Txikitako meriendak

Irratiko entzuleek haurtzaroan gustukoen zuten askaria azaltzen dute.

Bost emakumek azaltzen dute beraien gustua: denek aspaldiko, baserri giroko, meriendak aipatzen dituzte.


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Esataria. Kaixo, Esther.  

Esther esataria. Kaixo, arratsalde on.  

Esataria. Eta orain guk asko maite dugun gai bat, jan-kontue(ta)z arituko garelako.  

Esther esataria. Bai. Merienda garaia (askari garaia) ere iritsi da. Eta horretaz hitz egingo dugu gaur, hain zuzen ere. Zein zen zure txikitako merienda maiteena?  

Esataria. Bai. Badakigu gaur ere ahal duzunean gustura asko meriendatzen duzula. Baina ez da gauza bera.

Esther esataria. Ez.  

Esataria. Ba horixe da gaurko galdera: “Zein zen zure txikitako merienda maiteena?” Edurne!:

Edurne. Bai.  

Esataria. Kaixo, arratsalde on.  

Edurne. Kaixo, arratsalde on.  

Esataria. Zure txikitako merienda maiteena. Zein zen?  

Edurne. … baina asko, baina...  

Esataria. Asko?

Edurne. Bat behintzat ogiaren gainean mantequilla (gurina) jartzen zion, azukre pixka bat bota. Orduan etxean egiten zen mantequilla.   

Esataria. Ogia ez?

Edurne. E?

Esataria. Ogia?

Edurne. Baita ere.

Esataria. Baita ere. Biak.  

Esther esataria. Ze gozoa!  Um!

Esataria. Ui. Beraz, etxean egindako ogia eta etxean egindako mantequilla (gurina).  

Edurne. Bai. Eta gero...ba,  gazta ere bai, asko gustatzen zitzaidan, eta txokolatea, ia egunero edukitzen genuen hura ere.  

Esataria. Gaur egun ere jaten al duzu oraindik ere meriendatzeko hori?

Edurne. E, orain ja(da) ez.  

Esataria. Ez duzu egiten.  

Edurne. Orduan mizkinagoa nintzen, eta badakizu…

Esataria. Garaiak aldatu egiten dira.  

Esther esataria. Orduan neska handia egiteko meriendatu egin behar zen.  

Edurne. Orain gehiegi jaten dut. Orain aldrebes.  

Esataria. Bai.  

Edurne. Eta gero, garaian garaikoa ere bai. Sagar-azalak ere bai. Beti, o sea, (alegia) udazkena baldin bazen, sagarrak ere askotan izaten ziren…

Esataria. Tokatzen ziren…

Edurne. Bai.  

Esataria. Oso ondo, Edurne.  

Edurne. Eta bueno, denetik, bai…

Esataria. Denetik. Denetarik. Ez zinen orduan horren mizkina, horiek guztiak gustuko bazenituen…

Edurne. Jateko gero txarra nintzen.  

Esataria. A! Jateko gero txarra!

Edurne. Hori ba! Eske (izan ere) nire lagun batzuek esaten didatena, inbidia ederra pasatzen omen zuten, horrela…  

Esataria. Zu ikusita!  

Edurne. Eta eskolara joaten omen nintzen bokadilo (ogitarteko) haiekin, eta bueno, beti bokadiloa (ogitartekoa) nuela, batere jan gabe edukitzen omen nuen, eta besteak ondotik inbidiatan.  

Esataria. Haiek aldamenean, jango bai, baina! Um!

Esataria. Feli.  

Feli. Hola, arratsalde on.  

Esataria. Baita zuri ere!

Esther esataria. Kaixo!

Esataria. Zein zen zure merienda maiteena, Feli.

Feli. Ba nire merienda maitea zen txokolatea eta ogia. Eta baita aitak mendian, Aralarren, egiten zuen gazta. Artzaina genuen eta! Eta egiten zuen baina gazta oso ona. Eta jeneralean etxean egiten genuen ogia.  

Esataria. Dena primerakoa.

Feli. Ekonomikan, eta oso ona. Oso ona, ogia oso ona ateratzen zitzaigun.   

Esataria. Ogia etxean egindakoa.

Feli. Bai.  

Esataria. Gazta aitak egindakoa. Eta zer esan duzu…?  

Feli. Eta txokolatea.  

Esataria. A! Txokolatea.  

Feli. Aldatzeko, txokolatea.  

Esataria. Nondik ekartzen zenuten txokolatea?  

Feli. Ba amak papeleran (paper-lantegian) egiten zuen lana. Eta orduan, ba, kooperatiba bezala edo, bastante (asko) ematen zien.  

Esataria. A bai?  

Feli. Bai. Eta gu senide asko ginen. Zortzi ginen…

Esataria. Eta hortxe ibiltzen zineten, borroketan…

Feli. Bastante (asko) tokatzen zitzaion, e! Senide bakoitzeko, bueno, seme-alaba bakoitzeko ez dakit zenbat ematen zien eta!  

Esataria. Oso ondo, Feli! Eskerrik asko.

Feli. Ba ez horregatik(an).

Esataria. Zorte on. Arantxa!

Arantxa. Kaixo.  

Esataria. Arratsalde on.  

Esther esataria. Kaixo.  

Esataria. Zein zen zure merienda maiteena?  

Arantxa. Ba aurreko horiek esan dute eta, eta gutxi gorabehera ba horixe, amak horixe edukitzen zuen, leihoan jarrita esnea hozten, hozten, eta nik [niri] hori gustatzen zitzaiten (zitzaidan), gainean egiten zitzaion nata lodi hori.   

Esther esataria. Esnegaina!

Esataria. Ez dute esan oraindik. Zain geunden: ea bakarren batek esaten duen nataren kontu hori.  

Arantxa. Bai. Bai. Esne-nata hori. Bueno, eta gure amak sekulako kabreoak (haserraldiak) harrapatu zituen gajoak!  

Esataria. Eta zer botatzen zenion gainetik, Arantxa?

Arantxa. Azukre pixka bat.  

Esataria. Azukre pixka bat, gozo-gozoa. Lehendik nata eta gainetik azukrea.  

Arantxa. Baina oso gozozalea naiz, eta, eta txokolate-ontza batekin…

Esther esataria. Uo!  

Esataria. Uf! Ai, ama!  

Arantxa. Primerakoa meriendatzeko…

Esataria. Ondo meriendatuta behintzat, e!

Arantxa. Zaplazteko ederren bat behin ere jasotzen nuen, nata, nata guztia kentzen niolako. Klaro, gero bera hasten zen bizkotxoren bat edo zeozer egin behar zuela eta…

Esataria. Akabo!

Arantxa. Nata auzoan.  

Esataria. Jakina! Amak ere beharko zuen nata hori…

Arantxa. Bai.  

Esataria. Sukaldean aritzeko eta batez ere bizkotxoak eta egiteko.  

Arantxa. Bai. Eta gu ere senide mordoa baginen e! Hamar.  

Esataria. Asko zineten.  

Arantxa. Hamar: bost eta bost.  

Esataria. Eta guztiak nataren atzetik.

Arantxa. Ez.  

Esataria. Ez.  

Arantxa. Jaungoikoari eskerrak, ez.  

Esataria. Eskerrak orduan.  

Arantxa. Gozozalea ni, ni naiz amorratua. Gainerakoak, bueno! Beste zeozer jaten zuten. Baina nik hori, nata, nata gozo-gozoa eta txokolate-ontza.  

Esataria. Eta beti ezkutuan ia-ia.  

Arantxa. Hori da. Eta armairua, armairu-zokora joan eta txokolate-tableta harrapatu eta…

Esataria. Beti ezkutatzen zuten amek, baina beti aurkitzen genuen, e!  

Arantxa. Bai, eta beti harrapatzen zidaten niri [ninduten ni], zergatik nik paletak handi samarrak ditut, eta txokolateari hozka egin, eta paletan marka uzten nuen…

(barreak).

Arantxa. Bazekiten beti zein izaten zen.

Esataria. Ni ez naiz izan, eta dena…

Arantxa. Ez. Ez.  

Esataria. Ilunduta.  

Arantxa. Segituan harrapatzen zidaten [ninduten ni].  

Esataria. Oso ondo, Arantxa! Ba eskerrik asko…

Arantxa. Zuei.  

Esataria. Zure natazko bokadillo goxo horiek aipatzeagatik.  

Arantxa. Oraintxe ere jango nuke!

Esataria. Oraintxe… Baita nik ere, baita nik ere, Arantxa! Orain arte, beraz, ez dugu lehen, arestian aipatu dugun bollycaoren garaiko inor izan, ez? Orain arte gurean esango dugu, garai bateko beti-betiko meriendazale direnek hots egin dutela.

Esther esataria. Bai.  

Esataria. Edurne, Feli, Arantxa. Eta orain Brigida. Arratsalde on, Brigida.  

Brigida. Arratsalde on.  

Esataria. Zer moduz?  

Brigida. E, bueno, nik… Zer moduz? Ongi. Ongi. Ongi.

Esataria. Gaur meriendatu al duzu?

Brigida. Nik esan behar nuen ja zer gustatzen zitzaiten (zitzaidan) gehiena, eta gutxiena zer jaten genuen.  

Esataria. Aber. Esan.  

Brigida. Ba txorizoa. Bai, “Chorizo de Pamplona” edo, orain ere izaten da, ez? Baina oso gustukoa izaten nuen txorizo hori. Baina, klaro (jakina), gutxitan erosten zen. Eta beti hori jan nahian, e! Eta oso gustukoa. Baina bueno, esnegainak eta hori, ba askotan.  

Esataria. Askotan.

Brigida. Askotan jaten genuen meriendatarako. Eta batez ere…

Esataria. Hori ugari zegoelako, ezta?  

Brigida. Bai. Noski!

Esataria. Hain segurua zelako.

Brigida. Etxeko gauza baitzen! Ez baitzen erosi beharrik.  

Esataria. Klaro!

Brigida. Eta beste gauza askotan izaten genuena zen ba eztia, eta eztiaren gainean intxaurrak eta urrak jarrita.

Esataria. Um!!!

Brigida. Huraxe!  

Esataria. Udazkeneko merienda peto-petoa, e!

Brigida. Bai. Eta urte guziko eztia izaten genuen, eta intxaurrak eta urrak ere bai.       

Esataria. Hori ere etxean egindakoa.  

Brigida. Etxekoa.  

Esataria. Tira! Eskerrik asko!

Brigida. Hala! Ez horregatik(an).

Esataria. Aio!

Brigida. Aio! Aio!

Esataria. Arratsalde on, Pilar.  

Pilar. Arratsalde on.  

Esataria. Bueno, zuk meriendatu duzu? Gaur ez?  

Pilar. Bai, oraintxe hartu dut kafesne pixka bat.  

Esataria. Kafesnetxoa.

Pilar. Bai.  

Esataria. Pasta txiki batekin?  

Pilar. Bai.  

Esataria. Bai. Lagungarria behar izaten du kafesneak, ezta?  

Pilar. Kafesnea izanez gero konforme izaten naiz.  

Esataria. Zenbat hartzen dituzu egunean?

Pilar. Ba orain gutxiago, zergatik tentsioa altu samarrarekin nabil(e) eta.  

Esataria. Baina lehen zenbat, zenbat, zenbat?

Pilar. Lehenago, bueno! Ez dago kontatu ere egiterik!  

(barreak)  

Pilar. Beti kafetera (kafe-ontzi) ondoan nuela!  

Esataria. Bueno, Pilar, eta zure txikitako merienda maite hori zein zen?

Pilar. Niretzako ere, horrek esan duen bezala, esne-aparra.  

Esataria. Esne-aparra.  

Pilar. Baina nik ez nion amari harrapatzen: berak prestatzen zigun. Hartzen zuen esne-aparra plater batean eta jartzen zuen azukarrarekin (azukrearekin), eta harekin jartzen zigun bokadilloa. Eta izaten zen oso gozoa.  

Esataria. Um.

Pilar. Bai. Eta gero, Ormaiztegin egiten zen txokolate bat. Ia aspaldi, urteotan utzita dago. Ama Birjina, Liernikoarena izena zuena, eta txokolate bat, lodi-lodia eta zakar-zakarra izaten zen, horrela, itsasoko harea ematen zuen, baina niretzako ikaragarri gozoa, kris-kras eginez jaten nuen…  

Esataria. Ai!

Pilar. Eta hori.  

Esataria. Potolo-potoloa.

Pilar. Eta gero, nire amak egiten zuen marmelada ere bai.  

Esataria. Oso ondo.     

Pilar. Horrelaxe!

Esataria. Ba eskerrik asko, Pilar.  

Pilar. Bueno!  

Filo. Hori bai. Eta gero bestea izaten zen oso gozoa, txokolaterik ez baldin bazegoen, patata erditik ireki, gatza bota, eta beheko suan hauts azpian erre. Hori zen.  

Esataria. Begira.

Filo. Hori ere merienda izaten zen. Gero ere bai, etxean egindako taloa. Ez orain bezalako talo lodi horiek, e! Ez. Ez.  

Esataria. Fin-fina.

Filo. Taloa, bonba bezala altxatzen zen hori. Hor tartean sartu gazta mantecoso (koipetsu) bat, eta hori zen zoragarria.  

Esther esataria. Um!!!  

Esataria. Ez dugu berriz ere galdera hau egingo.

Filo. Orain pizzak, pizzak hola ateratzen dituzte ba, horrela, ateratzen diren bezala, ba taloa hola geratzen zen, gazta hola geratzen zen talo tartean; bero-beroa izan behar zuen. Hori bai.  

Esataria. Ze gozoa!

Filo. Eta hori dena.  

Esataria. Hori guztia jaten zenuen.  

Esther esataria. Bueno.  

Filo. Hori bai. Horrelaxe.

Esataria. Ba inbidia pixka bat eman diguzu, Filo.  

Esther esataria. Bai. Handia.  

Esataria. Bai. Bai. Bai.   

Filo. Bueno! Bueno!  

Esataria. Eskerrik asko, Filo. Eta zorte on.

Filo. Agur.  

Esataria. Aio! Gero arte. Beste telefono-dei bat ere badugu. Miren. Arratsalde on, Miren.

Miren. Denek esaten didate oso arraroa naizela, baina nire merienda faboritoa (askari gustukoa), eta oraindik tarteka kapritxo bezala egiten detena (dudana) da, bokadilloa baina nahasia, “Chorizo Pamplona” txokolatearekin.

Esataria. Baina hori oso, ez da oso arraroa, e!

Miren. A, ez?

Esataria. Ez. Hori belaunaldi jakin batekoa da, esango nuke.  

Esther esataria. Bai. Bai.  

Esataria. Bai. Nik ere ezagutu dut hori. Niri ez zait gustatzen. Baina egia da, hori ondoren etorri zen. Esnegaina eta hori guztia…

Esther esataria. Bai. Gero.  

Esataria. Gure entzuleak kontatu dizkiguten gauza horien ondoren etorri zen nahasketaren bolada, esango dugu. Miren, jakin ezazula ez zarela hain arraroa.  

Esther esataria. Ez.  

Miren. A, ez?

Esataria. Ez. Ez.  

Miren. Niri esaten didate lagunek: “Zu zertan zabiltza? Nola jan dezakezu hori?” Oraindik ere tarteka jaten dut hori.  

Esther esataria. Gozo askoa.  

Miren. Bai.  

Esther esataria. Bueno!

Esataria. Bueno ba, Miren, eskerrik asko inbidia pixka bat emateagatik. Estherri ez, baina niri behintzat  eman didazu pixka bat.  

Miren. Bale.  

Esataria. Gero arte.  

Esther esataria. Aio, Miren.

Esataria. Agur.   

B2
04-11-2001
16160507
0:08:36
1473