detalle dokuteka-generico-fitxa

Eloise Garmendia Bieter. Euskal kulturari lotua

Joan zen mendearen lehen erdian Ameriketako Estatu Batuetan bizi ziren emakume euskaldun askok izan zuten indar eta kemena izan zuen Eloise Garmendia Bieterrek. Konpromiso eta ekintzailetasun sendoa erakutsi zituen Boiseko Euskal Museoa eta Euskal Etxea eraikitzeko erabakietan; sorrerako taldeko kide oso aktiboa izan zen, eta halaxe jarraitu zuen beti.

Eloise Garmendia Boisen jaio zen, 1925ean; gurasoak Lekeitio eta Larrabetzukoak zituen (Bizkaia) –Fermina Atxabal eta Lorentzo Garmendia-, baina Boisen ezagutu zuten elkar, XX. mende hasieran Euskal Herritik migratu zuten hainbeste gaztek bezala. Ezkondu ondoren ere tinko eutsi zioten euskaldun izateari.
Eskolara hasi arte, Garmendiak ez zuen euskaraz besterik egiten.

 

13 urteko neskatoa zela hil zen aita, eta, hiru ahizpetan zaharrena izanik, berehala heldu behar izan zion lanari, amari familia aurrera ateratzen laguntzeko. Baliabideak urriak ziren etxean, eta administrari lanetan aritu zen hainbat bulegotan.
Joan zen mendearen lehen erdian Ameriketako Estatu Batuetan bizi ziren emakume euskaldun askok izan zuten indar eta kemenak bizi zuen Garmendia, eta konpromiso eta ekintzailetasun sendoa erakutsi zituen Boiseko Euskal Museoa eta Euskal Etxea eraikitzeko erabakietan; sorrerako taldeko kide oso aktiboa izan zen, eta halaxe jarraitu zuen beti.

John Patrick Bieter, senarra izango zuena, Saint Johns katedralean ezagutu zuen Garmendiak. Bieter gaztea Aireko Armadaren Mountain Homeko basean zegoelarik, igande batez mezatara etorria zen Boisera. Chris Bieter semearen esanetan, “gero eta sarriago hasi zen igandeetan etortzen, eta, luze gabe, gure amak etxera gonbidatu zuen bazkaltzera”. Laster ekin zieten bikote harremanei, baina Garmendiak ez zuen ezkontzeko urratsik egin nahi izan “amuma Euskal Herrira eraman aurretik”, Chris Bieterrek dioenez, Garmendiaren ama lauzpabost urterekin iritsi zen Estatu Batuetara eta 40 urtean ez zuen “etxera” bueltatzeko aukerarik izan. Urteetan aurreztutako diruarekin ordaindu zuen Garmendiak amaren, ahizpa Beneren eta hiruren bidaia Lekeitiora.

Pat Bieterrekin ezkondu, eta, Estatu Batuetan ohi den legez, senarraren abizena hartu zuen, Eloise Garmendia Bieter, alegia. Bost seme-alaba izan zituzten: Chris (Ada konderriko epailea), Mary (irakaslea, Boiseko High School batean), John (Boise State Unibertsitateko historia irakaslea), Dave (Boiseko alkatea) eta Mark (kazetari eta legelaria). Lau zaharrenak Boisen bizi dira; gazteena, Washingtonen. Denak dira euskaldunak.

2017ko martxoaren 8an, Eloise Garmendia Bieter izena duen katedra ireki zuten Etxepare Institutuaren eta Boise State Unibertsitatearen arteko hitzarmenaren ondorioz.

Eloise Garmendia Bieter katedraren aurkezpena, 2017an. Haren lau seme-alaba izan ziren ekitaldian.


Eloise Garmendia Bieterrek ondo zekien zenbat balio zuen unibertsitateko bidea egiteak, eta goi-ikasketak egiteko hazia sustatu zuen seme-alaba guztiengan.
Garmendia Bieter senar-emazteak 1999ko urtarrilean hil ziren, izotz beltzak eragindako errepideko istripu batean. Eloise Garmendia Bieterren nortasun sendo eta ekite berezikoa oso presente dago Boiseko euskal iruditerian.
Haren izena daraman katedrarekin, Boiseko unibertsitatea euskaldunak eta euskal kulturarekin tinko lotzen duen katebegia osatu zuten.

2018ko martxoaren 15ean berria egunkarian argitaratutako Beatriz Zabalondo kazetariaren testuaren bertsio laburragoa da hau.

Boise State Universityren webgunea, helbide honetan.

Etxepare Institutuaren web orriko informazioa Eloise Garmendia Bieterren katedraren gainean, helbide honetan.


 

detalle2

Docuteca

B1
28-03-2018

x61pRelaContWAR

  • Beatriz Zabalondo
16142558

x61pViewCountWAR

3481

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR