detalle dokuteka-generico-fitxa

Noiz aurkitu dezakegu hegaldia preziorik onenean?

Oporretan pentsatzen hasten garenean hegaldien prezioa klabea izaten da toki batera edo bestera joan erabakitzeko orduan.

Baina nola lortu gure hegaldia preziorik onenean? Skyscanner webguneko ordezkaria den Lore Treviñok horretarako zenbait gako emango dizkigu. Berak dioenez, hegaldia denbora-tarte bat aurretik erreserba eginez gero, % 13ra arteko beherapena lor dezakegu. Esaterako, New Yorken kasuan 17 aste lehenago erosi beharko litzateke eskaintza onena topatzeko.

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.
 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

ESATARIA 1. Ai, bukatu dira Aste Santuko eta Pazko Asteko opor-egun hauek. Eta ezagutuko duzuen hurrengo tokiari buruz amesten, ez?, amets egiten ja. Olaia, zu ere egoera horretan zaude? Beno, zuri oporrak pasa zitzaizkizun, baina, bai ez?
OLAIA.- Bai. Bai. Bai, Ainara. Baina, bidaia antolatzerakoan beti kezka bat sortzen zait. Ez dakit zuri ere gertatzen zaizun: noiz erosi hegaldia?
ESATARIA 1. Noiz erosi, bai.
OLAIA.- Ba al dago une aproposik erosteko edo dirua aurrezten al da hegaldia garaiz erosiz gero? Air first estady 2018 ikerketaren arabera, eta 2017. urtean egin ziren 917 milioi hegaldi aztertu ostean, hegaldi merkeen, merkeena topatzeko momentu onena iragarri dute. Beraiek diote gure bidaia egin baino 70 egun lehenago erosi behar dela. Datu hauek hobeto ezagutzeko hegaldien salmentan aritzen den Skyscanner webguneko bozeramalearekin hitz egingo dugu.
ESATARIA 1. Lore Trebiño, egun on.
LORE TREBIÑO. Kaixo, egun on.
ESATARIA 1. Bueno. Dirurik aurrezten da hegaldia garaiz hartuz gero? Bai, ezta? Hori da gure inpresioa, ez?
LORE TREBIÑO. Bai. hala da. Hala da.
OLAIA.- Lortu daiteke, beraz, denboraren arabera billete merkeago bat lortzea.
LORE TREBIÑO. Hori da. Beti denbora gehiagorekin erreserbatzen baditugu hegaldiak dirua aurrezteko aukera izango dugu. Baina bidaia, leku, leku, bakoitzak denbora apropos bat dauka bidaia erosteko. Guk web-orrialdean daukagun erreminta deitzen da “El mejor momento para reservar vuelos”, erdaraz ez?
ESATARIA 1. Bai.
LORE TREBIÑO. Eta orduan egin duguna da, gu, gure bidaiarien artean interes gehien duten 10 lekuen rankinga atera eta hola, nahi baduzu hitz egin dezakegu zeintzuk diren destino interesgarrienak bidaiariendako eta zeintzuk diren momentu onenak leku bakoitzera joateko.
OLAIA.- Nueva York-era joan nahi duenak, New York city…
LORE TREBIÑO. Nueva York-era joateko, gure datuen arabera, 17 aste lehenago bidaia erosita % 5a, 5eko aurrezpena izan dezake...
ESATARIA 1. Ondo.
LORE TREBIÑO. …erosleak.
OLAIA.- Beti ere esango dugu kalkulu hau Loiutik aterata izango litzatekeela.
LORE TREBIÑO. Bai.
OLAIA.- Ze hori da azken batean…
LORE TREBIÑO. Hori da.
ESATARIA 2. …Euskal Herrian gehien erabiltzen dugun aireportua.
ESATARIA 1. Oso modan dagoen beste hiria da Tokio.
LORE TREBIÑO. Hala da.
ESATARIA 1. Eta hara joatea ere nahiko garestia da.
LORE TREBIÑO. Bai.
ESATARIA 1. Noiz hartu beharko genuke hegaldia hola pixka bat merkatzeko?
LORE TREBIÑO. Ba 18 aste lehenago esaten dabe (dute) Madrildik.
ESATARIA 1. 18 aste lehenago.
LORE TREBIÑO.- Bai. 18 aste lehenago. Eta batez besteko aurrerapena izango zen % 13a.
ESATARIA 1. Prezioa gutxi gora-behera?
LORE TREBIÑO. - 686 euro, media urtekoa, eta 603.
OLAIA.- Ba aitzakiarik ja ez dugu, baina jendeak erosten al du hegaldia momentu onenean?
LORE TREBIÑO.- Ez. Ez. Ez. Orokorrean beti azken momenturako lagatzen du. 2017an gure erabiltzaileei egindako ikerketa batek, baten ondorioz atera ditugun datuen arabera, % 28ak bakarrik erosten ditu hegaldiak momentu onenean. Bai.
ESATARIA 1. Laurden bat pasatxo.
LORE TREBIÑO. - Hori da. Eta gero, hori, luzera erdiko bidaietan eta bidaia trans ozeanikoetan be (ere) konportamendu (jokaera) desberdinak daude gure bidaiarien artean. Adibidez, bidaia trans ozeanikoetan jendeak badaki denbora gehiagorekin begiratu behar dela. Orduan % 39ak 3 edo 4 hilabete lehenago erosten ditu hegaldiko billeteak eta % 17ak 5 hil (hilabete) baino lehenago, baino gehiago falta direnean hasten da, hasten da bidaiak begiratzen.
 

detalle2

Docuteca

B2 B1
12-04-2018

x61pRelaContWAR

16142910
03:24

x61pViewCountWAR

4322

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR