Dokuteka
Gizonentzako haurtzaindegiak
Senarraz nazkatuta dauden emakumeek Marks & Spencer dendetako "haurtzaindegietan" uzteko aukera dute, erosketak egin bitartean.
Marks & Spencer arropa-denda ospetsuak sei saltokitan gizonezkoentzat jolas-guneak ezarri ditu. Erosketak egitea atsegin ez duten gizonek jolas-gunean orduak eman ditzakete. Telebista lasai ikusteko aukera dute eserleku erosoetan, eta "haurtzaindegi" horietako batzuetan, gainera, auto-zirkuitu elektrikoak, ibilgailu telegidatuak edo walkie-talkieak ere badaude.
Jolas-guneak zabalik daude atzotik, Londreseko Marble Archeko dendan, Sheffielden (Edimburgo), Aberdeenen (Eskozia) eta Cardiffen (Gales).
