detalle dokuteka-generico-fitxa

Gaizki kobratu duzu (A1E23)

Josu eta Amaia plazara joan dira barazkiak eta fruta erostera. Igartzen zaie ez dutela ohitura handirik. Berandu samar da eta saltzailea baldar ibiliko da beraiekin. Gaizki kobratuko die erositakoa. Duda egingo dute gazteek: gaizki kobratu digu nahastu egin delako

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

JOSU.— Eta? zer erosi nahi duzu plazan, Amaia?
AMAIA.— Hainbeste otordu egin ditugu, orain garbi jateko garaia da. Barazkiak eta fruta. Ados?
JOSU.— A zer erremedio! Bestela...
AMAIA.— Bai, bai. Garbiketa egin behar dugu. Begira azalore horiei.
BASERRITARRA.— Egun on! Hara, zuek berriz hemen?
AMAIA.— Ui, ez naiz konturatu, aurreko eguneko postua da hau.
BASERRITARRA.— Bueno, bueno, bueno, ikasi duzue: edo oso goiz edo oso berandu etorri behar da, jende askorik ez egoteko.
AMAIA.— Bai, azkeneko orduan etortzea erabaki dugu.
ETENA
BASERRITARRA.— Ondo da. Zer nahi duzue?
JOSU.— Ba... barazkiak eta fruta.
AMAIA.— Azalore horiek itxura ederra dute.
BASERRITARRA.— Ederrak daude eta! Atzo arratsaldean baratzean zeuden oraindik. Fresko-freskoak dira!
AMAIA.— Mm! Ba jarri hori. Bai, bai, handi hori, etxean asko gara eta.
BASERRITARRA.— Bista ona duzu, neska!
JOSU.— Eta tomate batzuk, mesedez.
BASERRITARRA.— Ba gaur ez dira asko sobratu, baina itxaron pixka bat, ondokoari eskatuko dizkiot!
JOSU.— Amaia, badirudi gaur txukun ari dela gurekin.
AMAIA.— Bai, bai, aurrekoan ez zen batere ondo portatu.
JOSU.—Eta gu ere ez gaude ohituta plazan erosketak egiten. Eta horregatik adarra jotzen digute.
BASERRITARRA.— Bueno, hemen dituzue hauek. Igeldokoak dira, bikainak!
AMAIA.— Oso ondo.
JOSU.— Eta sagar batzuk ere bai, mesedez.
BASERRITARRA.— Bertako errege-sagarrak ditut. Txikiak dira, baina oso-oso onak. Probatu zati bat.
AMAIA.— Mm, ederra dago, bai! Jarri bi kilo, mesedez.
BASERRITARRA.— Oso ondo. Besterik?
JOSU.— Ez. Zenbat da dena?
BASERRITARRA.— Itxaron pixka bat... Azalorea, tomateak, sagarrak... 24 euro.
AMAIA.— Tori. Agur!
ETENA
JOSU.— 24 euro?
AMAIA.— Bai, ez naiz jabetu; askotxo, ezta?
JOSU.— Askotxo? Gehiegi! Hiru gauza erosi eta...
AMAIA.— Adarra jo al digu?
JOSU.— Inozo aurpegia ikusi digu.
AMAIA.— Ba epelak entzun beharko dizkit! Itxaron hemen!
JOSU.— Uztazu, Amaia, ez dizu kasurik egingo. Ez gara berriz beregana joango eta kito. Amaia, Amaia...!
JOSU.— Kaka zaharra!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

A1
23-02-2015

x61pRelaContWAR

16166023
00:02:54

x61pViewCountWAR

4933

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR