detalle dokuteka-generico-fitxa

Prime time-a aurreratu?

Gainerako europarrek baino ia ordubete gutxiago egiten omen dugu lo hemen, besteak beste, telebista berandura arte ikusten geratzen garelako. Estatu espainiarrean, gauerdian, 18 milioi ikusle egoten dira telebistaren aurrean. Hori dela-eta, Espainiako Gobernuak prime time-a aurreratzeko proposamena egin die telebista-kateei.

Gaiarekin lotutako hitz-kate eta esaldiak:

audientziak nabarmen egiten du behera gero
jendearen ohiturak ezin ditugu aldatu
ordubete gutxiago egiten dugu lo
prime time-a aurreratzeko proposamena egin dute
prime timeko orduak zortziak eta hamarrak bitartean izaten dira
saio-motak: serieak, entretenimendu-saioak, pelikula edo filmak, telesailak, albistegi edo informatiboak
telebista berandura arte ikusten geratzen garelako.
telebista-kontsumoa
telebistako saio arrakastatsuak

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA 1. Beno, gainerako europarrek baino ia ordubete gutxiago egiten dugu lo hemen, besteak beste, telebista berandura arte ikusten geratzen garelako. Estatu espainiarrean gauerdian, gauerdian, 18 milioi lagun egoten dira telebista ikusten, telebistaren aurrean, eta hori dela eta Espainiako Gobernuak, Ana Mato osasun-ministroak prime time-a aurreratzeko proposamena egin diete telebista-kateei, beranduenez gaueko 11etan bukatu dadila telebistako prime time-a, eta horrek, dena, garaizago hastea eskatzen du, jakina! Telebistako arduradunek erantzun diote aztertuko dutela, ba, zer egingo duten.
Europako gainerako herrialdeetan garaizago hasten dira albistegiak, gaueko telebista-saio arrakastatsuak, eta adibide pare bat jaso nahi dugu Londresko eta Parisko gure berri-emaileekin. Londreskoaren berri Ane Rotetak emango digu:    
ANE ROTETA. Bai, hemen Erresuma Batuan iluntzeko zazpietan eta gaueko hamaikak bitartean dira audientzia handieneko orduak telebistan. Orduan jartzen dituzte serie handiak eta entretenimendu- saioak eta, oro har, familian, famili artean ikusi ohi diren programak. Eta zehazki, zortzietan eta bederatzietan izaten dira aurrekontu handieneko programa horiek. Britainiarrentzat prime time-orduak zortziak eta hamarrak bitartean izaten dira, orduan dira entretenimendu-saio handienak, eta hamarretan, berriz, albistegi-saio handien ordua da kanal nagusientzat.  
ESATARIA 1. Zer geratzen da? Azkeneko informatibo horrekin bukatzen dela ja eguneko potoloena? Ez dakit pelikulak, telesailak, holakoak?
ANE ROTETA. Bai. Hala da. Ondoren programazioak jarraitzen du, baina audientziak nabarmen egiten du behera.
ESATARIA. Beste lagun batekin ere hitz egin nahiko genuke, Xabier Madariagarekin, Xabier, egun on:
XABIER MADARIAGA. Kaixo, egun on, bai.
KAZETARIA 1. Beno, zuk kontatuko diguzu pixka bat Frantziako estatuan zein den prime time-a, nola dauden antolatuta telebistako ordutegiak. Esaterako, zortziak inguruan orduan, ezta, prime time-a, zortzietatik aurrera. Baina zer ordu arte edo gutxi gorabehera? 
XABIER MADARIAGA. Ba, gutxi gorabehera… hamaikak arte. Zortzietan informatiboak, zortzietatik zortzi eta erdietara informatiboa, gero programa edo eguraldia eta programa edo telesail labur batzuk ematen dituzte –horrela, ordu-erdikoak– eta bederatziak aldera, ja, euren apustu handiak edo apusturik handienak jartzen dituzte kate gehienek.
Joselu Blancorekin ere hitz egin dugu, Euskal Telebistako programazio-arduradunarekin. E, zer esan zigun berak, Ane?
KAZETARIA 2. Ba, Joselu Blancok ez du oso erraza ikusten ohiturak aldatzea, denean ibiltzen garelako gu berandu.
JOSELU BLANCO. Nik uste dut dela hori, gure ohiturak, ez bakarrik telebista ikusteko, oso berandu gabiltza beti. Afaltzera irteten garenean asteburuetan, hamarrak baino lehen ez dago inor jatetxeetan. Eta orduan ba, ez da gertatzen inon, hemengo ohitura bat da. Eta telebista-kontsumoa oso berandu, osea, pikoak oso berandu izaten dira. Adibidez, minutu ikusienak normalean dira hamaikak, gaueko hamaikak inguruan.
ESATARIA 2. Euskal Telebista programazioko arduradunak gauerdiko telebista-ikusleen datuak jarri dizkigu adibide gisa.
JOSELU BLANCO. Azkenean historia da, zuk ikusten duzu telebista-kontsumoa eta arratsaldeko, adibidez, arratsaldeko zortzietan eta gaueko hamabi eta erdietan ikuslego berdina daukazu telebista-aurrean, jende-kopuru berdina. Eta orduan, ba, hori, jendearen ohitura guk ezin dugu aldatu. Gu egokitzen gara ohitura horietara…  
ESATARIA 2. Euskal Telebistan, adibidez, prime time-ko saioak hamar eta erdiak inguruan hasten dira. 
JOSELU BLANCO. Prime timeko programa, adibidez, Goenkale astelehenetan eta astearteetan hamarrak, hamarrak eta hogeita bost inguruan hasten da egunero. Gure eskaintza potoloena edo hori, prime timeko eskaintza, hamar eta erdietan inguruan ere. 
ESATARIA 2. Ana Matoren Espainiako ministroaren proposamena aztertzekotan geratu dira telebista-kateak, baina ikusten denez, ohitura asko dago aldatu beharrean gurean horretara iristeko.

detalle2

Docuteca

B1
08-05-2014

x61pRelaContWAR

16164332
00:04:33

x61pViewCountWAR

9047

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR