detalle dokuteka-generico-fitxa

Munduko Futbol Txapelketa

Munduko kopa da futbolari guztiek gehien atsegin duten garaikurra.

Munduko Futbol Txapelketa da nazioarteko gizonezkoen futbol-lehiaketarik garrantzizkoena. Futbol-federazio nazionalak biltzen dituen erakundea, FIFA (Fédération Internationale de Football Association) da antolatzailea.


Munduko Kopa 1930ean jokatu zen lehendabizikoz, eta orduz geroztik lau urtez behin egin da, 1942an eta 1946an salbu, Bigarren Mundu Gerragatik. Errusiako Munduko Kopa, 2018koa, txapelketaren 21. edizioa izango da.


24 herrialdek soilik lortu dute edizioren batean munduko lau onenen artean sailkatzea. Talde horietatik 8 selekzio besterik ez dira izan munduko txapeldun: Brasil (5 aldiz), Alemania (4), Italia (4), Argentina (2), Uruguai (2), Frantzia, Ingalaterra eta Espainia (bana). Garaipen bakoitzeko herrialde horretako futbol-ezkutuari izar bat eransten zaio.
FIFAk, Gizonezkoen Munduko Futbol Txapelketaz gain, Emakumezkoen Munduko Futbol-kopa  ere antolatzen du: 1991n jokatu zen aurrenekoz, eta hurrengoa Frantzian izango da 2019an.

 

Hasiera zailak

Ia 90 urte betetzeko zorian, txapelketak une gogoangarriak eskaini ditu. Uruguain izan zen lehendabizikoz Munduko Futbol Txapelketa, 1930ean. Europako selekziorik ia gehienek ez zuten parte hartu, txapelketa Europan jokatzea nahi zutelako. Azkenean etxeko taldeak irabazi egin zion finalean Argentinari. Horrela bihurtu zen Uruguai Munduko Futbol Txapelketa bateko lehen herrialde txapelduna.


Munduko Futbol Txapelketak, 1934an, Italiara egin zuen jauzi. Eta europar selekzioek lau urte lehenago egindako boikotari erantzunez, hegoamerikar selekzioek ez zuten jokatu.

1970eko Munduko Kopa izan zen telebistan koloretan eman zen aurrenekoa.

Orduan Benito Mussolini zegoen agintean Italian, eta kosta ala kosta irabazi nahi zuen, herrialdeari ospea emateko. Italia izan zen garaile; hori bai, nazionalitatea lortutako futbolari argentinar askorekin jokatuta. Eta epaileek finalean hartutako erabakiak ere oso eztabaidatuak izan ziren.  


1930-1940 hamarraldian gerrek eragina izan zuten txapelketan. Espainiako Gerra Zibilak, Txina eta Japoniaren artekoak eta Bigarren Mundu Gerrak txapelketari uko egitera behartu zituzten zenbait herrialde. Izan ere, ez zuten modurik euren selekzioak jokatzera bidaltzeko.

 

Munduko Futbol Txapelketako une gogoangarriak

Gehien gogoratzen den gertaeretako bat 1950eko txapelketan izan zen: "Maracanazoa". Txapelketa Brasilen zen, eta bertako selekzioa faborito, gol ugari sartu baitzien gainerako selekzioei. 


Aurreikuspenak hautsiz, Uruguaik irabazi egin zion Brasili, Rio de Janeiroko Maracaná zelai mitikoan izandako finalean, 170.000 ikusleren aurrean. Brasilgo orduko egunkariek “tragedia nazionaltzat” jo zuten gertatutakoa.

1991. urtetik Emakumezkoen Munduko Futbol-kopa ere jokatzen da.

Brasileko futbol-historiako gertaera beltz horren ondoren, ordea, Canarinharen urrezko aroa hasi zen. Edson Arantes Do Nascimento, “Pelé” ezizenez ezaguna, buru zutela selekzio brasildarrak Suedia (1958), Chile (1962) eta Mexikoko munduko txapelketak (1970) irabazi zituen.


Aurrerapen teknologikoei esker, 1970eko Munduko Kopa izan zen telebistan koloretan eman  zen aurrenekoa. Horrek asko ugaldu zuen txapelketaren ikusle-kopurua eta oso ospetsu bihurtu zuen mundu osoan: geroz eta selekzio gehiagok ematen zuten izena sailkapen-faseetarako, txapelketa ofizialean lehiatzeko itxaropenez.

 

“Jainkoaren eskua” eta “Mendeko gola”

1986ko txapelketa ere oso gogoan dute zaletuek. Orduko protagonista Diego Armando Maradona argentinarra izan zen, joko-erakustaldi gogoangarria izan zuen-eta. Final-laurdenetan Argentina eta Ingalaterra arerio ziren. Zelaian jokalariak ziren lehiakide, baina zelaitik kanpo ere bazen lehia: Malvinetako Gerra zela-eta etsaituta zeuden ingeles eta argentinar gobernuak.


Maradonak txapeldun bihurtu zuen bere taldea “Jainkoaren eskua” gisara ezagutzen den lehendabiziko gol oso eztabaidatsu bati eta “Mendeko gola” izeneko beste bati esker. Munduko Txapelketa bigarren aldiz irabazi zuen Argentinak orduan… Eta orduz geroztik hor dabil hirugarren garaipenaren bila.


90 hamarkadako urteetatik aurrera txapelketa are modernoago egin zen. 1998an Frantzia izan zen etxeko taldea, eta frantziar zaletuen zorterako bere taldea etxean irabazten ikusi ahal izan zuten: Les Bleus taldekoek Brasili irabazi zioten, Zinedine Zidane gidari zutela.


Asiar kontinentean izan zen aurreneko Munduko Txapelketa 2002koa izan zen. Hego Koreak eta Japoniak elkarrekin antolatu zuten. Eta berriro irabazi zuen Canarinhak, Ronaldo izar bihurturik. Japoniako Yokohama Nazioarteko Estadioan Brasil txapeldun izan zen bosgarren aldiz; aurten, Errusian, Alemania saiatuko da balentria hori berdintzen.

 

detalle2

Docuteca

B1
19-06-2018

x61pRelaContWAR

16144697

x61pViewCountWAR

3814

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR