detalle dokuteka-generico-fitxa

eh11 kolore

Euskal Herriko jendearen aurpegiak asko aldatu dira. Beste kolore bateko azala zuen norbait ikustea deigarri egiten zitzaigun, lehen, orain dela urte batzuk.

Baina orain munduko gauzarik normalena bihurtu da. Etorri dira guregana beste kolore bateko larruazalak eta beste kolore bateko kulturak. Aniztasun hori, kultura-aniztasun hori defenditzeko, euskara oinarri hartuta, eh11 kolore sortu berria da. Samira Goddi da taldearen bozeramaile.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA. Euskal Herriko jendearen aurpegiak asko aldatu dira. Beste kolore bateko azala zuen norbait ikustea deigarri egiten zitzaigun, lehen, orain dela urte batzuk. Baina orain munduko gauzarik normalena bihurtu da. Etorri dira guregana beste kolore bateko larruazalak eta beste kolore bateko kulturak. Aniztasun hori, kultura-aniztasun hori defenditzeko, euskara oinarri hartuta, EH 11 kolore sortu berria da. Samira Goddi, Samira, hola, egun on.

Samira Goddi. Kaixo. Egun on.

E. Nola esan behar dugu: EH 11 kolore, Euskal Herria 11 kolore… Berdin da.

S. Berdin da.

E. Berdin da.

S. Horixe da. Bai. Euskal Herria 11 kolore da, baina toki askotan ere EH 11 kolore, ba izen bezala edo marka bezala ere ageri da.

E. Bale. Beno, euskara izan dadila Euskal Herrian bizi diren guztien lotura, jatorria edozein dela ere. Hori da filosofia.

S. Hori da. Uste dugu ba zuk aipatu bezala, ba edo Euskal Herria, kultura, ohitura, erlijio. sinismen, hizkuntza anitzez osaturiko mosaiko bat dela, eta mosaiko horri itsatsi edo bata bestarekin elkartu, lotuko dituena euskara dugu. Hortaz, horri guztiari lotura emango dion elementu gisa, ba euskara dela…

E. Bai.

S. … iruditzen zaigu.

E. Esplika iezaguzu nortzuk, nola sortu duzuen EH, Euskal Herria 11 kolore.

S. Beno ba, Euskal Herria bai, 11 kolore; azken finean lotzen gaituena edo abiapuntua da aniztasunarekiko interesa eta sentikortasuna, ezta? Sentikortasun eta interes hori gainera; uste dugu aniztasuna balore positiboa dela, gainera aberatsa, Euskal Herria aberastu egiten duen elementua dela, eta hortik, ba hortik sortzen da talde bat egitearen gogoeta edo gogoa. Eta beno, esan daiteke honen atzean edo, talde, alor desberdinetatik etorritako taldea osatzen dugula, dela unibertsitateko irakasle, sindikatu, elkarte… euskalgintzatik, etxe erregionaletatik, baina helburua bat. Hau da, mahai gainean jarri behar dugu egun Euskal Herriak duen aniztasuna sustatu egin behar dugu, bultzatu egin behar dugu, eta, eta aukera-berdintasuna bermatu egin behar dugu. Hortaz, nik uste dut horiek direla pixka bat abiapuntuak, besteren artean. Egia da ere beno, manifestuan bertan aipatzen dugula, eta..eredu propio bat sortu behar dugu, o sea, dugun aniztasunarekin ez digu balio ba jada eredu batek, kanpotik etorritako edo jada existitzen den kudeatzeko eredu bat. Hortaz, goazen denon artean alor desberdinetatik, jatorri desberdinetatik sorturiko zerbait eraikitzera, eta horretarako bidea, prozesua eta ekimena sortzen dugu.

E. Baikorrak zarete kulturen arteko konbibentzia, elkarbizitza horretan? Esan nahi dut: badago txokeak emateko arriskurik, eman izan direlako zenbait kasutan, ezta? Ba egoten delako kontraste bat kanpotik datorren kulturaren eta hemengoaren artean, ezta?

S. Noski baietz. Egia da: ondo aipatu duzu. Elkarbizitza hori sustatzeko testuingurua sortu behar dela, eta testuinguru horrek elkarrizketa behar duela. Hortaz, eta elkarrizketa horretan adostasunak eta desadostasunak ere egongo direla.

E. Um.

S. Hortaz, ba beno, lehenik eta behin guneak sortu behar dira, elkar topo egin behar dugu, aitortu egin behar dugu parean duguna edo aldamenean dugun hori, eta hortik abiatu egin behar dugu elkarrizketa. Baina noski desberdintasunak egon badaude, aniztasun horretan denetariko, denetariko iritzi… lehen aipatutako ohitura, mundua ikusteko moduak daude… Hori…

E. Bai.

S. Hori aberastasuna bilakatzeko, ba gatazka ere, gatazkarekin ere topo egingo dugu.

E. Topo egingo dugu.

 

detalle2

Docuteca

B1
21-02-2013

x61pRelaContWAR

16161894
04:07

x61pViewCountWAR

8313

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR