detalle dokuteka-generico-fitxa

Ate joka badatozkizu, erne!

Etxez etxeko salmentek gora egin dute azken urtean eta hori dela eta jarri du martxan informazio-kanpaina Kontsumobidek. Izan ere, Euskadin, %38 handitu dira iruzur hauekiko kexak.

Nora Abete, kontsumobideko zuzendariak, emango dizkio azalpenak Garikoitz Udabe kazetariari.

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

Garikoitz Udabe.- Zergatik tentuz? Bada, iruzur dezente antzeman dituztelako. Hori da, behintzat, kontsumobidetik esan digutena. Eta horren aurrean iruzurraren aurkako informazio-kanpaina bat jarri dute martxan. Maddi Garmendia, egun on.
Maddi Garmendia.- Egun on. Bai, hori da. Etxez etxeko salmenta-iruzurrek gora egin dute azken urteetan eta hori dela-eta jarri du martxan informazio-kanpaina kontsumobidek. Izan ere, Euskadin, % 38an handitu dira iruzur hauekiko iradokizunak, 2017. urtean 2.934 kexetara iritsiz, ia-ia 3.000. Eta aurten, lehenengo 6 hilabeteetan, 1.400 iradokizun jaso dituzte jada.
Garikoitz Udabe.- Bueno, bada, gaur guri tokatzen zaigu atea jotzea, kontsumobideko atea, hain zuzen ere, eta ez da gure intentzioa inori iruzurrik egitea, e? Nora Abete, kontsumobideko zuzendaria, kaixo, egun on!
Nora Abete.- Egun on.
Garikoitz Udabe.- Eta eskerrik asko, e? igande goiz honetan gurekin izateagatik.
Nora Abete.- Bai.
Garikoitz Udabe.- Aizu, etxez etxe gauza bat edo bestea saltzen aritzen diren jende asko geratzen da oraindik?
Nora Abete.- Bai, bai, bai. Egia da, bueno, gero eta kasu gehiago ikusten ditugula. Eta bai, existitzen dira praktika hauek arlo ezberdinetan.
Garikoitz Udabe.- Esan nahi dut sarreran esan dudana, ezta? Internet bidez gero eta gehiago erosten dugu eta gero eta gehiago erabiltzen dugu eta badirudi halako ofizio batzuk desagertzera bezala doazela, baina ez, oraindik ere existitzen dira, ezta?
Nora Abete.- Bai, jarraitzen dira (dute) eta bueno, kopuru dezente ikusi ditugula.
Garikoitz Udabe.- Ja. Aizu, horien artean den-denak ez dira zaku berean sartzekoak, noski, baina iruzurra egitea helburu duten dezente aurkitu dituzue zuek.
Nora Abete.- Bai, bueno, guk detektatu duguna da praktika kezkagarriak. Alde batetik nagusiei zuzentzen dizkietela haien salmentak edo bueno, iruzur hauek, eta beste aldetik, bada, kasu askotan informazio faltsua eskaintzen dute (dutela) enpresa hauek. Horregatik, bueno, informazioa zabaldu nahi genuela (genuen) eta… bada, hori, jendeak nola aritzen diren enpresa hauek, bueno, erakusteko eta haien eskubideak defendatzeko.
Garikoitz Udabe.- Beraz, saltzen eta poliki-poliki gauzak zehazten joateko, Nora, beraz, saltzen saiatzen dira adineko pertsonei orduan, ezta? Hori da perfil…beraiek bila dabiltzan perfila.
Nora Abete.- Bai, kasu gehienetan nagusiak dira eta bueno, gure ustez, bada, bueno, bulnerableagoak( ahulagoak) dira, kasu askotan bakarrik egoten dira etxean eta bueno, komertzial batek, bueno, zure ataria jotzen du eta bueno, saltzen du denetarik. O sea, produktu mota desberdinak dira eta bueno, ikusten dira (dute) bere burua hor barruan eta ez dakite zer egin, eta bueno, kasu askotan bada, bueno, erosten dute.
Garikoitz Udabe.- Ze produktu motaz ari gara hizketan? Zer da gehien saltzen dutena eta zerekin egiten dute gehienbat iruzur?
Nora Abete.- Bueno, guk identifikatu ditugunak dira, bueno, gehien errepikatzen diren egoerak, ez? Bata da osasunari lotutako produktuen salmenta. Hau da, koltxoiak, imanak…bueno, denetarik. Gero, beste produktu batzuena, adibidez, entziklopediak, liburu-bildumak, eta azken hilabeteotan, led bonbillak. Eta gero badaude beste bi zerbitzu-mota: elektrizitate eta gas-hornidura eta gas-azterketa faltsuak. Hauek dira, orokorrean, bueno, gehien errepikatzen direnak.
Garikoitz Udabe.- Errepikatzen direnak eta gehien saltzen dituzten produktuak. Eta badago moduren bat edo beraiek erabiltzen dutena pixka bat iruzurra egiteko? Alegia, ez dakit, ze esaten zaio erosle posible horri? Bada, legeak aldatu direla eta …
Nora Abete.- Bai, adibidez, led bonbillak, oso argi dago, jartzen dute, bueno, folleto (eskuorri) batzuk atarietan esaten, bada, aldatzea nahitaezkoa dela, ez? eta denok aldatu behar dugula (ditugula) gure bonbillak, eta hau ez da egia.
Garikoitz Udabe.- Ez da egia hori.
Nora Abete.- Ez.
Garikoitz Udabe.- Ez dago obligaziorik aldatzeko.
Nora Abete.- Ez, ez, ez ,ez. Orduan, bueno bada, jendeak ikusten du hau eta “Ai, jo, agian legez kanpo geratzen naiz…” eta bueno, aldatzen dute, ez? eta gero, adibidez, osasun produktuetan langileak, bada, batzuetan, bada, zuriz jantzita daude eta esaten dute, bada, ez dakit, Osakidetzatik etortzen direla, edo, bueno, halako zeozer guk, bada, bueno, konfiantza izateko eta azkenean, bada, erosteko, ez?
Garikoitz Udabe.- Beraz, performancea ere, antzerkia ere, ondo egiten dute, ezta?
Nora Abete.- Bai.
 

detalle2

Docuteca

B1
24-07-2018

x61pRelaContWAR

16145521
05:12

x61pViewCountWAR

3899

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR