detalle dokuteka-generico-fitxa

Zaletasuna maitasunaren pare

Gaur egun, ez dago futbolari itzal egin diezaiokeen kirolik. Zale askorentzat, gainera, futbola kirola baino gehiago da, eta beren taldearekin, maitasun harreman gartsua dute. Taldea jarraitu baino maite egiten dute. Hor ditugu, adibidez, euskal futbol taldeetako zalerik sutsuenak.
 

Nahikoa eskarmentu duen entrenatzaile baten aburuz, "futbolean ezinbestekoak baloia era ateak dira". Maradonaren ustez, berriz, futbolak hiru ipar sakratu ditu: "baloia, futbolaria era zalea". Jarraitzaile sutsuenek hamaika izen dituzte munduan: hooliganak Ingalaterran, tiffosiak Italian, barra brava-k Argentinan... Bere futbol taldearekin zerikusia duen oro maitasun handiz gorde era zaintzen dute zaleok: posterrak, elastikoak, bufandak...

Askotan, euren taldearekiko nolabaiteko gurtza izateraino iristen dira. Epaileak txistua jo orduko era lehiak dirauen bitartean, txalo, kantu era animu oihuak orru batean aireratzen dituzte. Batek baino gehiagok futbola nolabaiteko erlijioa dela esan izan du. Batetik, zaleek, "tenplu" batean bat egiten dute. Jarraitzaile sutsuenak, bestetik, etxeko zelaira izan ezik, bere taldeak jokatzen duen beste herrietara ere joaten dira, erromesaldia balitz bezala. Debozioak erritoak ditu eta.

Koloreak bihotzean

Beste lekuetan bezala, Hego Euskal Herriko lehen Mailako taldeek jarraitzaile taldeak dituzte: Eztanda Norte (Alaves), Peña Mujika (Reala), Indar Gorri (Osasuna) eta Herri Norte (Athletic). Beste batzuk badira, noski, baina hauexek dira ezagunenak. Taldeotako ordezkariekin berba egin dugu zaletasun hau hobeto ezagutzearren. Den-denak bat datoz koloreekiko sentimendu hori oso aspalditik datorkiela aitortzerakoan. Herri Norte-ko Davidek dioenez, "Ikurriñaren koloreez gain, Athletic-arenak dira nire kolareak. Sentimendu oso berezia da". Peña Mujikako Xabierren aburuz, berriz, "Reala dena da: koloreak bihotzean eramaten dira eta".

Danirentzat, bestalde, "txiki-txikitatik, oso barruan daramat Osasunaren jarraitzaile izatea. Gainera, Euskal Herriko hiriburua ordezkatzen du gure taldeak". Eztanda Norteko Landerrek, azkenik, honakoa dio: "Alaves oso nirea den zerbait da. Alavesen, aurrerantzean, jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritza batzorde asko ikusiko ditugu, Horiek joan-etorrian ibiliko dira, Alavesekiko sentimendua, berriz, guztiaren gainetik dago".

Gure solaskideak jarraitzaile fidelak dira, Xabierrek 88-89 denboraldian egin zuen bat Peña Mujikarekin, eta harrezkero, Atotxan zein Anoetan, hutsegite gutxi egin ditu, Pozik dago txuri. urdinen aurtengo ibilbidearekin, eta dioenez, "sailkapenean goian amaituz gero, ziurrenik jende gehiago hurbilduko zaigu, Hala bedi", David ere oso lotuta dago bere taldearekin: "Herri Norteko guztiok, galdu ala irabazi, eztarria urratzen dugu Athletlcengatik", dio.

150 lagun, hamaika bidaia

Lau taldeok batez beste, 150 jarraitzaile dituzte eta oro har, zaleok, kuotak ordaintzen dituzte, Taldearen biziraupena da zaleon kezketako bat. Landerren aburuz, "zale baten biziraupena oso erlatiboa dela jakinik, belaunaldi aldaketa ziurtatzea oso garrantzitsua da. Askotan atzetik inork jarraitu nahi ez duelako eusten dio batek baina gehiagok", Ildo horretatik, Xabierren hitzetan, "bikotekidea topatzea izaten da taldea uztearen aitzakietako bat". Taldeotan, ia denak mutilak izan ohi dira, baina hala ere, gero eta neska gehiago hurbiltzen da; Indar Gorri-n, adibidez, Neska Gorriak izeneko taldea dute.

Taldeok egoitza finkorik ez dutenez, partida egunetan, taberna batean elkartu eta denak batera joaten dira zelairantz. Antza, zintzurra bustitzea ezinbestekoa omen da kantuan era oihuka tonu onean jarduteko. Partida ostean , berriz, habiara itzultzean, aitaren batean antzematen omen diete etxekoek futbol taldeak zer egin duen: "Astelehen batzuk besteak baino hobeak Izaten dira", dio Alaves zaleak.

Jakina, futbolzaleok hamaika bidaia eginak dituzte euren taldeekin. Xabierrek Reala animatzeko egindako bidaiarik luzeena UEFAko lehiaketan Pragan jokatutakoa izan zen: "Autobusean, joanean zein itzuleran, hogeita lau ordu pasatu genituen: tartean atsedena hartu, partida ikusi, eta etxera!". Davidek, berriz, Mallorcara egindako bidaia aipatu digu: "Hogeita hamarren bat Izango ginen. Hotel berean Glasgowko Celtic-eko jarraitzaileekin topo egin genuen, era harrezkero, bi taldeak senidetuta gaude". Bestalde, guztiek primerako harremanak dituzte estatuko zenbait talderekin: Valladolideko Garrafoni-koekin, Vallecaseko Bukaneros-ekoekin, Vigoko Celtarras-ekoekin, Tenerifeko Frente Blanquiazul-ekoekin... Ildo horretatik, gure lau solaskideak bat datoz gauza batean: "Faxista taldeekin ez gara batere ondo moldatzen".

Euskal hintxak

Euskal taldeen arteko derbietan, Europan ez bezala, zorionez, ez da poliziarik behar izaten. Euskal futbol taldeen jarraitzaileen arteko harremanak ez dira beti pagotxa izan: jokalari bat ondoko klubera joan izana, hamaika zurrumurru... izan dituzte noiz edo noiz bereak eta bi. Hala ere, duela urte batzuk Euskal Hintxak taldearen sorrerarekin eta antolakuntza bateratuarekin, taldeen arteko lehiak jai giroan, kontzertu eta kalejiren altzoan bizi dituzte. Landerren aburuz, "euskal derbiak bereziak dira, jaia nagusia baita, gero zelaian bakoitzak bereari eusten badio ere". Egun dozena inguru taldek osatzen dute Euskal Hintxak, eta Euskal Selekzioen aldarrikapena oso kontuan dute.

x61pRelaContWAR

Te interesa



detalle2

Docuteca

B2
17-02-2003

x61pRelaContWAR

  • Odriozola , Jon
16160054

x61pViewCountWAR

2743

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR