detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman igerian

Kerman igeri-lekura joan da igeri egitera. A ze bainujantzia duen!!

Ez nahasi GOIZ eta LASTER: 'Goiz jaikiko naiz' =/= 'Laster jaikiko naiz'. Sarritan, posesiboak behar ez diren tokian ere erabiltzen ditugu: 'Nire betaurrekoak ahaztu zaizkit', 'Nire etxera joango naiz'... 'Betaurrekoak ahaztu zaizkit' eta 'Etxera joango naiz' esanda nahikoa da.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KERMAN:Kaixo, barkatu. Igerilekuko langilea zara?
SOROSLEA:Bai, soroslea naiz.
KERMAN:Soroslea? Mitch Bucanan bezala, zer ondo! Barkatu, orain irekita dago igerilekua?
SOROSLEA:Bai, bai, lasai. irekita dago. Goizeko 9etan zabaldu dugu.
KERMAN:A, bale. Eske ni, gaur oso laster etorri naiz, oso laster esnatu naizelako. Bueno, ba orduan aldatzera noa eta goiz izango naiz berriro bueltan
SOROSLEA:Bale.
KERMAN:Gaur lehena izango naiz uretan sartzen.
SOROSLEA:Aizu, askotan etortzen zara igerilekura?
KERMAN:Egia esan, ez. Gaur da nire lehen eguna. Ea nola moldatzen naizen. Ai! Ai!
SOROSLEA:Zer duzu?
KERMAN:Betaurreko hauekin ez dut ezer ikusten. Lagunduko didazu igerilekura?
SOROSLEA:Hemendik, goazen.

Ez nahastu goiz eta laster, ez baita gauza bera. "gaur goizean goiz jaiki naiz" esango dugu; hau da, "berandu"ren kontrakoa;
"laster" esaten dugunean, berriz, "hemendik gutxira" esan nahi dugu: "laster izango naiz bueltan".


KERMAN:Nire betaurrekoak ipini gabe jai daukat, e?
SOROSLEA:Baina Kerman, hau ez da itsasoa. Hemen ez zara galduko.
KERMAN:Horretan ere arrazoia daukazu. Tira! Hogei minutuko saioa egitera noa. Ai! Nire erlojua kentzea ahaztu zait.
SOROSLEA:Lasai, lasai. nik gordeko dizut. Gorde dezakezu aldagelan, e?
KERMAN:Bale, ba, gorde zuk. Bueno, nire igeri saioa egitera noa. Gero arte! Ai! Horrela nire burua apurtuko dut. Erakutsiko didazu nola egin behar den?
SOROSLEA:Bai, bai. Aber, igo. Lehenbizi, belaunak tolestu, eskuekin oinak ikutu eta salto egiterakoan, eskuak hemen, buruan, eta, benga, salto!
KERMAN:Orain bai. orain Michel Phelps horri bere urrezko domina kenduko diot.

 Hainbat kasutan posesiboak alferrik erabiltzen ditugu. "nire betaurrekoak ahaztu zaizkit" edota, "nire etxera joango naiz" esaldietan, "nire" izenordaina soberan dago. Hala, "betaurrekoak ahaztu zaizkit" edo, "etxera joango naiz" esatea nahikoa izango da.


KERMAN:Azkenean, Michel Phelpsi domina ez diot kendu, baina behintzat estiloa asko hobetu dut, ezta?
SOROSLEA:Azkenean askoz hobeto egin duzu, e? Baina, Kerman, egunero etorri beharko zenuke. Bale?
KERMAN:Ni saiatuko naiz egunero goiz esnatzen, baina kostatuko zait, zeren ni oso lotia naiz, satorrak bezala.
SOROSLEA:Baina, aber, Kerman, lotiak muxarrak dira; itsuak direnak satorrak dira.
KERMAN:A! Bueno, zuk badiozu, itsu-itsuan sinistuko dizut. Betaurrekoak kentzen ditudanean horixe naiz ni, satorra.
SOROSLEA:Begira zeinen bista ederrak dauzkan Artxandak.
KERMAN:Betaurrekorik gabe ez dut ezer ikusten. Ez Guggenheim, ez Iberdrola dorrea, ez ezer.  
SOROSLEA:Harritzekoa da, hain urre izanda.
KERMAN:Betaurrekoekin bai. Horrela bai. Berandu da, eta Artxandako funikularra laster dator.  Bueno, joan egin behe naiz Mitch Bucanan. Aio! Ai!

Artxandako igerikekuan Kermanek "goiz" eta "laster" aditzondoak nahastu egin ditu. Kontuz, "goiz" berandu"ren kontrakoa da, eta "laster" denbora gutxi barru. Adibidez, "gaur goiz jaiki naiz" eta "laster amaituko da gaurko saioa".

Bestalde, posesiboak, askotan, alferrik erabiltzen ditugu. Esate baterako, "nire betaurrekoak nire etxean ahaztu zaizkit"; "betaurrekoak etxean ahaztu zaizkit" esatearekin nahikoa da. Ulertu duzue, ezta? Bueno, ba, badakizue zer egin behar duzuen, 


honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

A2
31-05-2010

x61pRelaContWAR

16157541
00:05:10

x61pViewCountWAR

5656

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR