asma-krisiak eraso ziola diote.
  • Ez ziren konturatu. Ez ziren ohartu, jabetu.
  • Ez ziren garaiz alderatu. Ez zuten astirik izan alde batera egiteko.
  • Geure buruari hurrengo gogoeta plantea diezaiokegu.  Hausnarketa hau egin dezakegu.
  • Zuhurtziagabetasunak, ausardiak edo nabarmentzeko gogoak. Zuhurtasun-ezak, ausarkeriak edo besteen gainetik agertzeko desioak.
  • Sare sozialek eragin handia daukatela. Sare sozialek zeresan handia dutela.
  • Argazki gehiago ateratzera kitzikatzen gaitu. Argazki gehiago ateratzeko bultzada ematen digute. 

detalle2

Docuteca

B1
27-01-2017

x61pRelaContWAR

16170581

x61pViewCountWAR

5435

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR