Dokuteka
Txan magoa
Xanti Antero magoak lanbidea nola ikasi zuen azalduko digu hari batekin trikimailua egin ostean.
21. zinta / 00:05:18
XABIER EUZKITZE - … Egin al daiteke zerbait?
TXAN MAGOA -Hola hurbil hurbilean…?
X.E -Bai
TXAN MAGOA.- Bai? Bueno egin dezakegu.Itxoin bai, bai, bai, lehen haritxo …. Ah ah, beitu adibidez hau deitzen da magia, latinetik dator, “in prontum”, bat-bateko egindako magia . Zer daukagu ? zapia, haria … agian hariarekin egingo dugu. Beitu, hari zati bat e? zer adierazi nahi dut honekin? Magian funtsezkoa da ilusio optikoa. Ilusio optikoa, zer esanik ez ilusioak gehienetan faltsuak izaten direla eta orain, hori jorratuko dugu. Ikusiko duzue. Egingo dugu eh nola esaten da … adibide praktiko bat e?. Haria …. Orain modan dagoena… nor da nire kamara? Jeje hori modan dago. Bueno, adi; nik uste dut asko .. ondo ikusten dela ez? Haria. Zenbat edukiko du metro bat?
X.E --Gehixeago
TXAN MAGOA -Gutxi gorabehera? Gehixeago? Oso ondo beitu e? Adi. Ilusio optikoa eta ilusio sonoroa. Adi. Hartuko dut haria eta …
X.E -Eten egin duzu.
TXAN MAGOA -Eten, apurtu. Bai? Erantzunak.
PUBLIKOA- Bai.
TXAN MAGOA -Jejeje. Itxoin, itxoin, itxoin, errepikatuko dut, errepikatuko dut beitu e? Adi e? Bat, bi eta hiru!
X.E -Bistan da , eten egin duzu.
-Berriro
TXAN MAGOA Bai?
PUBLIKOA- bai
TXAN MAGOA Orain erantzuna: Ilusio optikoa. Beitu, beitu.
X.E --Baita zera ere.
TXAN MAGOA Bai, bai bai, beitu beitu
X.E --Moztu dituzu.
TXAN MAGOA Hartu, moztu bai, bai bai eta zabaltzen ditut, beitu e? Banatu berriro bata bestearen gainean , eta gainera beitu eh
X.E -- Gero eta laburragoa geratzen ari zaizu.
TXAN MAOA Hori da. Aditzen baldin baduzue beitu eh
- Zarataren “tak” hori
X.E --Zarata
TXAN MAGOA- Ba hau, hau, erakutsi zidan Juan Tamarizek eta bai, bai, bai, ikasi behar da, bueno itxoin, jokoa Juan Tamarizek eta, eta efekto sonoroa, hemen Euskal Herrian badaukagu sabeliztun bat, E? Bentrilokuo deitzen zaiona, sabeliztuna, Elbi eta beitu eh ze sofistikatua, beitu badirudi beraz sokak, eh soinuak sokak egiten duela ez?
-Sokak egiten du
TXAN MAGOA- Ez, beitu orain pixka bat exajeratuko dut e? Beitu. Kras
PUBLIKOA- je je je
TXAN MAGOA -zer? Adi, adi, bueno beitu, beitu e?
X.E – Haririk gabe geratzen ari haiz…
TXAN MAGOA – Adibidea puskatzeko, hori da, zer daukagu hementxe? Zer daukagu?
-Hari pilo bat
TXAN MAGOA – Bai edo rasta bat ez? Beitu E? Hari bat utziko dugu adibide, adibide bezala eta besteekin horrelako pilotatxo bat egingo dugu e? Hari zati pilo bat, pilotatxoa. Lagunok, ilusio optikoa, beitu. Bat adibide gisa eta bestea zintzilik, zintzilik utziko dugu. Itxoin e? Hau da lagin bat. Ez. Txistu pixka bat.
PUBLIKOA- je je je
TXAN MAGOA – Bai, bai , bai , txistuak beti funtzionatzen du. Orain … itxoin, orain bai, orain bai, orain ikusten dut, hor dago, hor dago e? Bai. Esan dut ilusio optikoa zela, ondo? Baina orain e?, berriro, berriro e , ilusioa apurtzeko edo ilusioa handitzeko, denok batera Euskal Herriko hitz magikoak botako ditugu. Alegia: “artxila mortxila “. Itxoin. Bat, bi eta hiru: “Artxila Mortxila”
-Joño
PUBLIKOA- (Txaloak)
X.E – Niri adarra jotzea gustatzen zait, baina neuri jotzea ez hainbeste, e?
-Ez, ez horrenbeste, ikusten? Ikusten?
X.E – Santi, badakit mago bihurtu aurretik, beste zenbait ofizio izan zenituela . Tabernari izan zara, musikari ere bai, dekoratzaile …
TXAN MAGOA – Bai, bai, bai…
X.E – Dekoratzaile, festa erraldoien antolatzaile, hori guztia izan zara . Mago izatea, zer da, aurreko guztiaren ondorioa edo ez dauka zer ikusirik eta kasualitate hutsa da?
TXAN MAGOA – Kasualitate hutsa. Bai, bueno, ondorioa, zer esanik ez, nik leku guztietan ikasten dut, leku guztietan ikasi dut ez? Leku guztietan, eta nik uste dut, bueno, ondorioa, bai, noski, ba adibidez hori, ba oholtza batetik nola mugitu eta nola ba bai, pixkanaka-pixkanaka, ez? Handik hartzen eta hemendik, eta azkenean hortik ikasten duzu, baina magoa izatea … gure artean ez dakit, ez dakit kasualitatea edo hombre, txikitatik neukan e? Zaletasuna pixka bat sartuta, baina zoritxarrez ,ba bueno, Euskal Herrian orain arte, edo bueno, nahiko zaila. Niretzako behintzat, ez nuen inongo magorik ezagutzen, ez nuen inor ezagutzen.
X.E – Baina trebea beti izan zara eta etxeko tabernan ere, eta gainera aita, aita oso harro omen zegoen zure trebetasunagatik. Han hasi zinen ja lehendabiziko gauzatxoak egiten.
TXAN MAGOA – Bai, bai, bueno alde batetik nintzen kamarero akrobatikoa , hori da kamarero akrobatikoa, ba hori botila hartzen duena eta zzzzia! A tomar por saco bidaltzen duena eta ezkerrekoarekin ta! Hartu e! Eta bista galdu gabe e? Benetan, benetan. Gero Tom Cruise-k pelikula egin zuen.
-Ah bai
TXAN MAGOA - Eta ez zion bi buelta ematen madarikatuak, eta beitu bai, bai, bai, eta nik dagoeneko platiloa, beste bestea eta aitak atzean : Redio!, redio!, baina gero ikusten zuen ba bueno negoziora jendea etortzen zela espektakuloa ikustera eta gero bai, gero hasi nintzen ja magiarekin buru-belarri, izan zen kasualitatea, sagardotegi batean, gure ba hori afari lagunen artean afari bat , afaria bukatu eta halako batean hasi nintzen betiko trikimailuak egiten, pi pa bestea, bestea, eta halako batean hori, hango beste bat, bezero bat, heldu zitzaidan, laguna ezaguna neukan, gaur egun lagun mina da, eta tipoak esan zidan: Aizu, etxean liburu magiko bat daukat. Liburu magiko bat? Nik begiak horrela tak, bai, nire lehendabiziko liburu magikoa. Egun horretan gaupasa egin nuen eta goizeko bederatzi eta erdietan bere etxean ate joka, tak, tak ,tak Nor da eta? Txan, liburua behar dut , liburua behar dut. Eta gaur egun ja hamahiru urte pasa dira edo, baina, eta gaur egun liburua oraindik irekitzen dut eta
txundituta gelditzen naiz, ez? Eta bueno hemendik berriro ere, Tubai, eskerrik asko, bihotzez.
-Bueno ba …
