detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer ikasi dugu ikastetxean eta zer etxean?

Urtarrilaren 24an Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hezkuntza bat jasotzeko ardura ez da eskolarena bakarrik, familiak ere eginkizun garrantzitsua du zeregin horretan. Baina zer da batak eta besteak irakatsi diguna?

Ikastetxeari gehiegi exijitzen ote diogu zenbaitetan? Galdera horiei erantzuteko, hiru gazte ikaslerengana jo dugu: Julen Yusta, Aintzane Gabilondo eta Ander Etxeberria. Beraien esperientzia eta iritzia zein den kontatuko digute.

 

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1.    Zer ikasi duzu ikastetxean eta zer etxean?

ANDER: Nik etxean heziketa eta ikasi egin dut. Nola izan behar naizen (dudan), pertsonaren pertsonalitatea (nortasuna) eta guzti(a) etxean ikasi egin dut. Eta beste guztia, materia, kultura eta guzti hori (hori guztia) ikastolatik atera dut. Biak tartekatzen... Etxean baita ikasi egin dut ikastolan ikasi dudana, edo… Gauza desberdinak dira, baina batzuetan (baita) berdinak izaten dira.
AINTZANE: Nire ustez, eskolan gehienbat erakusten dotzuena (dizutena) da alderdi teknikoagoa edo ikasketak oso zehatzak: Matematika, Filosofia, Historia… eta horrelako gauzak. Eta etxean gehienbat ikasten dena da kalean zelan (nola) konportatu (jokatu), egunerokotasunean zelan (nola) bizi, matematika oso basikoak (oinarrizkoak), eta, ez dakit, eguneroko bizitzaren superbibentzia (biziraupena) edo zelabait (nolabait) esateko, jendereakin zelan (nola) erlazionatu eta holan (horrela) eta eskolan gehienbat beste mundu laboralerako edo askoz be (ere) gehiago preparatzen dotzuela (zaituztela) esango nuke.
JULEN: Ikastetxean ikasi dudana da formakuntza bat garrantzitsua dela bizitzarako prestatzen dizutela (zaituztela). Gero, etxean, jaso dudan heziketa nik uste dut izan dela beti gehiagora joatea, ez geratzea iritsi naiz honaino, helmugara iritsi naiz eta listo, hemen geratuko naiz, ez? Bueno, hor beti aurrera joan daiteke.

2.    Banaketa egokia izan dela uste duzu?

AINTZANE: Egia esanda ezin dut esan faltan bota dutenik (dudanik) ezer, zeren beti eduki dut, gurasoen aldetik beti egon dira bastante (nahiko) murgilduta nire ikasketatan eta horrela, baina esango nuke bastante (nahiko) ekilibratuta (orekatuta) egon dela bi aldeen aldetik.
ANDER: Nik uste dut, nik ikastolan ikasi egin dut eta bastante (nahiko) gustura egon naiz. Eta ez dut eduki arazorik ikasi dudanarekin eta etxean baita (ere), igual hobeto eta guzti. Nik zorte ona eduki dut nire gurasoekin.
JULEN: Nire ustez, banaketa ona izan da.

3.    Ikastetxeari gehiegi exijitzen diogu?

JULEN: Nire kasuan ez da hala izan. Nire kasuan, ikasketak edukitzeko egon naiz eskolan, gero karrera (gradua) batean sartu ahal izateko, formazio bat edukitzeko, eta bueno, gero etxean beste heziketa bat jaso dut. Beraz, ez nuke esango gehiegi exijitu zaionik nire familiaren aldetik.
AINTZANE: Egia esanda, gure, ez dakit, adin tartean edo, esango nuen ez dela holan (horrela), zeren azkenean, ez dakit, bastante (nahiko), esan dudan moduan, bastante (nahiko ) ekilibratuta (nahiko orekatuta) dagoen gauza bat dela esango nuke. Baina gaur egun, umeei, batez ere gurasoek asko exijitzen dietela esango nuke. Zeren, ez dakit, ikusten da euren erresponsabilitatea (ardura) galtzen doazela, zeren lanetan, euren lan pertsonalei inportantzia (garrantzia) gehiago ematen dotzela (diela) eta pentsatzen dutela eskolak ematen dabena (duena) baino gehiago eman beharko zebala (lukeela). Baina nire ustez, egia esanda, nire kasuan, ez da horrela izan.
ANDER: Exijitzen zaie batzuetan, gurasoek beraien semeentzako (seme-alabentzat) hoberena (onena) nahi dutelako. Ez da txarra exijitzea.
 

detalle2

Docuteca

B1
27-09-2018

x61pRelaContWAR

  • Malutafilms
16146508
04:04

x61pViewCountWAR

3903

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR