detalle dokuteka-generico-fitxa

Garraio publikoan bidaiatzean zertan ematen duzu denbora?

Garraio publikoan bidaiatzen dugunean denbora gehiago izaten dugu nahi duguna egiteko: irakurri, whassapez norbaitekin komunikatu, musika entzun.

Eta zuk zertarako erabiltzen duzu denbora-tarte hori? Hiru gazteri galdetu diegu eta bakoitzak dituen ohiturak kontatu dizkigute.

Transcripción:[+] Transcripción:[-]

1.    Garraio publikoa erabiltzen duzu?
ALEX MENDIBURU: Gutxi, normalean etortzen naiz kotxez edo motoz. Gutxi erabiltzen dut, baina erabiltzen dudanean, normalean trena. Igual beste herri batera joan behar banaiz (badut) parrandan edo, normalean trenez.
AITANA MINER: Bai, garraio publikoa erabiltzen dut eta gehienetan autobusa erabiltzen dut.
IMANOL MURO: Bueno, normalean nire propioan, bizikleta erabiltzen dut batez ere,  eta kanpora joateko normalean, gurasoekin kotxean, bidaia luzeetarako. Baina… Eta gero, bizikleta erabiltzen ez dudanean, normalean, garraio publikoa: bai autobusa, bai hemen topoa (Euskotren).

2.    Zer egiten duzu bidaia horietan?
ALEX MENDIBURU: Normalean lagunekin joaten naiz, bakarrik ez naiz joaten. Orduan, normalean hitz egin edo. Eta bakarrik baldin banoa, telefonoarekin normalean: pues, norbaitekin hitz egin Whatsappetik edo sare sozialetan egon edo…
AITANA MINER: Hernanitik Donostiara etortzen naiz goizero autobusean, eta erabiltzen dut normalean edo lagunekin hitz egiteko, mobilarekin (telefono mugikorrarekin) egoten naiz bestela musika entzuten, eta bestela, klaserako testuak irakurtzen ditut bakarrik baldin banijoa (banoa).
IMANOL MURO: Irakurtzen, beti. Beti tartea daukadanean, liburu bat hartu eta irakurri. Filosofia irakurtzen dut batez ere, edo antropologia… Normalean literatura relajatzeko (erlaxatzeko) bezala irakurtzen dut, pixka bat erlaxazio intelektualerako, bestela filosofia eta antropologia… Politika ere eta errealitate sozialen inguruko entseguak (saiakerak).

3.    Denbora hori aprobetxatzen duzula uste duzu?
ALEX MENDIBURU: Ez, nik uste dut ezetz. Azkenean trenean zoaz, norabait joan behar duzu… Orduan, probetxuzko gauzak egin beharrean, normalean, mobilarekin (telefono mugikorrarekin) galtzen duzu denbora, egia esan.
AITANA MINER: Bai, nik uste baietz, batez ere testuak irakurtzen ditudanean.
IMANOL MURO: Irakurtzen nagoen bitartean bai. Probetxuzkoa iruditzen zait irakurtzea.

4.    Zein modutan egiten zaizu bidaia motzagoa?
ALEX MENDIBURU: Lagunekin, lagunekin. Bai, nik uste lagunekin egiten baldin baduzu, askoz eramangarriagoa, askoz motzagoa egiten dela bidaia.
AITANA MINER: Musika entzuten nijoanean (noanean).
IMANOL MURO: Irakurtzen, irakurtzen denbora azkar pasatzen da edo oso nekatua baldin banago, lo kuluxka bat bota eta horixe.

5.    Gogoan duzu oso luzea egin zaizun bidaiarik?
ALEX MENDIBURU: Bai, bai. Behin Parisera joan nintzela trenez, familiarekin, duela ia lau urte edo, hor bai, gogorra egin zitzaidan. Pariseraino, ordu asko ziren, familiarekin, bai hori nahiko neketsua, egia esan. Lo egin eta gauza gutxi.
AITANA MINER: Bai, Bartzelonara joan nintzenean autobusean izan zen luzeena egin zitzaidana, eta pasa nuen denbora irakurtzen, eta gero, musika entzuten, baina ordu asko ziren eta luzea egin zitzaidan hala ere.
IMANOL MURO: Egia esan ez nuke jakingo esaten. Agian, karabana hartuta Suitza joan ginenean, ordu asko izan zirelako, baina ez daukat rekuerdo (oroitzapen) txarrik.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Docuteca

B1
11-05-2018

x61pRelaContWAR

16143721
03:14

x61pViewCountWAR

3577

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR