detalle dokuteka-generico-fitxa

Autokarabanek liskarrak sortzen dituzte hirietan

Donostiako Berio auzoko bizilagunak kexu dira, azkenaldian autokarabanek presentzia handiegia dutelako auzoan. Horren ondorioz, elkarbizitza geroz eta zailagoa dela aitortzen dute.

Arazoa gertuagotik ezagutzeko, Euskadi Irratikoek auzotarrekin, udaleko zinegotzi batekin eta autokarabanazale batekin hitz egin dute.

Argazkian, autokarabana Donostiako auzo batean/Noticias de Gipuzkoa-tik hartua

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARI GIZONEZKOA. Ba gero eta ohikoagoa delako autokararabanaz bidaiatzea. Hor zikloak izaten dira eta badirudi estadistikak eta ikusita, berriz ere gero eta jende gehiagok hartzen duela autokarabana batera eta bestera bidaiatzeko, eta azkenaldian baita hiriak bisitatzeko ere, hiri handi nahiz txikiak.
    Dena den, autokarabana asko pilatzen den hirietako auzoetan arazoak ere izaten dira, bizilagunek arazo bat baino gehiago salatzen dituzte, autokarabanek eragiten dituztenak, eta horiek bertatik bertara ezagutu nahi izan ditugu, Euskal Herrian ere badirelako hainbat txoko, hainbat hiritako auzo, uda partean bereziki, autokarabanez betetzen direnak. Eta bertako bizilagunekin eta autokarabanistekin hitz egitera bidali dugu Haizea Paulin lankidea, Donostiako Berio auzora bidali dugu. Bertako bizilagunek kexak bat baino gehiago helarazi izan dituzte, ezta?
HAIZEA PAULIN KAZETARIA. Bai. Bizilagunekin hitz egin dugu. Batzuek esan digute elkarbizitza ezinezkoa dela; beste batzuek ere esan digute ez dutela arazorik ematen, pozik bizi direla eta bueno…
KAZETARI GIZONEZKOA. Espazio-arazoak salatzen dituzte bizilagunek. Bizilagun horrek aipatu digun bezalaxe, askotan ez delako bakarrik autokarabanek autoentzako lekua kentzen dutela, aparkalekuak betetzen dituztela, baizik eta kanpoan jartzen direlako, euren mahaiak eta gauzak kalera ateratzen dituztelako eta are leku gehiago okupatzen dutelako, ezta Haizea?
HAIZEA PAULIN KAZETARIA. Hori da. Esaten da kanpin-bizitza egiten dutela, alegia, ba mahaiak atera, toldoak atera, toallak eta zintzilikatzeko sokak ere jartzen dituzte… Eta legediaren barruan, hori ezin da.
KAZETARI GIZONEZKOA. Dena den, bizilagun askok esaten dute udalak ez duela behar adina kontrol egiten, egoera hauek ekiditeko edo saihesteko.
HAIZEA PAULIN KAZETARIA. Hori da. Hala ere, guri udaletik datu batzuk pasatu dizkigute.
JON INSAUSTI DONOSTIAKO UDAL-ZINEGOTZIA. Bueno, egia da turismoak hirian izan duela bere hazkundea eta ondorio nagusienetakoa izan da autokarabanaren edo mota honetako turismoa handitzea. Eta hori horrela da eta errealitate bat da. Bueno ez da egia, ezta ere, ez dela ezer egiten. Gutxi gorabehera egunean batez besteko ia 5 isun jartzen dira eta urtea hasi zenetik gaur arte 680 isun inguru jarri ditugu, beraz…
HAIZEA PAULIN KAZETARIA. Eta bueno, honek guztiak irtenbide bat behar du eta Jabi Saiz berak ere proposatu digu bat.
JABI SAIZ AUTOKARABANAZALEA. Erraza eta zaila. Erraza, alde batetik, ba udalak jartzen baditu baliabideak jarrera desegokiak desagertzeko, hori erraz egin daiteke: jartzen dituzu 15 egunetan munizipalak hor bertan eta jende guztiari, gaizki portatzen denari, isunak jartzen; segituan horrek ahoz aho korritzen du segituan eta pasako zen. Beste alde batetik, arazoa da lekuaren arazoa: autokarabana asko daude, turista asko daude eta leku gutxi. Horren irtenbidea zailagoa da, ez? Bilatu behar dira lekuak autokarabanak aparkatzeko beste leku batzuk egokiagoak eta, klaro, Donostia badakigu nolakoa den.
HAIZEA PAULIN KAZETARIA. Ja bukatzeko, Jabi Saizek esan dizkigun hitz batzuekin amaitu nahiko nuke. Entzun.
JABI SAIZ AUTOKARABANAZALEA. Gehiengo oso-oso handiak betetzen ditugula arauak eta ondo portatzen garela. Gu turistak gara, orokorrean, autokarabanistak turistak gara, eta ez gara delikuenteak eta ez gara lekuetara joaten inor kaltetzeko edo bertan dauden baliabideak aprobetxatzeko eta, esan den bezala, joaten garela leku merkeetara trikimailuak erabiliz… Ez, ez, gu bakarrik joaten gara turismoa egitera. Eta ordaindu behar bada aparkatzeagatik, ordaintzen degu (dugu).
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B2
24-08-2018

x61pRelaContWAR

16145831
00:03:49

x61pViewCountWAR

5457

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR