detalle dokuteka-generico-fitxa

Bi euskaldun Ipar Korean

Ipar Korean izan dira udan Euskadiko Gazte Komunisten kolektiboko bi kide, eta euren esperientzia azaldu digute Euskadi Irratiko Hiri Gorrian saioan.

Bistakoa denez, jakin-min handia sortzen du Ipar Koreak eta gazteak saiatu dira ikusitakoaren gainean bere ikuspuntua ematen.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA 1. Espero zenutena topatu duzue han?

TREVER. Ba egia esanda, espero nuena baino askoz hobeagoa. Ze egia esanda, badakizue, hemen esaten duten guztia Ipar Koreari buruz txarra dela, eta gu ere, komunista garenok ere, joaten gara hara aber noraino izango den egia esaten dutena komunikabide hauek, edo ez, edo… Eta trafikoari buruz, edo egon daitekeen miseriari buruz… Eta benetan, den-dena, esaten den guztia gezurra dela ikusi genuen behintzat gure begiekin zeren eta trafiko handia zegoen, miseria ez genuen inondik ere ikusi, txukun-txukuna ikusi genuen dena; egon ginen herrietan ere bai. Hau da, berritzen ari ziren etxe zaharrak eta etxe berriak eraikitzen ere bai… Beraz, ikusten da dela herri bat benetan aurrea hartzen ari dena…

E1. Zer iruditzen zaizue? Esan gura dot (dut): ez dago ezer benetan txokatu egin dizuenik?

T. Ba ez. Egia esanda, klimak bakarrik; kristoren beroa egiten zuela. Besterik ez zitzaidan, ez gustatu. Hau da, nik argi daukat, hau Margaret Thatcher-ek esan zuen 90. hamarkadaren hasieran Sobietar Batasunaz. Sobietar Batasunaren arriskurik handiena ez zela bere armamentu nuklearra, baizik eta bere ekonomia planifikatua zela, eta horrek erakusten zuela arriskurik larriena. Eta hori gertatzen da gaur egun ere Korean. Kapitalismoarentzako, eta orain krisian egonda ere bai, benetazko ardura edo beldurra ematen diona Okzidenteari da ekonomia planifikatua, ekonomia sozialista non demokratikoki antolatzen den ekonomia osoa eta ez enpresarioen esku dagoena. Eta orduan, beraz, gaude benetazko gerra mediatiko batean, eta hori hala da. Margaret Thatcher-ek esan zuen.

E1. Bai. Orduan zentzu horretan, agian esan daiteke Txina bide ekonomiko guztiz desberdinetik doala. Eta epe labur edo erdira Ipar Koreak ez daukala Txina zentzu horretan imitatzeko inongo intentziorik, ezta?

T. Hori da. Txina ya tamalez guztiz kapitalista da…

ESATARIA 2. Ze Txinan ere izan zarete bidaia honetan, e, ia 10 egun egin dituzue bertan.

T. Hori da. Eta, baina tamalez ikusi dugu Txinan miseria, pobrezia, gero ere ikusi dugu gizarte bat ba nahiko…

JACQUES. … indibidualista, ezta?

T. Bai. Eta guztiz kontrakoa ikusi dugu Korean, eta Txinan dauden gauza gutxiak pribatizatzen jarraitzen dituzte, eta beraien erreforma eta “apertura” deitzen dioten horrekin, baina Korean guztiz kontrakoa. Ari dira “estatizatzen” pixkanaka lursail gehiago, eta gero, han dauden kooperatibak ere, helburua da beraiek nahi izanez gero “estatizatzea”.

E2. Korean 8 egun eman eta gero, ez dakit, zer egin zaizue gustukoena, edo ez dakit, toki hori aukeratuko zenukete bizitzeko? Eta zergatik?

J. Nik sistema bati batez ere. Ez da korear klima edo, korear klimarekiko edo korear paisajearekiko maitasun berezirik dudanik; oso polita da…

E2. Esan duzue bero handia pasa duzuela eta klima ezetz. Bale. Hori argi geratu da.

J. Bai. Batez ere, batez ere sistemagatik, o sea, sistema bat non, non jendea lasai bizi den, badakite etxetik ez dutela botako hipoteka ez ordaintzeagatik, ez daukatelako hipotekarik. Non badakiten jango dutela badaukatelako sistema bat janariaren, janari, beharrezko janaria banatzen duela doan. Eta gero daukate beren soldata, nahi badute erosteko gehiago, arropa banatzen diete, nahi badute, gehiago eros dezakete… daukate seguritate ekonomiko guzti bat. Eta nik, hor behintzat, hor bizitzea edo horrelako sistema batean bizitzea gustuko izango nuke.

E2. Beraz, Jacques, bai, biziko litzateke Ipar Korean. Eta Trever?

T. Bai. Eta batez ere azpimarratuko nuke esan duena. Han jendeak ez du sentitzen arriskua: bihar lana edukiko dut edo ez dut edukiko. Bihar etxea “deshauziatuko” didate, edo ez? Hau da, hori guztiz beteta daukate…

(abestia)

E2. Zer jan duzue?

T. Ba hango janaria oso, lehenik eta behin oso osasuntsua da ze ni asko izerditzen dut (naiz), eta han izerdia gatza gelditzen zitzaidan… Eta han argaldu egin nintzen, benetan janari ona delako eta gatza, gutxi jartzen diote… Eta hango jan tipikoa da, mahaian jartzen dituzte plater txiki asko, janari desberdinarekin, eta hori gosarian, bazkarian eta afarian ere bai. Bai. Eta oilaskoa da oso tipikoa…

E2. Bai.

T. Arraina ere bai. Eta ez dakit zer gehiago…

E2. Jacques, zer? Ze janarirekin gelditu zara zu?

J. Ba ez dakit. Gehien erabiltzen zutena zen oilaskoa, patata, arroza, arraina ere bai… Gehienbat hori. Eta horrekin egiten zituzten ba zopak, pureak, ez dakit, hainbat plater egiten zituzten, pikanteak erabiltzen zituzten. Baina gertatzen zena zen, jaten zenituela hiru edo lau plater jartzen zizkizutenak… baina gero postrea ekarriko digute! Eta beste bi! Eta azkenean bukatzen zenuen, puf!

E2. Beteta.

T. Bai. Plater txikiak dira, baina azkenean betetzen zara gehiegi. Bai. Sake ederra daukate.

 

detalle2

Docuteca

B2
11-10-2013

x61pRelaContWAR

16163421
00:05:55

x61pViewCountWAR

5523

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR