detalle dokuteka-generico-fitxa

Orkestra zuzendaria

Orkestra zuzendari baten eginkizuna zein den azalduko digu Joxean Pascual zuzendari gazteak.

21. zinta / 01.33.25

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA NESKA. Hainbeste denboran kontzertua zintzilik izan dugu, kontzertua bazela , ez zela eta orkestra zuzendaria ahaztuta geneukan. Joxean Pascual, arratsalde on.

JOXEAN PASCUAL. Kaixo, arratsalde on. 

ESATARIA NESKA. Aizu, hortxe ikusten zaitugu. Egia esan, orkestra zuzendariak, ikustekoa da, ze mugimendu egiten dituzuen kontzertuetan. Egia, kirola bezala, atzera, aurrera, zuk ilea luzea ez duzu baina, ilea ere airean izaten duzue. Hori beharrezkoa da, ala estilo kontua da , edo?

JOXEAN PASCUAL. Bai, bueno normalean mugimendu askorik ez da behar. Behar … funtsezkoa egin behar da, beharrezkoak direnak eta horrekin nahikoa. Baina askotan, bueno, badago, bada, gustuko dutenak, bada, mugimendu asko, eta benga, eta airean eta ibili, eta …

ESATARIA NESKA. Eta behin kontzentratuta sartuz gero, igual ere bada, ohartu gabe, ezta?

JOXEAN PASCUAL. Bai, bai. Ni e, ni ez naiz oso zalea ni. Nahigo dut e …  behar da, orkestrak behar duena egitea eta horrekin nahikoa da. Bueno musika, musikak ez du behar, bueno, batzuetan musika halako, igual jai-giroan, bada, ba , ba, baliteke gehiago mugitzea eta hori, baina bestela ….

ESATARIA NESKA . Mmm. Kutsatu egiten zaitu akaso baina ….

JOXEAN PASCUAL. Bai, bai, bai,  hori da, hori da.

ESATARIA NESKA. Eta orkestrak behar duena egitea. Hori esan duzu. Zer da  behar duena?  Alegia, mugimenduak gora, behera, zein da justu orkestra zuzendari batek egiten duena?

JOXEAN PASCUAL. Ba or …. Ba orkestra  …..

ESATARIA NESKA. Ze musikoak ikusten ditugu jotzen eta musikagileak musika egiten, baina zuek? Ez zaudete hor pixka bat  adornoan?

JOXEAN PASCUAL. Bueno, jende askok hori pentsatzen du, baina batez ere jendeak, orkestran jotzen duten musikariek, ikusi, zuzendarian gauzak oso garbiak ikusi behar dute. Zer egin behar duten eta hitz egin gabe eta ezer egin gabe, ikusita bakarrik, jakin behar dute.

ESATARIA NESKA. Mmm.

JOXEAN PASCUAL. Ba …  eta zuzendari on  batek, ezer esan gabe, aurrean jarri, eta berehala erakusten du musikariei zer egin behar duten. Hori da zuzendariak egin behar duena.

ESATARIA NESKA. Hortaz, e teknika ona edo txarra, zuzendaria hobea edo txarragoa izateaz gain, autoritatea ere, bibote pixka bat behar da.

JOXEAN PASCUAL. Bai, hori bai, bai, bai. Zuzendarien postua agintzeko, bueno, berak e, zuzendariak pentsatzen duena eta bere buruan obrari buruz daukana, hori lortu behar du orkestrak egitea eta hori agindu gabe ezin da egin. Eta horrek ere gatazkak sortzen ditu askotan musikari eta zuzendarien artean, ze askotan ez dago …. eta hori da ikusten ari garena.

ESATARIA NESKA. Mmm.  Aizu, lehen esan dut, batuta eta guzti etorri zarela …

JOXEAN PASCUAL. Bai.

ESATARIA NESKA. … eta hortxe daukazu batuta. Hori ere, zer? Behar beharrezkoa? Edo, ez da nahikoa eskuekin?

JOXEAN PASCUAL. Bueno, eskuekin, badira zuzendariak e bada, batuta erabiltzen ez dutenak, baina berez batuta bakarrik bada, besoaren luzapena da.

ESATARIA NESKA. Aha.

JOXEAN PASCUAL. Eta erabiltzen da ze orkestra ja, bada, gaur egungo eta hogeigarren mendeko orkestrak ja handitu zirenean …

ESATARIA NESKA. Bai.

JOXEAN PASCUAL. … ehun musikari dituzu, dituzunean, bada, askotan, bada, musikari bat izan dezakezu hogei metrotara, edo hamabost metrotara eta ….

ESATARIA NESKA. Urrun xamar ezta?

JOXEAN PASCUAL. …  bai, bai, nahiko urruti. Orduan, bada, bada, hobetzeagatik besoaren ikus, ikusmena, bada, horretarako erabiltzen da batez ere.

ESATARIA NESKA. Bai. Garai batean gainera, lehen esan didazu, e bastoi batekin lurrean joz egiten zela, erritmoa markatzeko.

JOXEAN PASCUAL. Bai, bai, bai hori Raymond, Raymond musika-egile frantsesa, hori ba historian hori, hori dago, ez? makila batekin …

ESATARIA NESKA. Baina arriskutsuegia omen zen, zer pasa zitzaion musikari horri?

JOXEAN PASCUAL. Bai, ba oinean jo zuela eta gero gangrenaz hil egin zen.

ESATARIA NESKA. Hil egin zen. Aizu pentsatzen ari naiz, niri ere eguraldirako ez litzaidakeela batere etor, gaizki etorriko zure batuta hori. Kar, kar.

JOXEAN PASCUAL. Bueno.

ESATARIA NESKA. E… musikari bakoitzak kontzertu batean bere pentagrama izaten du, bere notak, e flautak berea, pianoak eta abar, zuk zer eduki behar dituzu, guztiak batera?
JOXEAN PASCUAL. Bai. Hori deitzen da partitura orokorra, edo jenerala, edo …. hemen musikari guztien, guztien parteak azaltzen dira. Eta zuzendariak , ba hori, hori egin behar du , ez? Musikari guztiak kontrolatu eta ikusi zer egiten duten eta bueno, alegia.

ESATARIA NESKA. Eta ez da oso zaila, oso konplikatua e musika, instrumentu bakoitzaren pentagrama ikusi eta gainera jakin noiz sartu behar duen perkusioak, edo, hori ere txuletatxoa badaukazue eta pistatxoak…

JOXEAN PASCUAL. Bueno hori bertan, partituran bertan ba, ba anotazen joaten gara, bada, hemen sartzen da bat, bestea, baina guzti hori hoberena izaten da buruan izatea.

ESATARIA NESKA. A, bai?

JOXEAN PASCUAL. Hau guk edukitzen dugu hola, gidoi bezala baina berez zuzendari batek, guzti hau buruan izan behar du, zuzendari bueno, ba peto-peto izateko eta bueno bada, guztia buruan izanik bada, errazagoa da kontrolatzea. Bestela, irakurtzen baldin bazabiltza, bada, musikariek ihes egin dezakete.

ESATARIA NESKA. Ja, hortaz, autoritate problema hori sortzen da gainera, ezta?

JOXEAN PASCUAL. Bai, bai, bai.

ESATARIA NESKA. Bale.

 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
20-02-2002

x61pRelaContWAR

16160351
00:04:53

x61pViewCountWAR

3741

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR