detalle dokuteka-generico-fitxa

Locutorio

Atlantikoaren itsasertz honetan, telefono kabina publikoetan, hamarretatik aurrera ilarak sortzen hasi dira, antzina, telefonorik apenas zenean bezala. Garaiak bueltan datoz, jendea bueltaka dabil.

MAIALEN LUJANBIO /

Kontinentetik kontinentera, Ozeano Atlantikoaren gainetik soka luze bat doa. Arropa zabaltzekoa bezalakoa, bi muturretan bi gurpiltxo dituena, alkandora bustia urruntzeko, kulero lehorrak hurbiltzekoa bailitzan, baina familiari buruzko galderak igortzeko eta diminutiboz beteriko hizkeran haien erantzunak jasotzeko da.

Atlantikoaren itsasertz honetan, telefono kabina publikoetan, hamarretatik aurrera ilarak sortzen hasi dira, antzina, telefonorik apenas zenean bezala. Garaiak bueltan datoz, jendea bueltaka dabil. Eta komertzioari begira egin liteke herri baten soziologia berria. Nire herrian lehenengoz ikusi dut Locutorio: urrutiaren izenburua; jatorriaren itsas faroa.

Hamar kabina egurrezko, elkarren segidan. Han sartu da emakume bat, magoaren kutxan sartzen zen hura bezala. Han sartzen zaizkio ezpatak alde guztietatik; ikusezinak baina ezpatak: seme-alaben ahotsa, albiste gazi-gozoak eta herriminaren labanak. Eta kabina barruko emakumea hala ere sartu baino osoago irteten da. Begirada nekatua zena, beren baitarako irri bat bihurtuta. Hori da magia.

detalle2

Docuteca

B2
12-05-2004

x61pRelaContWAR

  • Maialen Lujanbio
16159703

x61pViewCountWAR

2491

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR