detalle dokuteka-generico-fitxa

Munduko lanik xelebreenak

Ondoko audioan daukazu jasota munduko lanbiderik arraroenen zerrenda, Interneten egindako ranking baten arabera.

Ea zerrenda horretako baten bat asmatzen duzun: pentsa ezazu lanbide arraroren bat, entzun audioa eta ea agertzen den.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARI NESKA. Badakizue sarean rankingak e … mota guztietakoak daudela, eta guk aurkitu dugun honek atentzio eman digu, ze dira munduko edo inoizko lanik arraroenenen…
ESATARI MUTILA. Hamarreko zerrenda bat
ESATARI NESKA. Top hamarren horrekin hasiko gara*. Eta lehendabiziko ofizio arraro bezala agertzen zaiguna….
ESATARI MUTILA. Bai.
ESATARI NESKA. Niri ez zait hain arraro egin, ikurriña-astintzailea. Klaro zortzi orduz ikurriña bat edo bandera bat astintzen egotea, ostras hori bada ja ….
ESATARI MUTILA. Osea, hori lan bezala…
ESATARI NESKA. Lan bezala, klaro, klaro.
ESATARI MUTILA. Ofizio bat izango litzateke ikurriña…, Ikurrina gure ikurrina?
ESATARI NESKA. Gure ikurriña gure kasuan, baina beste batzuenak ba banderak izango dira, e?
ESATARI MUTILA. E, bale.
ESATARI NESKA. Hau, ostras, e … usain-probatzailea, usain testeatzailea bezala izendatu dugu. 
ESATARI MUTILA. Usainzalea.
ESATARI NESKA. Zalea nik uste dut ezetz, ze inori ez zaio gustatuko, inoren gustukoa ezin daiteke izan, inoren besapeak usaintzea.
ESATARI MUTILA. Mmm. Rexona for men egiteko behar da, osea pauso hori eman beharra dago.
ESATARI NESKA. Hori esan behar nuen. Guk desodoranteak erabili ahal izateko, baten batek lehendabizi bakiratsa darien besapeak usaindu behar izan ditu …
ESATARI MUTILA. Eta badarigu, e?, kiratsa.
ESATARI NESKA. Badarigu, klaro, klaro, klaro. Udan aizu naturala da, ez? Bueno ba e … hori ere lanbide bat da, eta badaude tipoak ba besapeak usaintzen ibiltzen direnak zortzi orduz.
ESATARI MUTILA. Ez zait gustatu, txarra hau ere. Beste bat.
ESATARI NESKA. Beste bat ufologoa. Bueno, ufologoa ez da ufaka ari den tipoa, e, zortzi orduz, ez. Ovni-ak aztertzen dituena.
ESATARI MUTILA. E!
ESATARI NESKA. Eta hau arraroa? Ba nik ez dakit...
ESATARI MUTILA. Eta lan bat da hori, e?
ESATARI NESKA. Ba lan bat da, bai, bai, bai. Batez ere Estatu Batuetan omen daude ufologo pilo bat.
ESATARI MUTILA. Beste ofizio bat.
ESATARI NESKA. Ahateen paseatzailea, ahateak paseatzen dituen gizona edo andrea, badaude, badaude.
ESATARI MUTILA. Ofizio bezala!
ESATARI NESKA. Bai, Memphisen, Memphiseko hotel batean e … postu hori sortu zuten eta orain dela 50 urte. Egunean bi aldiz ateratzen dituzte ahateak lakutik paseatzera, eta honetarako bi lagun kontratatuta dituzte.
ESATARI MUTILA. E, beste bat!
ESATARI NESKA. Ur azpiko golf-piloten jasotzailea.
ESATARI MUTILA. Kar-kar.
ESATARI NESKA. Bai, ere bai.
ESATARI MUTILA. Hau golfista txarrak dauden zelaietarako, ezta?
ESATARI NESKA. E … bueno...
ESATARI MUTILA. Ur azpira joaten baldin bada pilota, zu bila atzetik.
ESATARI NESKA. Bai, bueno… Hau Floridan, Floridan gertatzen da. Normalean, zuloan sartzen ez direnak uretara sartzen dira, eta urtean pentsa zenbat golfista joaten diren. Bueno ba gehienak ez dira hain onak, antza denez, ze zulo honetan gehienak huts egiten dute. Urtean 120.000 bola atera behar dituzte ur azpiko pilota-jasotzaile hauek. Ba Mary Poppinsen mutil-laguna zer zen?
ESATARI MUTILA. A, tximinia-garbitzailea!
ESATARI NESKA. Ba tximinia-garbitzailea ere lanbide arraroen artean sartu dute, ez dakit zergatik.
ESATARI MUTILA. Bueno!
ESATARI NESKA. Bueno, orain bai.
ESATARI MUTILA. Ni behintzat deseatzen nago zein diren munduko top hiru ogibiderik edo ofiziorik e… punteroenak.
ESATARI NESKA. … Adibidez, badakizu existitzen dela dadoen balantzeatzailea?
ESATARI MUTILA. Mmm!!
ESATARI NESKA. Bai, hau klaro Las Vegasen dago, ogibide hau, Estatu Batuetan, hori da, bertako kasinoetan postu hau sortu zuten ba ikusteko, hain zuzen ere, jokoetako erabiltzen diren dadoak, benetan ondo… balantzeatuta deitu diogu –zerbait, moduren batera esatearren.
ESATARI MUTILA. Mmm, bai, bai hori da.
ESATARI NESKA. Ez dagoela tranparik, eta bueno izkina guztiak ondo dituztela, itxura aldatu gabe daukatela… Orduan, badaude gizon edo emakume batzuk egun guztia pasatzen dutenak dadoak kontrolatzen. Kirol bateko maskota profesionala izatea, mmm bai.
ESATARI MUTILA. Hau egia?
ESATARI NESKA. Oso frikia da baina oso kotizatuta dago hau ere Estatu Batuetan. Dirutza kobratzen dute hauek ere! Bueno dirutza, en fin, maskota baten barruan egotea.
ESATARI MUTILA. Dirua behintzat.
ESATARI NESKA. Gogorra izan daiteke? Ba, igual, bai, ezta? Beroa pasatzen delako, eridikulua egiten duzulako; baina urtean, adibidez, batzuek 25.000 dolar kobratzen dituzte.
ESATARI MUTILA. Toma!
ESATARI NESKA. Ez da gehiegi, baina …
ESATARI MUTILA. Baina bada zerbait.
ESATARI NESKA. Baina bada zerbait.
ESATARI MUTILA. Eta gainera, kontutan izanda modu anonimoan egiten den zerbait dela, ez?
ESATARI NESKA. Hori da eta asteburuetan bakarrik jokatzen dituztela partiduak, ba ez dago txarto, ez?
ESATARI MUTILA. Zein da lehendabizikoa, Artetxe?
ESATARI NESKA. Izena dauka, ogibideak izena dauka patoekologista; eta patoekologista deitzen zaio animalien gorotzetan bila ibiltzen denari.
ESATARI MUTILA. Prrr
ESATARI NESKA. Bila ez, ezeren bila ez, baizik eta laginak hartzen ibiltzen den horri deitzen zaio.
ESATARI MUTILA. Muestrak.
ESATARI NESKA. Bai, muestrak. Patoekologista, eta hau oso, oso, oso kotizatuta dago.
ESATARI MUTILA. Aber!
ESATARI NESKA. Adibide moduan Jurassic Park-en  badago personaje bat, e …
ESATARI MUTILA. Honetan aritzen dena.
ESATARI NESKA. Ni ez naiz gogoratzen, baina, antza denez, badago personaje bat honetan aritzen dena, bai.


* Hamar lanbide izango direla esaten badute ere, irratsaioan bederatzi bakarrik aipatzen dira.

detalle2

Docuteca

B2
14-10-2014

x61pRelaContWAR

16165020
00:04:24

x61pViewCountWAR

10706

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR